Gasteizko Ogeta pilotalekuan profesional mailako partida jokatuko da azaroaren 4an, larunbata, 17:15ean. Peña II.ak eta Peio Etxeberriak Lau t ‘erdiko txapelketako lehen finalerdia jokatuko dute eta Udal Kirol Zerbitzuak 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu.
Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatuko dute esku-pilotako profesionalen arteko partida azaroaren 4an, larunbatean, 17:15ean. Lau t’erdiko txapelketako lehen finalerdia izango da eta Peña II.a eta Peio Etxeberria izango dira aurrez aurre. Udal Kirol Zerbitzuak partida horretarako 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu.
Zozketan parte hartu nahi dutenek azaroaren 2ko, osteguneko, 14:00ak arte eman ahal izango dute izena Udalaren webgunean horretarako egokitutako formularioaren bidez. NAN edo AIZ bakoitzeko izen-emate bakarra onartuko da eta beharrezkoa izango da 16 urte beteta izatea. Irabazleen izenak azaroaren 2an bertan ezagutaraziko dira.
Zozkatutako sarrera bikoitzak Ogeta pilotalekuko leihatilan jaso beharko dira partida baino ordubete lehenago, 16:15etik 17:15era bitartean. Sarrerak zozketan izena emandako pertsonarentzat (NANa erakutsi beharko du horretarako) eta harekin batera joango denarentzat izango dira (adinez nagusia edo adingabea izan daiteke).
Jaialdia
Ogetako jaialdia osatzeko, binakako beste bi partida ere jokatuko dira: Artola-Albisu pilotariak Larrazabal-Mariezkurrena II.aren aurka, eta Alberdi- Ugartemendia Iztuetaren eta haren bikotearen (oraindik zehaztu gabe) aurka.
Peña II.aren eta Peio Etxeberriaren arteko partidaren irabazlea azaroaren 19an Bilbon jokatuko den Lau t’erdiko finalera igaroko da. Finaleko aurkaria Altuna III.ak eta Jakak azaroaren 5ean Eibarren jokatuko duten bigarren finalerdiaren irabazlea izango da.