Síguenos en redes sociales:

Kultur gomendioak

Nerea Loiola Pikazaren kultur gomendioak

Idazlea

Nerea Loiola Pikazaren kultur gomendioak

Nerea Loiola Pikazaren kultur gomendioak:

  • Abesti bat: 'Gelditu hor', Olatz Salvador (ft. Idoia).
  • Musika talde bat: Maite Larburu.
  • Liburu bat: 'To Kill a Mockingbird', Harper Lee.
  • Beste liburu bat: 'Filosofoa, txakurra eta ezkontza', Barbara Stok, 1545 argitaletxea.
  • Antzezlan bat: 'Zerbait sartu zait begian', Imanol Epelde.
  • Film bat: 'Force Majeure', Ruben Östlund. Espainolez, 'Fuerza Mayor' izenaz estreinatu zen.
  • Telesail bat: 'Big Boys'.
  • Artista bat: Maite Mutuberria.

Deban (Gipuzkoa) jaio zen, 1985ean. Ingeniaritza Mekanikoan graduatu zeneta Bigarren Hezkuntzako matematikako irakaslea izan da urte batzuetan. Orain, aldiz, idazle lanetan dabil. 2018an argitaratu zuen berelehen liburua haur literaturan: Harri bat poltsikoan (Erein). Orduztik hamabost lan baino gehiago argitaratu ditu haur, gazte eta helduen literaturan. Helduei zuzendutako bere bi narrazio liburuak: Epizentroa (2021, Erein) eta Zebrak eta bideak, (2024, Erein) Euskadi Literatura Sarietako hautagai izan dira. Hala ere, gazteei zuzendutako Eskapu liburuak bilduma da bere lanik entzutetsuena, aukeratu zure abentura eta ihes-liburu egitura konbinatzen dituen abentura liburuz osatutakoa. Literatura liburuez gain, iritzi artikuluen zutabegintzan (Urola Kostako Hitzan eta Berria egunkarian) eta komikien munduan ere badabil. Horrez gain, Irabazi arte ETB1eko telesaileko pertsonaien unibertsoan oinarrituta, euskarazko lehen komiki interaktiboa sortu du Aitziber Alonso ilustratzailearekin batera.