BILBO. Zehazki, otsailarekin alderatuta, 168 enpresa gehiago zeuden martxoan, eta horrela, gaur egun, Gizarte Segurantzan 58.801 enpresa zeuden erroldatuta daude, 2016ko martxoan baino 344 gehiago. Hala ere, krisia hasi aurretik zeudenak baino %10 gutxiago dira oraindik.

Enpresarien elkarteak jakinarazi duenez, langile autonomoen kopuruak ere gora egin zuen joan den martxoan, otsailean baino 177 gehiago baitzeuden. Halere, krisia hasi denetik galdu diren 18.000 autonomoetatik 1.353 besterik ez dira berreskuratu. Horreloa, gaur egun, Euskadin 172.705 autonomo daude.

Modu honetan, Confebasken arabera, martxoa "hilabete positiboa"izan da enpresen bilakaeran eta autonomoen kopuruan, hazkundearen erritmoa oraindik "oso ahula" den arren. "Honek argi erakusten du krisitik ateratzea zaila izaten ari dela enpresentzako eta neurri zehatzak garrantzitsuak direla enpresen susperraldia indartzeko", adierazi du.