KEPA Errastik (Aretxabaleta, 1981) Kazetaritza ikasi zuen eta ondoren Arte Eszenikoen Tailerrean aritu zen. 2005ean ETB1eko 'Goenkale' telesailean agertu zenetik baina, aktore eta gidoilari lanetan ibili da. Telebistan ('Ihesaldia'), antzerkian ('Sisiforen paperak', 'Fadoak entzuten zituen gizona') zein zineman ('Loreak', 'Lasa eta Zabala'). Egun, gidoilari eta aktore lanetan dabil ETB1eko 'Barre librea' saioan. An-tzerkiko aktore onenaren Besarkada saria jaso zuen 'Mami Lebrun' obrarengatik, Donostia saria antzezlan berarengatik. Horrez gain, ikuslegoaren saria jaso zuen 'Lur' lanari esker Azpeitiako antzerki jardunaldietan.

Abesti bat:

'Mañana' (Silvia Perez Cruz)

Musika talde bat:

Salvador Sobral

Liburu bat:

'El curioso incidente del perro a medianoche'

Antzezlan bat:

'Gure bide galduak'

Telesail bat:

'Mare of Easttown'

Kultur espazio bat:

Donostiako Gazteszena. Maitasun berezi bat diot leku horri bertan ikasi nuelako