Arabako Futbol Federazioak eta Espainiako Futbol Federazioak futbol entrenatzaileen bigarren biltzarra antolatu dute, entrenatzaile elkargokideei eta elkargokide ez direnei zuzendua, bereziki.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Arabako Foru Aldundiatik gaur bertan jakinarazi dutenez, zehazki, prentsaurrekoan aurkeztu dute gaur Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, Livia López Kirol eta Osasun Saileko zinegotziak, Kepa Arrieta Arabako Futbol Federazioko lehendakariak, Koldo Segurola Arabako Entrenatzaile Batzordeko lehendakariak eta Natxo Fulgueral Arabako Entrenatzaile Eskolako zuzendariak.

Biltzarra 2023ko ekainaren 23an eta 24an egingo da, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, eta Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren babesa izango du, eta Grupo ELEYCO eta Jardines Uletaren laguntza.

Lehenengo jardunaldia 15:30ean hasiko da, eta protagonista izango dira Rubén Berrogi Club Atlético Osasunako analista eta Andorrako selekzioko teknikari taldea, zeinaren hautatzailea Koldo Álvarez de Eulate gasteiztarra baita.

Bigarren jardunaldia 09:00etan hasiko da, José Manuel Sevillanok emango duen hitzaldiarekin, Deportivo Alavéseko oinarri futboleko arduraduna den aldetik. Eta Miguel Ángel Lotina entrenatzaile eskarmentudunak emango dio amaiera.

Biltzarra 14:00etan amaituko da.

Izen emateak:

- Entrenatzaile tituludunak: DOAN (esteka bidez)

- Gainerako parte-hartzaileak: DOAN (biltzarraren webgunean)

Izena emateko epea: MAIATZAREN 24tik biltzarraren egunera bitartean

Izena emateko orria bete behar da esteka honetan: www.congresofaf-aff.org