Athletic Club taldeak eta Ane Elexpuru jokalariak akordioa lortu dute bien arteko kontratua bi denboraldi luzatzeko, 2027ko ekainaren 30era arte, 2028ra arte luzatzeko aukerarekin.

Jokalariarekin batera, Jon Uriarte presidentea eta Xabier Arrieta Emakumezkoen Futboleko zuzendaria ere izan dira astelehen honetan Bilboko Ibaigane jauegian egin den sinadura ekitaldian.

21 urteko eskuin hegaleko atzelariak "errendimendu bikaina" erakutsi du

Talde zuri-gorritik nabarmendu dutenez, 21 urteko eskuin hegaleko atzelariak "errendimendu bikaina" erakutsi du, F Ligan finkatu eta David Aznar entrenatzailearentzat "funtsezko jokalaria" bilakatu arte.

Denboraldi honetan 18 aldiz parte hartu du hasierako hamaikakoan F Ligan, eta 1.500 minutu baino gehiago pilatu ditu. Gainera, bi gol ere sartu ditu.

Lehoi gisa 2022ko urriaren 2an egin zuen debuta, Real Madrilen aurka Lezaman, titular gisa, eta bigarren taldearen eta lehen taldearen arteko parte hartzea txandakatu zuen

Ane Elexpuru kadete mailan iritsi zen Lezamara Bizkerre FT taldetik, 2018-2019 denboraldian, bere jaioterriko Loiola Indautxu talde bilbotarretik igaro ondoren.

Lehoi gisa 2022ko urriaren 2an egin zuen debuta, Real Madrilen aurka Lezaman, titular gisa, eta bigarren taldearen eta lehen taldearen arteko parte hartzea txandakatu zuen.

2023-2024 denboralditik lehen taldearen fitxa dauka, eta, bere adina gorabehera, plantilan minutu gehien dituen laugarren futbolaria da. Jokalari finkoa da eskuin hegalean, eta "sakontasun handia" ematen dio taldeari.