Síguenos en redes sociales:

kultur gomendioak

Unax Uralderen kultur gomendioak

Unax Uralderen kultur gomendioak

Abesti bat: 'Haizea' (Ken Zazpi) eta 'Zure Orbaina' (ETS).

Musika talde bat: Nøgen.

Liburu bat: 'Relato de un naufrago' (Gabriel Garcia Márquez).

Antzezlan bat: 'Badakizu Plastikozko Loreak ez direla inoiz bizi, ezta?'

Telesail bat: 'El Internado Laguna Negra'

Pelikula bat: 'La Sociedad de la Nieve'

Artista bat: Aitziber Garmendia eta Ed Sheeran.

Kultur espazio bat: Donostiako Antzoki Zaharra, bertan egin zuen Unaxek bere lehen antzezlana.

Unax Uralde Alcoba (Donostia, 2007) aktore eta arraunlari gaztea da. Txikitatik izan du zinema eta antzerkirako zaletasuna. 17 urte bete zituenean Binahi Akademian izena eman zuen eta bertan hasi zuen bere prestakuntza artistikoa. 2025eko ekainean, Binahi Akademiarekin bere lehen antzerki-lanean parte hartu zuen. Ondoren, Go!azen 12.0 telesailean bigarren mailako paper bat lortu zuen, eta jarraian Kate Eten dokumentalean parte hartzeko aukera izan zuen. Gaur egun, Uralde AITATXO antzerki-taldearekin lanean ari da, urtarrilean estreinatuko den an-tzezlan batean. Telebistan ere ibilbidea egin du Biba Zuek saioan, eta irratian, berriz, Onda Vascan eta Euskadi Irratian kolaboratu du.

Kirol arloan, Unax Orioko Arraun Elkarteko arraunlaria da, eta hainbat domina eskuratu ditu. Nabarmen-tzekoa da 2023an Espainiako Arraun Olinpikoko Txapelketan hirugarren postua lortu izana, baita Euskadiko txapeldun izatea lau aldiz jarraian.