Imanol Epelderen kultur gomendioak:
- Abesti bat: 'Anari', Inmolazioa
- Musika talde bat: Merina gris
- Liburu bat: Voltairen, Candido.
- Antzezlan bat: 'La zaranda', 'El régimen del pienso'.
- Film/telesail bat: 'Mangolia'.
- Artista bat: Erika Olaizola.
- Kultur espazio bat: Zarauzko Modelo aretoa.
Argia aldizkarian 27zapata izeneko bloga du Imanol Epelde zarauztarrak, eta kazeta berean ere jarduten da iritzi emaile. Hainbat hedabidetako kolaboratzailea izana da, gainera. Hezkuntzan ere urte askotan aritu da. Sormenari dagokionez, jendaurreko zenbait emanaldiren egilea da: Komuneko paperean, Etxepare RAP. Orain, plazara bueltatu da emanaldi ebrezi batekin: Zerbait sartu zait begian izena du esku artean duen proopsamenak, garai hauek ibiltzen ikasteko modua bilatzen segitzeko asmoz ondutako proiektua. Spoken word, musika elektronikoa eta irudiak uztartzen ditu performanceak eta Udalbiltzaren Geuretik Sortuak beka baliatuta sortu du Epeldek.