Arabatik nahiz Euskal Autonomia Erkidego osotik atzerrira egindako ondasunen esportazioak nabarmen igo dira urtarrilean, iazko urtarrilean baino gehiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak egindako txosten baten arabera. Zehazki, esportazio horiek %21,4ko igoera izan dute.

Hala, eta ildo beretik, txostenean azaltzen denez, atzerrira eginiko EAEko ondasunen esportazioek (2.720,4 milioi euro), 2023ko urtarrilean, aurreko urteko hil beraren aldean, % 21,4ko igoera izan dute, produktu energetikoen % 0,4ko eta ez-energetikoen % 23,1eko hazkuntzarekin, Eustaten datuen arabera. Inportazioen kasuan (2.374,4 milioi), % 18,0ko igoera izan da. Inportazio ez-energetikoek % 11,2 egin dute gora, eta energetikoek, % 42,1. 2023ko urtarrilean, merkataritza-saldo positiboa izan da (346 milioi) eta estaldura-tasa % 114,6koa. Euskal AEko hiru lurralde historikoek hazkuntza-tasa positiboak izan dituzte esportazioetan, eta igoera % 26,2koa izan da Araban, % 15,6koa Bizkaian eta % 24,1ekoa Gipuzkoan. Bizkaiko esportazio ez-energetikoek % 19,7 egin dute gora; Arabakoek, % 25,8, eta Gipuzkoakoek, % 23,8. Esportazio energetikoek, Bizkaiaren kasuan, % 2,6 egin dute behera", esan eta gaineratu dute: "Araban, esportazioak honako hauetan kontzentratu dira hilabete honetan: “Garraio-materiala” (guztizkoaren % 59,3), % 19,6ko igoerarekin (550,6 milioi esportatu, guztira), “Metalak eta haren manufakturak” (urte arteko % 42,5eko igoera) eta “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 36,0ko igoera)". Gipuzkoan, gora egin dute hiru arantzel-atal nagusien salmentek: “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 11,3), “Metalak eta haien manufakturak" (% 10,4) eta “Garraio-materiala” (% 55,7). Nabarmentzekoa da lurralde horretan “Landareen erreinuko produktuek” izan duten igoera handia; izan ere, 27,6 milioi esportatu izan dituzte. Bizkaiaren kasuan, gora egin dute, era berean, honako hauen esportazioek: “Garraio-materiala” (% 26,1), “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 25,5) eta “Koipeak eta olioak” (% 61,8) eta “Landareen erreinuko produktuak” (29,4 milioi esportatu).