HOGEITA hamar urteko ibilbidearenostean, berriz egin du; berrizharritu gaitu Fermin Muguruzak,Juanjo Fernandez Rivero etaMiquel Martinezek osatutako The Suicide ofWestern Culture tandem elektronikoarekinbatera ondutako B-Map 1917 + 100 lan birrintzailearekin.Izan ere, irudi lezake hogeitahamar urtez Muguruza bezain aktibo arituden musikari batek probatua duela probatubeharreko guztia, eta gero eta zailagoa suertatubehar zaiola aurrez zapaldu gabeko terrenoakbilatzea. Bada, Muguruzak frogatu du,beste behin, gizakiaren ahalmen sortzaileamugagabea dela, berea bai, behintzat.B-map 1917 + 100 disko kontzeptual bat da.
“Memoria historikoaren ariketa bat bezalahartu nuen. 2017an geunden eta Botere guztiaSobietentzat leloa zeraman ErrusiakoIraultzaren 100. urtea betetzen zen; aukeraona zen esateko pasa den mendeko Europakogertakaririk esanguratsuena izan zela”, dioMuguruzak. Hala, ehun urte eta gero munduangauzak nola dauden errepasatzeko uneezin hobea zela iruditu zitzaion. “Bertsioofizialetik at gelditzen den B aldeko errelatobat osatu nahi izan dut b hizkiz hasten diren10 hiriburu harturik”. Hala, hiriburu bakoitzarikanta bat egin dio diskoan.
Bartzelonan hasi zen guztia. Hala azaltzen duMuguruzak: “Sant Andreun dagoen Fabra iCoats sorkuntza lantegian ari nintzen lanean,Raul Fernandezekin Refree Black is Beltza filmerakosoinu banda sortzen ari nintzen. Raul,Rosaliarekin bi asteko bira egitera joanzenean, The Suicide of Western Culture taldekokideak gure gunera etorri ziren egunbatzuetarako. Bi kantuko kolaborazioa izanbehar zuena disko oso bat bilakatu zen azkenean”,kontatu du musikari irundarrak.
Euren arteko konexioa berehalakoa izan zeneta kimika hori sormen prozesuko osagaiezinbestekoa izan zen. Aurrez inoiz probatugabeko metodologia erabili zuten sortzeko.Lantegian pantaila erraldoi bat zuten Blackis Beltza-ko soinu banda egiteko eta hura erabilizuten. Fernandezek kantuak sortzeko iradokitzaileakizan zitezkeen irudiak proiektatzenzituen bitartean, Martinezek soinu pistakbotatzen zituen. Horien gainean, inspirazioarieta sormenari guztiz zabalik, letrak etamelodiak eraikitzen joan zen Muguruza, etaAlex Ferrer (Sidechains) teknikaria une horiekgrabatzen joan zen.
Bizitzan bezala, abestietan ere, Muguruza ezda sekula izan gatazkei zeharka begiratu diena,bere begiak zorrotzak izan dira horretan,aurrez aurre begiratu izan dio errealitateari.Eta errealitateak, zoritxarrez, egunero ematendio injustiziak salatzeko aukera berri bat,deserturik idorrenean ere loreak hazten direlainoiz ahaztu gabe, ordea. “Eszeptizismorikez dago. Ezkortasuna baldin badago, aktiboada beti eta kantu askok dute argi izpia; Beirutkantuaren amaieran Mahmoud Darwishenolerkia ekartzen dut gogora: jaioko dira dio,zeren hilko dira, bai, baina jaioko dira; edotaBelgrado kantuan: dena idaztear dagoela diot;eta Bogota-n, bake prozesuaz mintzo naiz, esateko?Fernando Pessoaren De Tudo FicaramTrês Coisas olerkia ekarriz? erorketa bakoitzadantza pauso bihurtu behar dugula”.
Musikaz ez ezik, munduko ahots eta hizkuntzaanitzez ere osatu du lana Muguruzak: alemanera,gaztelera, arabiera, ingelesa, lingalaedo serbiera jaso ditu abestiotan, munduarenaniztasuna eta bakoitzaren nortasun etaindarra azpimarratzeko ariketa batean, bainabaita, adierazi izan duenez, “diskurtsohegemonikoen eta uniformetasun kulturalarenaurkako erreakzio bezala”.
BIRA AMAIERA Maiatza eta ekaina arteanBilbo, Gasteiz, Madril, Iruñea, Biarritz, Santiagoeta Bartzelona astindu ondoren, gaurzen amaitzekoa Fermin Muguruza eta TheSuicide of Western Culture proiektuarenzuzenekoen bira, baina azken unean bertanbehera geratu da Donostian ematekotanziren kontzertua. Zuzenekoetan laukotemoduan aritu dira, TSOWCeko kideez gain,Karlos Osinaga Txap (Lisabö) ere oholtzakolaukotean baitago gitarra elektrikoarekin.Muguruzak dioenez, “inpaktu handiko”ikuskizuna osatu dute: “errepertorioa zeharoezberdina da eta bada horregatik harritzendenik, baina nire jarraitzaile gehienekhau da niregatik maite dutena: proposamenberriak eta ezberdinak eskaintzea”.
Bira honek izan dituen osagai berezienartean bada bat aipatu beharrekoa. Izan ere,hamalau urtez Madrilen jotzeko izan duendebekua kendu izanak hango zaleekinbiltzeko aukera eman dio berriro ere FerminMuguruzari. “Hamabi urte eta gero Getafenjo ahal izan nuen, bertako PPren protestekinhalere; eta bi urte beranduago, aurtenalegia, Madrilen erdi-erdian eskainiahal izan dut kontzertua,ezkutuko zenbait presio izandiren arren kontzertua bertanbehera uzteko eskatuz”,eman du jakiteramusikariak. Dena den,ezin du saihestu, berezospakizun bat izan beharzuena, puntu gazi-gozobatekin bizi izana: “Valtonycekespetxeratze aginduadu eta duela gutxi Evaristolagunak Guardia Zibilarenjazarpena jaso du. Sortzaileokgeure burua zentsuratzea dute helburueta, lortuz gero, kultura fartsa bat izango da”,ohartarazi du musikari irundarrak.
ERRALDOI BELTZEI SEGIKA Musikaz aparte,Black is Beltza da Muguruzak azkenurteotan esku artean duen proiektu handiena.1965. urtean New Yorken gertaturikopasadizo batetik abiatutako proiektuada: antza denez, urte horretanNew Yorkeko Bosgarren Hiribideandesfilatzeko gonbitajaso zuen Iruñeko San Ferminetakoerraldoienkonpartsak. Baina ezinizan zuten denek desfilatu,arrazagatikobereizketari erantzunez,agintari ipar-amerikarrekdebekatu egin baitzutenerraldoi beltzakkalera ateratzea. Gertakarihorren bueltan osatutako istorioanobela grafikora eramanzuen irundarrak Harkaitz Cano idazlearekineta Jorge Alderete marrazkigilearekinbatera, 2014an.
Orain, paperetik pantailara pasako dute istoriohori; urriaren 5ean zinemetan estreinatukoda Black is Beltza animaziozko pelikula.Erraldoi beltzetako bat eramateko ardurazuen Manexen bidaia ikusi ahal izangoda bertan, 1960ko hamarkada ulertzekogiltzarri diren hainbat gertaera kultural,sozial eta politiko haren begietatik ezagutzekoaukera emango diona ikusleari: “MalcolmX-en hilketak eragindako kalegatazkak, Warholen faktoriako atmosferabizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzusekretuekin harilkatutako harremana,edo hippy-en hastapenak, lehen musikajaialdi erraldoietako giro psikodelikoan”.
Gainera, Bilbon eta Bartzelonan arrakastaitzela lortu ostean, Donostiako San TelmoMuseoan inauguratu da Black is Beltza unibertsoariburuzko erakusketa, irailaren 30abitartean ikusgai izango dena. Egun berean,gainera, irudiz osatutako The Art of Black isBeltza liburua aurkeztuko dute. Muguruzakbadauka datozen hilabeteetarako zeregina:“Horrenbeste urtez lanean izan eta gero,egindako lana mundu osoan zehar babesteaegokituko zait”.