Iratz Urkizuk (Orio, 1996) harreman estua izan du musikarekin txiki-txikitatik. Aita musikaria du eta familia guztia musikan murgilduta egon da beti. Erromeria talde batean ibili da Urkizu baina orain arte ez ditu bere kantu propioak atera. Youtuben bertsioak igo-tzen hasi zen itxialdi garaian, eta arrakasta handia izan zuten. Hor jada publikoaren erantzun bat ikusi zuen oriotarrak eta horrek bultzada handia eman zion bere musika propioa kaleratzen hasteko.
Nola jaio da 'Iratz' zure lehenengo lan hau?
Esan dezaket nire aitak bultzatuta izan dela. Betidanik inbidia eman izan dit aldi berean gitarra jo eta kantatzen zuen jendeak. Hor neukan beti gitarra jotzen ikasteko nahia eta itxialdia aprobetxatu nuen ikasteko. Ikasten ari nintzela akordeak jotzen eta kanta batzuk sortu ziren. Esan dezaket itxialdia aitzakia izan dela disko hau sortzeko, horren harira sortu da.
Itxialdia oso garai latza izan zen bainasasoi hartan proiektu berri asko jaio ziren. Zure kasuan hala izan da?
Bai, hori da, azkenean denbora libre asko izaten genuen eta lehen beharbada ez nuen denbora hori hartzen gitarra jotzeko eta hor aprobetxatu nuen.
Bederatzi kantak osatzen dute 'Iratz', zer aurkituko dugu diskoan?
Kantuetatik zortzi doinu nireak dira eta bestea nire aitaren bertsio bat da. Aitak maketa bat atera zuen bere garaian, nire osabari eskainitako kanta bat. Auto istripu batean hil egin zen eta oso inportantea iruditu zitzaidan diskoan sartzea, niretzat oso sanguratsua den kantu bat delako. Diskoan estilo desberdineko abestiak daude, ez doa dena hari berdinetik. Badaude dantzatzeko abestiak, lasaiagoak, beste bat country estilokoa€ horrek nik uste aberastasuna ematen diola diskoari, jende mota bakarrera ez iristeko.
Zure izena jarri diozu diskoari, zer dela eta?
Hasiera batean bueltak ematen aritunintzen, kanta baten izena jarri, edo kanta barruko letra zati bat€Gero pentsatu nuen nire izena nahiko berezia dela berez, lehenengo proiektua niretzako berezia denez, izena bakarrik jartzeak berezia egiten zuen. Horregatik erabaki nuen nire izena bakarrik jartzea.
'Sentipenak giltzapean' abestia entzun dezakegu plataforma digitaletan, zuk ere abestiak giltzapean izan dituzu orain arte?
Bai, kantu hori nire lagun minak idatzi dit eta esan beharra daukat berak ere letrak giltzapean eduki dituela. Nik uste biontzako aberastasuna izan dela. Youtuben cover batzuk igotzen nituen itxialdian aitarekin, biok denbora pasa bezala hartu genuen hori. Lotsa eman izan dit beti jendearen aurrean bakarrik kantatzeak edo Youtuben bideoak igotze horrek. Aitak bultzada handia eman dit eta, azkenean, bideo horien harira ireki naiz eta giltzapean neuzkan kantu horiek aireratu egin ditut.
Nondik datorkizu musikarekiko harremana?
Txiki-txikitatik bizi izan dut musika etxean, aita pandero jolea izan da eta bera ere musikari oso lotuta egon da. Nire aitaren familia guztia musikari lotuta dago, nire aitaren osaba Benito Lertxundi da eta bere anai-arreba guztiek bizi izan dute musika. Nik uste seme-alabei euskal kultura sustatu nahi izan digutela eta musika estilo desberdinak entzutera bultzatu gaituztela eta esan dezaket hortik datorkidala nire musikarako grina.
Familiaz inguratuta zaude proiektu berri honetan.
Oso aberatsa naiz alde horretatik. Beste edozein pertsonak talde bat osatzeko zailtasun gehiago dauzka. Nire kasuan nire lehengusuak bateria jo-tzen du taldean, nire beste lehengusuak ere pianoa jotzen du, pare bat kanturen letrak nire lehengusinak egin dizkit, 'Sentipenak Giltzapean' abestiaren bideoklipa ere nire lehengusuak egin dit€ Esan dezaket familia giroan egindako disko bat delaeta nik uste horrek beste berezitasun eta beste aberastasun bat ematen diola ere.
Aurkezpen kontzertua egin zenuen ekainaren 18an, gainera oso leku berezi batean, nolakoa izan zen estreinaldia?
Hor ikusi nuen jendeari benetan gustatzen zaiola nire musika. Ohituta nago erromeria taldean ibiltzera eta kasu horretan gerturatzen den jendea musika entzutera etortzen da, ez guri espreski. Kasu honetan bai datoz zu eta zure kantuak entzutera. Kontzerturako sarrerak salgai jarri zirenean bost minututan agortu ziren eta hor konturatu nintzen amets bat bizitzen hari naizela. Orion bertan egin zen kontzertua eta niretzako oso berezia izan zen. Hor izan zen amets baten hasiera.
Kontzertu gehiago emateko aukera izango duzu?
Orain egia da udaran eta pandemiarekin pixka bat lotuta daudela gauzak baina bai, deitzen ari dira udaletxe batzuetatik eta nik uste udazken aldera nire kontzertuak ikusteko aukera egongo dela
Amets bat bete duzu lehenengo disko honekin, o-rain zein beste amets geratzen zaizkizu betetzeko?
Gustatuko litzaidake honek aurrera jarraitzea, jendeari egin dudan lana gustatzea eta nik aukera izatea hemendik bizitzen jarraitzeko edo gustatzen zaidan hau egiten jarraitzea.