Síguenos en redes sociales:

Esportazioek gora egin dute Euskal Autonomia Erkidego osoan

Hala ere, Errusiara eginiko esportazio kopuruak % 79 egin du behera, eta inportazio kopurua ere % 42,5 jaitsi da

Esportazioek gora egin dute Euskal Autonomia Erkidego osoanAlex Larretxi

Arabatik nahiz Euskal Autonomia Erkidego osotik atzerrira egindako ondasunen esportazioak nabarmen igo dira urtarrilean, iazko urtarrilean baino gehiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak egindako txosten baten arabera. Zehazki, esportazio horiek %21,4ko igoera izan dute.

Hala, eta ildo beretik, txostenean azaltzen denez, atzerrira eginiko EAEko ondasunen esportazioek (2.720,4 milioi euro), 2023ko urtarrilean, aurreko urteko hil beraren aldean, % 21,4ko igoera izan dute, produktu energetikoen % 0,4ko eta ez-energetikoen % 23,1eko hazkuntzarekin, Eustaten datuen arabera. Inportazioen kasuan (2.374,4 milioi), % 18,0ko igoera izan da. Inportazio ez-energetikoek % 11,2 egin dute gora, eta energetikoek, % 42,1. 2023ko urtarrilean, merkataritza-saldo positiboa izan da (346 milioi) eta estaldura-tasa % 114,6koa. Euskal AEko hiru lurralde historikoek hazkuntza-tasa positiboak izan dituzte esportazioetan, eta igoera % 26,2koa izan da Araban, % 15,6koa Bizkaian eta % 24,1ekoa Gipuzkoan. Bizkaiko esportazio ez-energetikoek % 19,7 egin dute gora; Arabakoek, % 25,8, eta Gipuzkoakoek, % 23,8. Esportazio energetikoek, Bizkaiaren kasuan, % 2,6 egin dute behera", esan eta gaineratu dute: "Araban, esportazioak honako hauetan kontzentratu dira hilabete honetan: “Garraio-materiala” (guztizkoaren % 59,3), % 19,6ko igoerarekin (550,6 milioi esportatu, guztira), “Metalak eta haren manufakturak” (urte arteko % 42,5eko igoera) eta “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 36,0ko igoera)". Gipuzkoan, gora egin dute hiru arantzel-atal nagusien salmentek: “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 11,3), “Metalak eta haien manufakturak" (% 10,4) eta “Garraio-materiala” (% 55,7). Nabarmentzekoa da lurralde horretan “Landareen erreinuko produktuek” izan duten igoera handia; izan ere, 27,6 milioi esportatu izan dituzte. Bizkaiaren kasuan, gora egin dute, era berean, honako hauen esportazioek: “Garraio-materiala” (% 26,1), “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 25,5) eta “Koipeak eta olioak” (% 61,8) eta “Landareen erreinuko produktuak” (29,4 milioi esportatu).