Amaia Telleriak (Idiazabal, 1993) Lehen Hezkuntzako Gradua egin ondoren, Idazle Eskolan graduondokoa egin zuen, bere "zaletasuna hauspotzeko". Ordutik istorioak kontatzeko tarteak hartzen saiatzen da. Telleriaren hainbat ipuinek argia ikusi dute aldizkari ezberdinetan, eta beste batzuk sarituak ere izan dira: 'Geranioen iraultza' (Gordexola Harana eta Koldo Eleizalde sariak), 'Oihartzunak gordetako sekretua' (Errenteria Hiria lehiaketan saritua) eta 'Elur gorrituaren egunak' (Karmele Igartua lehiaketan aipamen berezia). 2020an argitaratu zuen bere lehen eleberria, 'Haize-Lekuak' izenekoa. 2021ean, haur literaturan lehenengo lana argitaratu du: 'Zuhara: Itsasoaren deia', eta baita gazte literaturakoa ere, 'Pitzatuta gaude denok!'. Horrez gain, aurten Zilarrezko Euskadi Saria jaso du Telleriak 'Haize-lekuak' liburuagatik.

Musika talde bat:

Berri Txarrak

Hunkitu zaituen liburu bat:

'Ikusezin'

Zer pentsatua eman dizun liburu bat:

'Gorputz Madarikatuak'

Harrapatu zaituen liburu bat:

'Jende normala'

Liluratu zaituen liburu bat:

'Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak'

Gozatu duzun liburu bat:

'3 mariak'

Antzezlan bat:

'Erlauntza' eta 'Jainko basatia'

Telesail bat:

'Anne with an E'

Kultur espazio bat:

Aitak dinamizatzen duen N23 Beasaingo txokoa