Euskal literaturagaraikidearen historian une bat egon zen zeinetan ematen baitzuenfantastikoak garrantzi berezia irabaziko zuela, gure letra berrituenosagarri ezinbesteko bihurtuko zela. Kafka, Calvino, Cortazar, Borgeseta enparauen eskutik berrikuntza heldu zen, euskal ipuingintzarabereziki, eta generoaren zaleok biziki poztu ginen JosebaSarrionandiak, Bernardo Atxagak, Juan Garziak edo Karlos Linazasorok,besteak beste, egindako ekarpenekin, 1980-90 hamarraldien artekobuelta loriatsu hartan: euskal literaturak, azkenik, Munduko LetrenErrepublikaren trena harrapatu zuenekoa.
Gero -zilegi bekitsinplifikatzea- Carver iritsi zen eta ildo hori menostuta geratu zengure literaturan: errealismoa nagusitu da, nabarmen, azken hamarraldihauetako euskal unibertsoan -ingurukoetan bezala, bestalde: ez garahorren berezi eta orijinalak-. Errealismoa, fikzioaz ari garenean,beste konbentzio bat baino ez dela ahaztuta, fantastikoa bezainformulaikoa izan daitekeena.
Horregatikguztiagatik bakarrik oso seinale ona iruditu zitzaidan UrtZubiaurreren lehenengo ipuin liburuaren kaleratzea, Izenik gabekolurrak (Erein, 2016); lan bat, tamalez, oihartzun berezirik gabepasatu zena gure kulturaren erakusleihoetatik -hots, ohikoa denabaino oihartzun txikiagoarekin-.
Opera prima gehieneidagozkien gorabeherak alde batera utzita, aire freskoaren arnasaldibat iruditu zi-tzaidan egileak bertan darabilen fantastikorakohurbilketa, kontzientea, eraginkorra, lotsarik gabekoa, klasikoabezain berritua: fantastikoa ez da, generoko idazle onengan bezalaZubiaurrerengan, errealitatetik eskapo egiteko modu bat, egiari-batzuetan egia sakonei- tamaina hartzeko beste modu bat baizik.Bakardadea, Zoroarena eta Zama bezalako ipuinak irakurtzea besterikez dago horretaz jabetzeko.
Antzeko zerbaitgertatu zitzaidan Pasazaite argitaletxeak egiten dizkigun oparihorietako batekin: Hassan Blasin-en Kristo irakiarra bildumaz arinaiz (2017). Ekialde Hurbileko egoera belikoa hain da lazgarria ezenematen baitu fantastikoaren erabilerara baino ezin duela jo jazotakoaminimoki ulergarria egin dakion idazleari -eta baita irakurleariere-. Blasinek berak iradoki-tzen du, elkarrizketa batzuetan, Irakekogerrak eta gerraosteak amesgaizto bat izan direla, eta, beraz,amesgaiztoetako baliabideekin baino ezin dela kontatu; naturazgaindiko -edo azpiko- xehetasunek eragin ohi duten disonantziek bestedimentsio bat hartzen dute izugarrikeria guztien erdian.
Izugarrikeriabatzuk, bide batez esanda, ez direnak mugatzen gerra urrunbatzuetara: gure Europa gotorlekura sartzen saiatzen direnerrefuxiatuen istorioak ere elementu fantastiko esanguratsuezzipriztinduta ageri dira -Blasin berak, egun Finlandian bizi denak,Turkiako eta Bulgariako mugetan barna egin behar izan zuen, luze,ibilbide klandestino eta, gu europarrontzat, ezin lotsagarriagohori-.
Julio CortazarrekBerkeleyko Kaliforniako Unibertsitateko ikasleei 1980. urtean emanzizkien eskoletan esan zuen bezala: “Nik maite dudan fantasia,fantastikoa, imajinagarria, zeinarekin neure obra egiten saiatubainaiz, inguratzen gaituen errealitate hori argiago eta indartsuagoproiektatzeko balio duen guztia da, funtsean”.