- Europako altura flotako ordezkariak kezkatuta agertu dira azken hilabeteetan piraten erasoak ugaritu egin diralako Guineako Golkoan. Gauzak horrela, Europako Batasuneko (EB) atzerri-arazoetarako goi-ordezkariari, Josep Borrelli, eskatu diote lehenbailehen indar militarrak bidaltzeko Afrika mendebaldeko kostaldeko uretara, bertan arrantzan ari diren Europako itsasontzien segurtasuna bermatzeko.
OPAGAC, atun-ontzien alkarteko hamalau ontzi ari dira arrantzan Sao Tome, Guinea eta Gaboneko uretan eta bat egin du Europechek Bruselari egindako eskariarekin. Arriskuan ikusten dute euren ontzien segurtasuna eta Europako Batasunari gogorarazi diote zuzenbideko estatua atzerriko uretan mantentzeko eta itsas interes estrategikoak babesteko betebeharra duela.
"Egoera asko gaiztotu da azken hilabeteetan, azarotik aurrera batez ere. Ordura arte, piraten eraso gehienak Nigeriako uretan gertatzen ziren eta bertako gobernuak neurri zorro-tzak hartu ditu piraten aurka egiteko. Ondorioz, piratak beste ur batzuetara joan dira eta ontziak erasotzen hasi dira Togo, Sao Tome, Guinea eta Gaboneko uretan. Inguru horretan ari dira arrantzan gure ontziak" azaldu dute OPAGAC elkartetik.
Azken hilabeteetan, Europako bi arrantza-ontzik piraten erasoak jaso zituzten Guineako Golkoko uretan baina zorionez erasotzaileek ez zuten lortu ontziak bahitzea. Aurreko urtean, 2021ean, hamaika ontzi bahitu zituzten Afrikako mendebaldeko kostaldean.
Europako altura flotako ontziek eskatu diote Europako Batasunari berehala neurriak hartzeko "hornidura-katearen eta tripulazioen eta garraiatutako merkantzien segurtasuna bermatzeko, bereziki, itsas segurtasuneko estrategiaren parte gisa". Horretarako ezinbestekotzat jo-tzen dute indar militarrak hedatzea gerta daitezkeen gorabeheren aurrean erantzuteko gaitasuna handitzeko.
Halaber, funtsezkotzat jotzen dute Europako Batasunak aldebiko eta alde anitzeko elkarrizketak ezartzea erakunde horiekin, lankidetza indar-tzeko defentsa arloan, eta ekimen bateratuak egiteko. "Orain dela gutxira arte gure ontziek ez dute inolako babesik izan piraten mehatxuari aurre egiteko. Europako Batasunak programa piloto bat jarri du martxan eta Danimarkako fragata bat ari da Guineako Golkoko uretan Europako ontziak babesten. Guk eskatzen dugu ekimen hori mantentzea eta indartzea, egoera gero eta arriskutsuagoa baita" adierazi du OPAGACek.
Europako Batasunak Guineako Golkora bidalitako ontziak oztopoak aurkitu ditu bere lana egiteko. "Danimarkako fragatak tiroketa bat izan zuen pirata talde bategaz eta haiek ihes egin zuten. Nigeriako uretan sartu zirenean, hango gobernuak ez zion baimenik eman fragatari bertako uretan sartzeko eta piratek ihes egitea lortu zuten. Horrelako programa batek lan juridiko handia eskatzen du eta Europako Batasuna lanean ari da arlo horretan" nabarmendu dute atunontzien elkartetik.
Beste alde batetik, Europako Batasuna kezkatuta agertu da Somaliak kanporatu egin ditzakeelako Atalanta operazioaren barruan bertako uretan zein lehorrean piraten aurkako borrokan ari diren indarrak. Martxoan bukatzen da Somaliak Europako armadako ontziei bere uretan aritzeko emandako baimena eta ez dago batere garbi baimen horrek luzapenik izango duen. Izan ere, Somaliako agintariek uste dute pirateria jada ez dela mehatxu esanguratsua eskualdeko bake eta segurtasunerako. Nabarmentzekoa da Somalian presidente barria aukeratzeko hauteskundeak egingo dituztela datorren ekainean. Testuinguru horretan, indarra har-tzen ari da Europako Batasuneko armadak Somaliako uretatik kanporatzearen aldeko jarrera.
Europako Batasuneko armadek hamahiru urte daramatzate Afrikako Adarraren inguruko urak zain-tzen eta ez dute uste mehatxua desagertu denik. Izan ere, Yibuti, Mauricio eta Seychelles ugarteetako uretara zabaldu nahi dute euren jarduna. Gauzka horrela, Bruselak presionatu egingo du Somaliako gobernua gutxienez beste bederatzi hilabeterako baimena eman dezan. "Somaliako uretan pirata eta lapur armatuak jazartzeko gaitasuna oso garrantzi-tsua da oraindik ere pirateriaren aurkako borrokarako. Lehorrean jarduteko gaitasuna are hobea izango litzateke" esan dute Europako Batasunetik.
"Guk eskatzen dugu ekimen hori mantentzea eta indartzea, egoera gero eta arriskutsuagoa baita"