Azken urteetan arkitekturaren munduan termino bitxi bat hasi da zirkulatzen: “zebra-arkitektura”. Kasualitatez, Instagrameko kontu batean ikusi nuen (@bloque_cebra). Beraien hi-tzetan, zebra ez da kontu estetiko bat soilik, baizik eta, asmorik gabe eraikitzen duen sistema baten sintoma bat, arkitektura araudia betetzera eta errentagarritasuna maximizatzera mugatzen dena. Kontzeptu akademikoa eta estilo ofiziala ez bada ere, oso baliagarria bihurtu da denok noizbait ikusi izan ditugun eraikin mota ba-tzuk deskribatzeko.
Horren zenbait adibide ikusi ditut oporretan; ez bat edo bi, asko. Eta lurralde oso ezberdinetan: Galizian, Granadan eta Madrilen. Kontu honetan ikus daiteke iberiar penintsulan oso zabaldua dagoen praktika eta tendentzia arkitektoniko bat dela. Eta gurean ere badaude, makina bat. Etxebizitza berrien promozioak dira, lerro horizontalak zuri-beltzean dituzten fatxadak dituzte, askotan kristalezko terrazekin eta tonu iluneko arotzeriarekin batera. Emaitzak zebra baten larruazala ekartzen du gogora ezinbestean, eta hortik datorkio izena. Zer dago honen atzean?
Arkitektura mota hau higiezinen merkatuan oso ondo funtzionatzen duelako zabaldu da. Sustatzaileen-tzat, formula errentagarria eta irabazlea da. Izan ere, deigarria eta modernoa izateaz gain, erreplika-tzeko erraza da. Renderretan eta argazkietan bikain agertzen da, saltzeko erraza, eta erosleak hainbeste erakartzen dituen ordena eta diseinu garaikidearen sentsazioa transmititzen du. Hala ere, horrela ote da?
Arkitekto eta kritikari askok hiri-homogeneizazioaren sintomatzat hartzen dute. Hauen bitartez, auzo osoak eraikitzen hasiak dira edo perretxikoen moduan hasiak dira txertatzen. Eraikin guztiek trukagarriak dirudite, hiria eta herrialdea edozein izanda ere. Arrasate, Granada edo Salou. Hasiera batean dotorea eta minimalista suertatu arren, nortasun propiorik gabeko espazioak sortzen ditu, lekuaren historiatik eta izaeratik deskonektatuak. Bestetik, arkitektura modernoaren kopia eskasak dira. Ezaugarri batzuk eduki arren, arkitektura modernoak lekuarekin erlazio zuen. Eta hori forman, materialetan eta espazioen eraikuntzan nabari zitekeen. Hauek, aldiz, zuri beltzean eginiko fotokopia txarrak dira.
Beste batzuek, berriz, zalantzan jar-tzen duten beste alderdi bat denboraren joana da. Bi kolore hauen kontrastearen bidez, garbitasuna adierazi nahi da. Hasieran, zuri-beltzeko kontrastea txundigarria eta erakargarria da. Baina, urteak aurrera joan ahala, zuriak zikintzeko eta freskotasuna galtzeko joera du, eta horrek ikusmenaren higadura handia eragiten du. Kasu batzuetan, fatxada horiek bilatzen zenaren justu kontrakoa transmititzen dute azkenean: monotonia eta zabarkeria.
Kolore zalapartatsuen edo diseinu konplexuegien alde egiten duten beste korronte batzuen aurrean, zebra-arkitekturak argitasuna eta sinpletasuna eskaintzen ditu. Estetikoki oso erraz txertatzen da, baina, aldi berean, ikus genezake perritxoko pozoitsu baten gisa hedatzen hasia dela. Izan ere, logika kapitalistan oinarritutako formulan oinarritzen da, estetika garaikidea eta erabiltzaile gehienentzat onargarria den lengoaiarekin. Eta, oro har, ez diote gure beharrei erantzuten, baizik eta beste batzueinei. Norenak?
Gai honen inguruan irakurtzen, definizio honek primeran azaltzen du gertatzen ari dena: “Arkitekturak ez luke neutrala izan behar. Leku bakoitzak bere haizeak ditu, bere historia, bere argia eta bere itzalak. Ipar euritsuan bizitegi-sustapen bat eta Espainiako hego-ekialde lehorrean sustapen bat berdin-berdinak izatea ez da modernitatea, alferkeria baizik. Etxebizitza bat ez da soilik oinezkoen pasabidearen irudia duen edukiontzi bat, behar zehatz batzuei emandako erantzuna da. Izan ere, arkitektura ona ez da moda batetik jaiotzen, baizik eta bere inguruarekiko elkarrizketa zintzo batetik. Eta elkarrizketa hori gutxitan izaten da zuri-beltzean.”
Zebra-arkitektura etiketa arrunt bat izatetik haratago doa, hiria egiteko modu arriskitsu bat seinala-tzen du: errepikakorra eta globalizatua, etekin ekonomikoetan oinarrituta eta pertsonen beharrei erantzun gabe. Erne jartzen gaitu zenbateraino gauden prest tokian tokiko aniztasuna eta identitatea sakrifikatzeko batzuen etekin ekonomikoetan oinarritutako soluzio azkar eta bisualki erakargarrien truke. Etxebizitza produktu hauek oso arriskutsuak dira horren azkar bizi garen garai hauetan. Alarma, kapitalismo basatiaren beste adibide bat.