Etxeko egongelan irakurle berriak hezten
Irakurzaletasuna sustatu eta euskarazko haur literatura etxeetara eramateko harpidetza sisteman oinarritutako ‘Haria’ proiektua sortu zuen Mirentxu Ibargaraik. Lehen uzta propioa sortu dute orain eta proiektua argitaletxe bilakatu da
Liburu bat irekitzea jakin mina piztea, hunkitzea, galderak sustatzea, irri egitea da. Soziolinguistek hiztun gazteen formakuntzan haur literaturak duen eragina nabarmentzen dute, eta bereziki euskal hizkuntzalariek azpimarratu ohi dute ezin zaiola zeregin hori dena eskolari utzi, garrantzitsua dela euskara eskolatik kanpo aktibatzea. Euskarazko liburuak etxeetara sarrarazteak hizkun-tza hauspotzen du, beraz. Euskarazko liburu bat irekitzea erabaki bat da, haur eta gazte literatura beharrezkoa baita edozein kulturatan.
Hori horrela, haurren irudimena euskaraz elikatzea garrantzitsua deritzen, baina, zein liburu erosi ez dakitenei, euskarazko liburuen artean zein hauta kostatzen zaienei, edota liburu dendarik etxetik hurbil ez dutenei zuzendutako harpidetza proiektua abiatu zuen Mirentxu Ibargaraik: Haria.
Irakaslea da ofizioz Ibargarai, eta urte luzez ikastoletan izandako esperientziak erakutsi zion haurrekin literatura lantzeak nolabaiteko magia sortzen zuela etxeko txikiengan, eta bereziki liburu ilustratuak erabiliz harrapatuta gelditzen zirela. Album deritzen liburuekin beraien interes eta jakin mina pizten zuen ikasgelan. Bestetik, konturatu zen gurasoek ez zutela euskarazko ekoizpena behar beste ezagutzen eta beharrezkoa ikusten zuen bitartekaritza bat laguntza eskaintzeko.
Frantziar estatuan ezaguna da liburu harpidetzak egiteko ohitura. Harpidedunek, beraiek aukeratutako maiztasunarekin, pertsonalizaturiko liburu bat jasotzen dute etxeko postontzian. Egitura horri eutsi nahi izan zion Ibargaraik. Proiektuaren arduradunak euskaraz argitaratuak diren liburu berrien artean aukeraketa bat egiten du eta tentuz hautatutako liburu bat eskuratzen du haurrak, bere adinarentzat egokia, pakete polit batean bildua. Horrez gain, liburuarekin batera liburu horren audioa eta informazio osagarria bidaltzen du, liburu hori zergatik aukeratu den, zein interes duen eta liburua irakurriz zein bide egiten ahal den haurrarekin argi-tzen da bertan. Istorioa entzuteko audio bat ere proposatzen da.
Irudiak eta testua uztartzen dituzten album edota liburu ilustratuei toki zabala eskaini nahi die Haria proiektuak, Ibargarairen hitzetan testua eta irudia elkarrekin irakurriz narrazio aberatsez gozatzeko parada paregabea eskaintzen baitute. Oso aproposa deritzo haur bat eta gurasoa liburu batekin jartzea beraien arteko harremana sustatzeko, horregatik aukeratzen ditu irakurketa pausatua behar duten liburuak eta irudietan elementuak bilatzea eskatzen dutenak. Edizio zaindua izatea izaten da beste irizpide bat. Horrez gain, garrantzia ematen dio ipuin irekia izateari, eta mezu hezitzailea eduki-tzeari. Era berean, konplexutasun pixka bat duten albumak proposa-tzen saiatzen dela azaldu du.
Jatorriz euskaraz idatzitako liburuak lehenesten dira Haria proiektuan. “Zorionez Euskal Herrian itzulpen anitz ditugu eta liburu gehienak itzulpenak dira”. Hain zuzen ere, Euskal Herriko hamar bat argitaletxerekin egiten du lan, beraien nobedadeak irakurtzen ditu, eta zein liburu bidali nahi duen erabakitzen duenean argitaletxearekin harremanetan jarri eta beraiei erosten dizkie liburuak. Gerora, liburua bidaltzeko pakete pertsonalizatua prestatzen du, dokumentua idatzi eta audioa sortzen da.
Horrez gain, garrantzia ematen dio ipuin irekia izateari, eta mezu hezitzailea edukitzeari.
Hiru adin tarte eta maiztasun ezberdinak aukeran
Haria proiektura harpidetu nahi duenak, haria.eus webgunean sartu eta bi erabaki soilik hartu behar ditu: batetik, haurraren adin tartea, eta bestetik liburuak etxean jaso nahi dituen maiztasuna. Adin tarteari dagokionez hiru dira proposamenak: 1-3 urtekoentzat albumak, jolas-liburuak eta irudi-liburuak; 3-6 urte bitartekoentzat bereziki albumak eta lehen dokumentalak; eta 6-8 urte dituztenen-tzat albumak, komikiak, lehen eleberriak eta dokumentalak. Maiztasuna bestalde, hiru hilabetean behinekoa, bi hilabeteroko harpidetza, edota hilabeterokoa izan daiteke. Bakoi-tzak prezio ezberdins du, eta euskarazko liburuekin liburutegi bat osa-tzen hasteko eta etxeetan euskarari tokia egiteko parada eskaintzen da.
2023. urtean proiektua abiatu zuenetik aski erantzun ona izan duela kontatu du Ibargaraik. Behar bati erantzuten ziola ohartu zen, bereziki liburu dendak urruti dituen jendearentzat. Halaber, oparitarako aukera bezala ere arrakasta izan dute harpidetzek. Zenbaitek harpidetza baliatzen dute liburu dendara joateko ohitura izanik ere hilabeteroko bidalketetan beraien kasa agian eskuratuko ez lituzketen liburuak izateko. “Harpidedunen artean bada jende bat liburu dendara joateko ohitura duena eta hala jarrai-tzen dute, baina badaude joateko aukerarik ez dutenak edo zalantzak dituztenak eta horiek laguntzea da asmoa”. Hariaren bidalketak pertsonalizatuak izateak balio erantsi bat ematen baitio proiektuari. Ibargaraik adierazi du jendeak asko preziatzen duela ekimena eta bere aldetik saiatzen dela ahalik eta gehien zaintzen.
Argitalpen propioekin
Azken urtean Haria proiektutik Haria argitaletxea sortu dute. Bestelako eskaintza bat proposatzea, eta Ipar Euskal Herriko ekoizpena are gehiago ezagutaraztea zuten xede. Hori horrela joan den urrian lehen ekoizpen propio sortu zuten : Lotto. Jatorriz euskaraz idatzi eta sorturiko albuma, Ana Imaz Azkaineko ilustratzaileak eta Haira Aizpurua idazle saratarrak elkarrekin ondua. Etxeko txikienei zuzenduriko liburua da, baina 6 urtetik gorakoen artean ere arrakasta izan du. Ibargarairen hitzetan libururik ez bai-tzen oraindaino euskaraz zuri beltzean. Maia Iribarne musikariak ere parte hartu du sorkuntzan. Irakurlearen sorpresarako melodia bat baitu Lottok kontaturik edo kantaturik entzuteko.
Haria argitaletxean, urte honen bukaerarako, bi sorkuntza berri dituztela bidean aurreratu du Ibargaraik, baina harpidetzetako bitartekaritza lanarekin eta euskal argitaletxeen promozioarekin orain arte bezala jarraitu eta Haria proiektua iraunarazi nahi lukeela ere azpimarratu du.