Musikarien elkarlanerako topagune berria
Joseba B. Lenoir, Izaki Gardenak eta Montauk taldeek abiatutako zigilu musikal berria da Erraia.Gasteizen sortua, lanen zabalkundean autoedizioa eta elkarlana izango ditu giltzarri
GURE bizitzako egunerokoanbakarka edo taldekaaritu gaitezke, baina posibleda askotan indibidualismoarenbidea zailagoa izatea, etaamaieran, laguntza eske jotzea besteengana.Izan ere, elkarlanean errazagoegin ohi dira gauzak, nahiz etaaskotan ahaztu egiten zaigun. Musikanere gauza bera gertatzen da.Euskal Herrian geroz eta taldegehiagok jotzen dute autoekoizpenarenbidetik, baina horrek ez duesan nahi haientzako biderik errazena,duinena eta onena denik.
Hausnarketa prozesu horretan sartuta,Joseba B. Lenoir, Izaki Gardenaketa Montauk taldeek autoekoizpenarenbidea leuntzeko modurikbadagoela ondorioztatu dute, etabehar komunei erantzuteko asmoz,Erraia zigilua sortu dute: “Hiru taldeekautoekoizpenaren bidez sortunahi zituzten haien hurrengo lanak,baina horrek dakarren lan handiabakarka egiteari ez zioten zentzuhandirik ikusten”, dio Jon Aranburuk,aipatutako taldeekin bateraproiektuan lanean ari den musikariak(Bidelapurrak, Konpost).
“Autoekoizpenak prozesu guztianzehar taldea bakarrik aritu beharizatea suposatzen du askotan, bainabide horrek, berez, ez du inongomugarik ezartzen lan hori bakarrikedo elkarlanean egin behar dela esateko”,azaldu du Aranburuk.
Hain zuzen ere, autoekoizpenarekinbatera automatikoki ezartzenden bakarkako lanerako muga horiezabatu nahi du Erraia-k: taldebakoitzak bakarka egingo du beresormen lana, baina sormenetikharatago dauden lan horiek egitekobeste talde batzuen laguntza eskuraedukiko du. Lan horien arteandaude, besteak beste, argitaratzea,banaketa eta promozioa. “Sormenaridenbora kentzen dioten lanakdira horiek eta ez dira taldeentzatoso atseginak eta erosoak izaten.Elkarlanaren bidez, lan hauek pixkabat arindu eta azken produktuabiribilagoa izatea bilatzen dugu,gure lana ozenago entzunaraztea”,dio Konpost-eko gitarra-jotzaileak.
ETENGABEKO HARTU-EMANA
Eztabaidarako eta modu erregularreanharremanetan egoteko bilguneada Erraia, Aranbururen hitzetan:“Autoekoizpenean murgildutadauden taldeek euren estudioetanisolatzeko joera izaten dute maiz.Horrela ez da harremanik sortzenantzeko prozesuetan murgilduta dauden taldeekin eta aberastasunhandia galtzen da bidean. Bilgunebat edukita, prozesuan zehar sordaitezkeen zalantzak errazago argitukodira eta banaketa edo promoziokontuak ez dira hain astunakizango. Batek lan egiteko ohiturabatzuk ditu eta beste bati ondoetorri ahal zaizkio. Kritikarakogune irekia ere bihur daiteke”, azaldudu Aranburuk.
Momentuz hiru taldek osatzen duteErraia, baina bultzatzaileek ez dutebaztertzen aurrerago talde gehiagobatu ahal izatea: “Hemen gaudenokharreman handia dugu gure arteaneta musika estiloari dagokionez ereAmeriketako doinuekiko loturahandia dago. Hala ere, ez genukenahi batasun estilistiko hori osozurruna izatea, eta etorkizuneanposible da Gasteizko edo Arabakotaldeek gurekin bat egitea. Afinitateaegonez gero, ez dugu esklusibitaterikezarriko”, argitu du JonAranburuk.
NORBERAK ERABAKI Neurririkgabe hasi baino, Erraia-ren sortzaileeknahiago dute gauzak haiekadostutako eran eta erritmoan egin.“Ekoiztetxe askoren filosofia izatenda: zenbat eta gehiago, geroz etahobeto. Gure kudeaketa, ordea, ezda ohiko diskoetxe batena. Guk ezdugu inolako irabazi asmorik, ezdugu diskoak atera eta atera ibiligura. Disko asko sortzea posiblebada, ongi, baina gure gustukoakdirenak”, aitortu du Aranburuk.
Zigiluaren lehen argitalpena JosebaB. Lenoirren singlea izan da. Formatudigitalean plazaratu zuenudaberrian eta orain CDan eskuradaiteke kontzertuetan. Udazkenerakobiniloan ere argitaratu nahidute, Josebak buruan duen singleelenbertsio-proiektua jasoz. Eraberean, udazkenean ere Izaki Gardenaketa Mountauk taldeen lanakargitaratu nahi dituzte: “Izaki Gardenak-ek astebete eman du SevillakoLa Mina estudioan grabatzen etanahasketak irailean egingo dituzte.
Montauk Jimmy Jazz aretoan arida grabatzen orain. Bi diskoakudazkenean izango ditugu kalean,baina kontzertuetan beranduagohasiko dira bi taldeak”, aurreratudu Aranburuk