GAZTEA izanagatik, aspaldi utzi zionargazkilaritzaren promesa izateariJon Gorospek (Gasteiz, 1986). Hogeitahamar urte bete gabeak badituere, ibilbide artistiko oparoa du honezkero eta,hainbat beka eta sari lortzeaz gain, proiektuugari landu eta erakusketa andana antolatu duhan eta hemen. Arte ikasketak bukatu ostean,Gasteiz atzean utzi eta Lituaniara jo zuen, bekabati esker. Gaur egun, Oslo (Norvegia) du bizilekueta bertan lantzen ditu bere proiektuak,nahiz eta Euskal Herriko argazkilaritza panorama“gertutik” jarraitzen duen, bere esanetan,“gaur egun ez baitago mugarik”. Durangokozita ere ez du galduko.
Gaztea zara, baina dagoeneko bide interesgarriaegina duzu: proiektu asko landu dituzu eta hainbatbeka eta sari eskuratu. Argazkigintzanhizkuntza propio bat bereganatu duzula ere esangozenuke?
Baietz esatea nahi nuke, baina ez dakit gehiegiesatea ez ote den? Hori da bilatzen ari naizena.Azken batean, hori baita argazkilari guztiokbilatzen duguna, besteekiko desberdindukogaituen zerbait izatea. Ez dakit hizkuntzapropio bat aurkitu ote dudan, baina, gutxienez,nire bidea egiten ari naiz. Kontua da bidehori luzea dela eta eskatzen duela lan asko etanorbere buruan arakatzea etengabe.
Nola definituko zenuke lantzen duzun argazkilaritza?
Nire lanak emozioetatik sortzen dira kontzeptuetatikbaino gehiago. Nire argazkiek betidituzte oinarrian plano subjektiboak, terminozinematografikoetan hitz eginez, eta tarteasko uzten diot beti ikuslearen interpretazioari.Benetan interesatzen zaidana begiradakonpartitzea da. Subjektu fotografikoan zentratzennaiz, eta bilatzen dut objektuak testuingurutikaldentzea. Interesatzen zait irudiaizatea anakronikoa, minimoa eta berehorretan ezer gutxi adierazten duena, bainaatmosferari lotua dagoena.
Zeintzuk izan dira orain arte egin dituzunproiektu nagusiak?
Lehenengoa Almost Black izan zen, atmosferaksortzen dituen sentsazioetan zentratzenzena. Gero etorri zen Unidades de lugar, askoz ere kontzeptualagoa, eta horizonte faltsuenirudiak egiteko nire obsesioari erantzuna ematerazetorrena. Rain on baltic, bere aldetik,Lituanian landu nuen proiektua da. Kaleannindoala, honakoa zioen kartel batekin eginnuen topo: “Norbaitentzat garrantzitsua zara”.Europa ekialdeko herrialdeetako suizidio kopurualtuen aurrean gobernuak helarazi nahizuen mezua zen. Ideia hori oinarrian, proiektubat osatu nuen irudikatuz nola euriak osatzendituen gure inguruko paisaia geografikoak, bainabaita gure paisaia animikoak ere.
Zer eskainiko diguzu Durangoko erakusketan?
Leihoen abiadura aurrez erakutsi gabeko bildumada. Nire artxiboan murgildu eta ohartunintzen bidaietan ateratako argazki ugarinituela. Asko interesatzen zait bidaia; ezbidaiatzea soilik, bidaia bera kontzeptu gisa:mugimendua, kontenplazioa... Bilduma honetanhainbat herrialdetan hartutako argazkiakdaude: Alemanian, Norvegian? Guztietan agerida elementu amankomun bat: leihoa. Nirehelburua izan da leiho horiek argazkietan ageridiren paisaietan txertatzea.Bestalde, argazki guztiak zuri-beltzezkoak dira,baina badago garapen bat batetik bestera, iazuri-zuritik abiatu eta kasik iluntasun erabatekora.Proiektu honetan gehien interesatuzaidana zera izan da: zenbat eta beltzerago jo,orduan eta nahasiagoak direla irudiak, eta ezdela dena erakusten. Hain justu, erakusten ezdena imajinatu beharra dauka ikusleak. Jokubisual interesgarria iruditu zait. Izan ere, ezdut gustuko ikusleari dena janda ematea. Lanpixkat egin beharra dauka ikusleak nirekin,horregatik gerta daiteke nire argazkiak lehenbegiratuan ez ulertzea.
Zuri-beltzekoa da bilduma osoa. Formatu honetanlantzen dituzu proiektu gehienak?
Denetatik egin izan dut, baina egia da zuribeltzekoargazkien oso zalea naizela, batez ereadierazten duten abstrakzioagatik, errealitatetikaldentzen gaituelako zuri-beltzak. Denaden, azken aldian ari naiz proiektu berean formatudesberdinak nahasten.
Nola lantzen dituzu proiektuak: batean zentratzenzara amaitu arte edo hainbat lantzen dituzualdi berean?
Nik ez dut inoiz proiekturik ixten. Jarraitudezaket lan batekin bizitza osoa, eta hainbatekinaldi berean ere bai, baina, egia da argazkibakoitza egiten dudanean badakidala zeinproiektutarako den, zein karpetatan gordebehar dudan. Ez zait interesatzenproiektuak ixtea, ez dut ezer irabaztenhorrekin. Beti dago egindakoahobetzeko aukera.
Erakusketa ugari izan dituzu, bainainoiz argitaratu duzu zerbait liburuformatuan?
Momentuz ez. Egia esan, nahikokritikoa naiz argazki liburuekin.Badirudi jendea erotu egin delakontu honekin. Espaniar Estatuanegunero bost argazki liburuargitaratzen dira, bataz beste.Zer egin dezaket nik hornabarmentzeko? Oso zaila da...Gainera, guztiok ezin ditugu6.000 euro horretan xahutu. Denaden, oso liburu onak ateratzen dira, askoesperimentatzen da alor honetan. Nik ere aukera izango banu, egingo nuke, jakina. Halaere, zortea izan dut, nire lana erakusketenbidez bistarazteko aukera izan dudalako.
Oslon bizi zara. Zergatik? Norvegian hemen bainohobeto daude gauzak zure arloan?
Arrazoi ugari daude tartean, baita pertsonalakere, nire bikotekidea hemen bizi baita. Nikere hemen probatzea erabaki nuen, eta ez naizkexatzen. Proiektu asko ditut esku artean etagustura ari naiz lanean. Aldi batez hemengeratuko naiz. Dena den, ni argazkilari satelitebat naiz: orain, New Yorken egon naizproiektu batean lanean, etxera itzuli etaDurangora noa jaialdia dela-eta. Ez zait baterekostatzen maletak egitea. Gure erosotasunesparrutik atera beharra daukagu. Hara etahona gabiltzanok mugimenduan gaude beti,baina horrek ez du esan nahi jokoz kanpo gaudenik.Gauza interesgarri asko egiten dira lekuaskotan eta, gaur egun, Interneten eta distantziaklaburtzearen ondorioz, etxetik urrun gertatzendena ere jarrai dezakezu. Mugez hitzegiteak ez du zentzurik gaur egun.
Hemengoarekin alderatuta, Norvegian alde handianabaritu duzu argazkilaritzaren arloan?
Ohartu naiz, orokorrean, artea beste era baterabizi dutela. 600.000 biztanleko hiria da Oslo,ez oso handia, baina pila bat arte galeria daudebazter guztietan. Ikusten da arteak garrantziaduela, zaintzen eta baloratzen den zerbaitdela. Eta, horrez gain, jende asko mugitzenduela ere bai. Euskal Herrian, argazki erakusketakegiten ditugu kasik argazkilarientzatbakarrik. Dena den, ez dut uste hau jendeareninteres faltaren ondorio denik; ez garamodu horretan hezituak izan, hori da dena,nire ustez. Hala ere, Norvegian ere badira gustatzenez zaizkidan gauzak. Adibidez, nahikoitxiak direla, endogamikoak... Zirkulu itxietanmugi-tzen dira eta ez diraasko nahasten, ezdago komunitaterik,eta zaila dahor muturrasartzea ,lekutxo bategitea. Bainadenborarekin esperodut lortzea