Surne Bilbao Basketek 2.13 metro eta 30 urteko Marvin Jones pibot estatubatuarra fitxatu du. Montenegroko Buducnost Podgorica taldetik dator, eta 8.1 puntu, 3.9 errebote eta 9.8 kredituko balorazioa lortu zituen partidako batez beste aurreko denboraldian Eurocup txapelketan.
Europan esperientzia luzea duen jokalaria da
Bilboko taldetik jakinarazi dutenez, Europan esperientzia luzea duen jokalaria da, lau denboralditan jokatu baitu Basketball Champions League lehiaketa eta beste birritan Eurocup.
Hapoel Holon talde israeldarrarekin 10.6 puntu, 6.9 errebote, 1.3 txapel eta 16.4 kredituko balorazioa lortu zituen batez beste BCL txapelketan 2022-2023 denboraldian, eta aurrekoa bere Europako kanpainarik onena izan zen, lehiaketa berean 13.5 puntu, 7.5 errebote eta 17.6 kredituko lortuta Greziako PAOK taldean, azpimarratu dutenez.
Marvin Jonesek Europako lehiaketetan duen esperientzia nabarmendu dute Surne Bilbao Basketeko kirol zuzendaritzatik
Marvin Jonesek Europako lehiaketetan duen esperientzia nabarmendu dute Surne Bilbao Basketeko kirol zuzendaritzatik. "Mugitzen den pibota da, uztaiaren gainetik jokatzen duena, eta distantzioa ertaineko jaurtiketa ona dauka", azaldu dute.
Defentsan entrenatzaileak eskatzen duenera egokitzen dela adierazi dute
Defentsan entrenatzaileak eskatzen duenera egokitzen dela adierazi dute, bere "abiadura eta intimidazio gaitasunagatik", eta, Tryggvi Hlinasonekin batera, "osagarri diren pibot bikotea" osatuko dutela. "Sendotasuna emango digu posizioan", gaineratu dute.