Justin Hiriart abentura komiki seriea1983 eta 1989. urteen artean argitaratuzen. Gregorio Muro Harrietek eta FranciscoFructuosok sortu zituzten gidoiaeta marrazkiak, hurrenez hurren, eta 30 urtebaino gehiago pasa ostean, edizio osoa argitaratudu Erein argitaletxeak, euskaraz. Gidoilariakzigilu propioa sortu du, Harriet Ediciones,eta gaztelerazko bertsioa atera du. Iaz,Getxoko Komiki Azokan egon ziren egileaketa Justin Hiriarten abenturen zale askorekinelkartu ziren. “Interesa zegoela ikusi genuen.Gure orduko irakurleak, Ipurbeltz aldizkarikoak,helduak dira orain eta maitasun handizgogoratzen dituzte Justin Hiriarten abenturak.Horrek emozionatu egin ninduen eta istorioaberreskuratzea planteatzen hasi ginen”,kontatu du Harrietek.
XVII. mende hasieran dago girotuta JustinHiriarten istorioa. Euskal baleontzi batekokapitaina da Hiriart, eta tripulaziorekin bateraAmeriketako ipar-ekialdeko uretan nabigatukodu, baleen, bakailaoen, larruaren etamerkataritzan jarduteko baliagarriak direnbeste hainbat produkturen bila. Bidaia horretanSan Lorenzo munduko laugarren ibairikluzeenaren bokalea, Ternua zein Labradorpenintsula bisitatuko dituzte. Bidean, ingeleskortsarioekin, frantziar abenturazaleekin,indiar tribuekin zein eskimalekin egingo dutetopo.
Bost liburukiak biltzen ditu edizio oso honek:Itsas gorritan, Izotzetako tranpa, Sekretua,Brulota eta Satanen itsasontzia. 80kohamarkadan, Ereinek album bezala argitaratuzituen lehen hiruak, eta, azken biak, Ipurbeltzaldizkariak. Gazteleraz, Ttarttalo argitaletxeaketa Frantzian Glenat zigiluaren eskutik.Justin Hiriart Euskal Herriko mugetatik kanpo atera zen lehen euskal komikia izanzela kontatu du Harrietek, Espainian eta Frantzianargitaratzeaz gain, Europako beste zenbaittokitan ere kaleratu baitzen, Portugaleneta Danimarkan, besteak beste.
Laugarren liburua, Brulota, Angulemakokomiki jaialdiko sarirako izendatu zuten,1988an, Europako komiki azoka garrantzitsuenetakoaberau. Saria eskuratu ez zutenarren, egileei “ilusio itzela” egin zien izendapenak.“Garai hartan munduko komiki jaialdigarrantzitsuena zen eta esperientzia oso hunkigarria”izan zela gogoratzen du gidoilariak.
Egunerokotasunean gozatzen zuten komikiarenarrakastaz, baina, gaur egunera arte, Fructuosoeta Harriet ez dira guztiz konturatu JustinHiriarten abenturek izan zuten oihartzunaz.“Garai hartan ez genuen irakurleekinharreman zuzenik; orain, sare sozialekin etahainbat hedabiderekin, ezberdina da”, dioteegileek. Komiki azokan izan zuten arrakastazkontzienteago da Harriet, irakurleekin hitzeginda, istorioak pertsona batzuentzat izanzuen eragina ikusi zuen-eta.
ASPALDIKO ISTORIOA 1981ean hasi zen dena.Garai hartan, Fructuoso eta Harriet bikoteakabentura komiki batzuk egiten zituen Ipurbeltzaldizkarirako, baina eurek horretatik bizi nahizuten eta hori lortzeko modu bakarra eskubideaksaltzea zen, hizkuntza gehiagotan argitaratzeko.Urte hartan, Bartzelonako lehen komikiazoka ospatu zen eta bertan izan zutenFrantzian mugimendu handia zuen 48 orrialdekokomiki formatuaren berri, Tintin eta Asterix,esaterako. Harriet eta Fructuosok abenturagai bat topatu nahi zuten, baina “gurea” zenzerbait, “ez Oesteko komiki bat edo beste topikorenbat”, argitu dute. “Garai hartan, baleontzieiburuzko artikulu batzuk irakurri nituen?gogoratu du gidoilariak?. 1978an, Parks Canadagobernu-agentziak San Juan baleontziarenaztarnak aurkitu zituen Red Bayn. Gainera,nire abizena ?Harriet? Donibane Lohitzunekoada, nire arreba historialaria da eta balea kontuekinzerikusia zuela esan zidan”, gaineratudu. Horrekin guztiarekin istorio bat lantzenhastea bururatu zitzaien. Itsasontziei buruzkoistorioa sortuko zuten, hau da, betiko abenturabat; baina, honako honetan, euskal baleaarrantzaleakizango ziren protagonistak.
DOKUMENTAZIO LAN HANDIA Buruan zutenideia aurrera eramateko, baina, dokumentaziolan sakona egitea beharrezkoa zen. Prozesuhori ez zela batere erraza izan du gogoanHarrietek. “Garai hartan ez zegoen Internetiketa informazioa biltzeak ordu asko etaesfortzu handia eskatzen zuen”, oroitu du.Baleontziei buruz ezagutzak zituen jendearekinegon ziren, Donibane Lohitzuneko artxiboaninformazio bila... Istorioari sinesgarritasunaemateko dokumentatzea ezinbestekoazela nabarmendu du Harrietek. Gainera, ikuspegiguztietatik dokumentatu behar izanziren; informazio historikoaz gain, ontzienfuntzionamenduaren inguruan ere bai. Hala,garai hartako itsasontzi motak ikertu beharizan zituzten: bakoitzaren egitura, nabigatzekomoduak, eguraldiaren eragina, itsasontziakportuetatik sartzeko eta irteteko era,funtzionamendua...
Urteak pasata, San Juan itsasontziarenerreplika eraikitzen ariziren Albaola museora ere joanziren Fructuoso eta Harriet, etakomikia sortu zutenean imajinatutakoontziaren xehetasunak iaberdinak zirela ikusi zuten.Bale-arrantzan jardun zuten euskaldunekehun urte baino gehiago zeramatzaten Ternuarajoaten. Ikerketa prozesu betean, Harrietekdeskubritu zuen mik-mak indiarrenhizkuntzaren eta euskararen hitzak zituendialektoa zegoela bertan. 2006an, bertara joanzen espedizio bati Apaizac Obeto jarri ziotenizena, izan ere, garai hartan horrela agurtzenzirela dago dokumentatuta. Balea arrantzaleakheldu eta “Kaixo, zer moduz?” galdetzean,indiarrek “Apaizak hobeto” erantzutenomen zuten, brometan.
Komikia kaleratu zen garaian, 80ko hamarkadan,ekologiaren inguruko mugimendu handiazegoen, tartean, bale-arrantzaren aurkakoa.Harrietek horren guztiz kontrako istorioaidatziko zuen, izan ere, baleontzi bateko kapitainaizango zen beraien abenturetako protagonista.Hori horrela, kontzientzia arazoakzituen pertsonaia bat sortzea bururatu zitzaion.Horretarako, indiarren bizimoduarekinalderatu zuen, hauek beharzituzten baliabideak soilikerabiliz bizi baitziren, naturarekinoreka mantenduz.“Justin Hiriart bere lagunindiarrekin kontrasteanjarri nuen, berak eurenbizimoduan erreparatuzezan eta neurrigabekoarrantza eta bestehainbat aspektu zalantzanjarri zitzan”,azaldu du Harrietek.
François BourgeonPariseko marrazkilariareneraginadu Fructuosorenlanak.Paisaiak eta itsasoak dute nagusitasun gorena:olatuak, etengabeko mugimenduandagoen ura, zipriztinak, olatuen aparra, argiarenarabera itsasoak hartutako koloreak... Irudiarierreparatuz ere, gaurkotasuna du komikiak.Izan ere, belaontziak marraztu beharzirenez, bertikalitate handia zuen komikiak,eta horrek berritzaile izaera ere eman zionlanari. Izan ere, garai hartan komiki klasikoazegoen modan, hots, bineta karratuagoekineginikoa. Beharrizanagatik apurtu zuten ereduhorrekin, ordea.
Harrietek ez du zalantzarik: “Originaltasunaeta kalitatea uztartzea izan zen Justin Hiriartenarrakastaren gakoa”. Gai nagusia unibertsalada, abentura; baina pertsonaiak ezberdinduegiten ziren beste istorioetatik, euskal baleaarrantzaleak eta indiarrak baitziren. “Dena osoondo dokumentatuta zegoen eta horrek sinesgarritasunhandia ematen zion istorioari, osoerreala zen”, gogoratu du gidoilariak.
Edizio oso hau mundu guztiari zuzendutadago, nahiz eta ez den haurrentzako komikibat. “Abentura beti da abentura, edozeinadinetarako ?dio Harrietek?.Bereziki Ipurbeltz irakurtzen zutenguztientzat da liburua, haurtzarokokomiki liburuetako abenturaknostalgiaz gogoratzen dituztenhorientzat”. Euskaldunak,frantziarrak, ingelesak, eskimalak,indiarrak, erasoak,natura, itsasoa... Guztihorrek bere lekua du istoriohonetan. Kontakizunakkontakizun, ordea, abenturaistorioa da Justin Hiriart.Abentura hutsa. Abentura,hizki handitan.