ZORTZI urte besterik ezzituenean hartu zuen lehenaldiz biolina Maite Larburuk(Hernani, 1979). DonostiakoKontserbatorioan musikaikasketak amaitzear zenean heganegitea erabaki zuen, eta Amsterdamenjarraitu zuen ikasketekin.Hantxe hasi zen antzinako musikaezagutzen eta alor horretan dabillanean gaur egun. Orain hiruzpalauurtetik, Neighbour proiektukokide ere bada. Otsailaren 3an Irunen(Oiasso Museoan), 4an Bilbon(Biban) eta 5ean Elizondon (ArizkuneneaKultur Etxean) eskainikodituzte kontzertuak.
Noiz eta zergatik erabaki zenuenAmsterdamera joatea?
Musika klasikoan ari diren askokjotzen dute atzerrira, eta horretanzerikusia du hemengo musika irakaskuntzakez daukala Europakoherrialde askok daukaten musikatradiziorik. Nik banekien atzerrirajoan nahi nuela musika ikastera,banekielako Europako zenbaitlekutan bazegoela musika klasikoarentradizio handi bat. Horregatikda hain ohikoa, musikari izan nahibaduzu, hemendik ateratzea,ikasketetan sakontzera. Nik Bachelorgradua eta masterra egin nituenAmsterdamen.
Bertan zeundela hasi zinen antzinakomusikan sakontzen. Nondikdatorkizu antzinako musikarekikolilura?
Betidanik eduki dut zaletasuna.Baina ez nintzen joan Amsterdameraantzinako musika ikastera,baizik eta musika klasikoaren gainekoikasketetan sakontzera. Antzinakomusikatzat hartzen damusika klasikoaren garai jakin bat.Herbehereak aitzindari izan zirenantzinako musikaren mugimenduhistorizistan, eta bertan nengoelaaprobetxatuz, horretan sakontzeaerabaki nuen.
Amsterdamen bizi izan zara 14 urtez,baina Hernanira itzuli zara oraintsu.Hanka bat hemen eta bestea handuzula bizi zara, ezta?
Bai. Orain etxea Hernanin daukat,eta lana daukadanean mugitzennaiz, proiektuka egiten baitut lan.Proiektua sortzen den tokira noa.Akaso proiektu batek iraun ditzakebi aste edo hilabete. Adibidez,bi astez egoten naiz entseatzenorkestra batekin eta gero kontzertuakematen ditugu tokatzen denlekuan. Horrek esan nahi du, lehenasko bidaiatzen banuen, orain aregehiago mugitzen naizela. Denboragehiago pasatzen dut orainEuskal Herrian, baina nire lana ezdago hemen, kanpoan dago. Musikarinomada naiz.
Beti esan izan da Europako besteherrialde batzuetan espaniar estatuanbaino aukera gehiago daudelamusikatik bizitzeko, are gehiagomusika klasikoan. Horrela da?
Bai. Ni Europako musika talde zeinorkestrekin biolin barrokoa jotzetikbizi naiz. Hasteko, badakit egitendudan hau egitetik ezin dudalabizi hemen, ez dagoelako nahikoalan. Jarraitu behar dut Belgika,Holanda eta Frantziako taldeekinlanean honetaz bizitzenjarraitu nahi badut, kanpora aterabehar dut nahi eta nahi ez. Zentzuhorretan, hainbat urtez Amsterdamenbizitzeak zirkuituan sartzeaahalbideratu dit, eta gaur egun nirelanaren parte handi bat bertanematen da.
Zure musika-ibilbide profesionalazgain, bazabiltza bestelako proiektubatean ere. Orain dela hiruzpalauurte sortu zenuen Neighbour bikoa.Noiz eta nola sortu zen?
Josh Cheatham eta ni antzinakomusikan espezializatuak gara etatestuinguru profesional berean egitendugu lan. Erdi brometan, bestemota bateko musika eginbeharko genukeela komentatugenuen behin; nolabait, joko genuela nahi genuen moduan, ezesaten ziguten moduan. Barrukohari batek tira egin izan baligubezala izan zen, baina helburu jakinikgabe. Amsterdamen gorpuztuzen proiektua, nahiz eta birtualkiere lan asko egiten dugun, Josh eremusikari nomada delako. Biokkointziditzea ez da erraza izaten.
Imajinatzen dut mugitzen zarenmusika klasikoaren mundua ososerioa izango dela. Horrekin haustekomodu bat ere bada Neighbour?
Bai, musika klasikoan zurruntasunbat badago, kontserbatorioan ikasidugunok badakigu hori zer den.Serio hartu ohi dira gauzak etahorrekin hautsi nahi nuen, pixkabat liberatzeko edo askeago aritzekobehintzat. Gero errealitateada bestearen aztarna daukazulajada, belarria modu batera eginda.
2013an atera zenuten lehen diskoa,eta harrera beroa jaso. Nolako esperientziaizan zen lehenengoz jendaurreanzeure abestiak abestea?
Harrigarria izan zen halako arretajasotzea. Disko eta proiektu berriekarreta gehiago jasotzen dute, horiegia da, baina ez genuen espero.
Are gehiago, kanpoan gorpuztuden proiektu bat izanik. Ezustekopolita izan zen. Eleaniztasuna da Neighbour-enezaugarrietako bat. Zein pisu dutehitzek abestietan?
Lau hizkuntza erabiltzen ditut egunerokotasunean.Hizkuntza batbaino gehiago hitz egiteak neureburua modu ezberdinetan adieraztekoaukera ematen dit, oso aberasgarriazait hori. Niretzako gauzanaturala da, eta sorkuntzan erenormal erabiltzen ditut bestehizkuntza batzuk. Hala ere, ez nukeesango hitzek pisu handiegirikdutenik.
Nola definituko zenuke ‘Hau’, zuenbigarren diskoa?
Nire sorkuntzaren garapen bateman da disko honekin. Niretzakosorkuntza ikasbide bat da, eta etengabekoprozesu horren hurrengopausoa izan da. Erabili dituguntresnak, lehendabiziko diskoan bainougariagoak dira, besteak beste,ukelelea, gitarra elektrikoa edo klarineteadaude disko honetan.