Andre Maria Zuriaren pilota txapelketa jokatuko da Gasteizko Ogeta pilotalekuan abuzuaren 5erik 8ra, eta, lehen aldiz, bi lehiaketa egingo dira aldi berean, A eta B seriei dagozkienak, hain zuzen ere. Zortzi bikote lehiatuko dira abuztuaren 8an finaletara iritsi eta txapelak irabazteko.

Ana Lopez de Uralde Gasteizko Udaleko Kirol zinegotziak, Unai Iglesias Baiko Pilotako arduradun komertzialak, Inaxio Errandonea Aspe Pilotako arduradun komertzialak, Alfredo Alonso Caixabankeko Arabako negozio arloko zuzendariak eta txapelketa jokatuko duten pilotariek hartu dute parte Villa Suso jauregian egindako aurkezpenean.

Bigarren finalerdiak abuztuaren 6an jokatuko dira, 17:30ean

Bada, Andre Maria Zuriaren txapelketa abuztuaren 5ean hasiko da, jaietako egun nagusia, 17:45ean, B serieko partidarekin: Zubizarreta III.a-Eskiroz eta Alberdi II.a-Aranguren. Ondoren, A seriean aurrez aurrre izango dira Artola-Albisu eta Larrazabal-Mariezkurrena II.a bikoteak.

Bigarren finalerdiak abuztuaren 6an jokatuko dira, 17:30ean. Hasteko, Dario-Eskuza eta Murua-Tolosa bikoteen arteko B serieko norgehiagoka izango da, eta, ondoren, A serieko Altuna III.a-Rezusta eta Zabala-Zabaleta bikoteen artekoa. Bi kanporaketetako irabazleak abuztuaren 8ko finaletan lehiatuko dira, 21:15ean hasita.

BESTE GAI BATZUK

Bestalde,

Nico Williams jokalari iruindarrak 2035. urtera arte Athletic Clubekin lotzen duen kontatu berria sinatu du astearte honetan San Mamesen. Lehen taldeko kontraturik luzeena da, aurretik sinatuta zuen akordioa zortzi urtez luzatuz.

Jon Uriarte presidentea, Mikel Gonzalez futboleko zuzendari nagusia eta Iñaki Williams anaia eta taldeko kapitaina izan dira ekitaldian, baita Maria Arthuer ama eta Athletic Clubeko 125. urteurreneko enbaxadorea eta bere lagunak ere.