Natalia Suárez Ortiz de Zárate (Gasteiz, 1994) Bilbon bizi da. Pinturan aritzen da eta arte eszenikoak aztertzen ditu Tripak konpainiako kide den heinean. 2022az geroztik, gainera, Bilboko Errekalde auzoko KAMPAI gunea kudeatzearen ardura du. Bakarkako hainbat erakusketa jarri ditu ikusgai han eta hemen; Bilbon, Gasteizen eta Bartzelonan, kasuan kasu.

Hala ere, taldean ere aritu izan da, eta erakusketa kolektiboetan parte hartu du, Tokion, Londresen, Madrilen, Donostian, Arrasaten eta Bilbon, esaterako. Bestalde, egoitza artistikoak egindakoa ere bada: horien artean, Tokioko JOSHIBI Arte eta Diseinu unibertsitatean, BilbaoArten, Norvegiako Artist in Residence-en eta Donostiako Tabakaleran. Horrez gain, 2023an Eusko Jaurlari-tzaren beka jaso zuen, eta 2022an Bizkaiko Foru Aldundiarena. Urte berean, gainera, Ertibil topaketan saritua izan zen.

Natalia Suarezen kultur gomendioak

Abesti bat: Eddi Circaren Fiestas del patrón.

Musika talde bat: Elbis Rever.

Liburu bat: Albert Camusen El extranjero.

Antzezlan bat: Dimitris Papaioannouren Transverse orientation.

Telesail bat: How to with John Wilson.

Artista bat: Philippe Guston.

Margotzeko toki bat: Nire estudioa.

Kultur espazio bat: Kampai espazioa (Bilbo).