Oskorrik 70. hamarkadarekinbatera hasi zuenbere ibilbidea eta 44urteko ibilbidean ehunkakantu sortu eta moldatu dituzte eta,noski, grabatuak utzi ia 40 lan diskografikotan.Urte bakoitzeko lanbaten erritmoan aritu dira ia-iaOskorrikoak, sormena, lanerako grinaeta ahalmen izugarria dutela erakutsiz.Singleak izan ziren lehen biargitalpenak, Aita Semeak eta Goseteakantuak biltzen zituena, 1975ean,eta Egia da eta Anaitasuna biltzenzituena, 1976an. Urte horretan bertanikusi zuen argia lehen lanluzeak: Gabriel Arestiren Oroimenez(CBS). Hil berri zen poeta etalaguna omendu nahi izan zuen Natxo de Felipek disko horrekin.CBSrekin atera zuen hurrengo lanaere, Mosen Bernat Etxepare (1977),poeta baxenafarraren olerkietanoinarritutako diskoa. Disko honetanjaso zuten esaterako Sautrelaabestia, “euskara da kanpora etagoazen denok dantzara” dioena, etapasa den 19. Korrikako Denok Korrikara!abestiaren oinarri izan dena.Ondo baino hobeto ezagutzen dudiskografia Angel Valdesek, OskorrikElkarrekin kaleratu baititu1982tik aurrerako disko guztiak.
Hain zuzen ere, Oskorriren ibilbidearengakoa lehen lan haietandagoela iruditzen zaio Valdesi, “hordago bere ibilbidearen hazia”. Hanjarri zituzten oinarriak, diktaduraosteko iraultzan,askatasun aldarrian,musikaren bitartezmundua aldatzeko grinan,euskararenaldeko borroka sutsuan. Horregatik, Xoxoa diskoetxearengaraiko diskoak ere nabarmentzenditu Valdesek. “Gizarteak etaberaiek ere aurrera egin ahala etaosagai musikal gehiago sartu ahala,oso disko onak egin zituzten.
1979ko Oskorri disko bikoitzean,esaterako, Oskorriren ibilbidekokantu inportanteenetako batzukdaude: Euskal Unibertsitatea edoBizkaiko aberatsak, kasu”. Plazarikplaza diskoarekin aldaketak etorriziren eta “distira berri bat” hartuzuen Oskorriren musikak, Valdesenustez; Oskorriren kantutegian ezinbestekoakbihurtu diren Tirauki,Violetaren martxa, Gaztelugatxe etaFurra Furra disko honetan agertuziren. Xoxoarekin ateratako azkendiskoan ...eta Oskorri sortu zen(1981) zentsurak isilarazitako 12 piezaargitaratu zituzten, horien arteanzeharo bitxia suertatzen den bat,Bertol Brechten gorazarrez izenekoa,non Natxo de Felipek jazzerregistroa ere sobera menperatzenduela erakusten duen.
Elkar garaiko lehen diskoa Adio Kattalina(1982) izan zen eta ondorengohamar urteak oso emankorrakizan ziren. Musika unibertsalagoaegiten hasi ziren, mundu zabalerahedatzeko ametsari begira zirendagoeneko. Urte horietakoak dirakasik euskalduntasunaren ereserkibihurtua den Euskal Herrian Euskaraz(Adio Kattalina), Kattalin (Hauhermosurie, 1984), OstatukoNeskatxaren Koplak (In Fraganti,1986), Zalaparta (Datorrena datorrela,1989) eta Euskaldun berriarenbalada (Badok Hamahiru, 1992).1987an lehen zuzenekoa kaleratuzuten, 15. urteurrenarekin batera,Hamabost urte... eta Gero Hau!,ordura arteko ibilbidea laburbiltzenzuen kantuen aukeraketa batekin.1991n, bestetik, dantza munduanegindako berreskuratze lan batenfruitua kaleratzen dute, Hi ere dantzari,taldearen estilora moldatutako17 dantza tradizionalen musikakbiltzen dituena. Etapa baten amaieraekarri zuen Landalan diskoak(1995), besteak beste, Insumisioarenakantua zekarren disko aberatsa abesFlacoJimenez, Kepa Junkera eta tiena”.Luis Delgado musikarien kolaborazioarekin.
AIRE BERRIEN BILA Garai berriekhelburu berriak eskatzen dituzte,moldatu beharrak. 1995 inguru hartanmerkatua aldatzen hasia zegoen,Valdesek azaltzen duenez, eta Oskorrikmartxan jarraitzeko “oxigenobeharra” sentitu zuela dio. Hala,kanpoko merkatuen bila hasi ziren eta mugak gainditzeko lehen pausoataldearen zilarrezko ezteietakodiskoan eman zuten: 25 kantu urtedisko bikoitz hartan nazioartekohainbat artista gonbidatu zituzten.“Ikuspegi unibertsala eman zuten,bertako jende asko zegoelako (NikoEtxart, Kepa Junkera, Mikel Laboa...)baina baita Estatuko zein nazioartekoartistak ere, (Martin Cathy,Liam O’Flynn, Albert Plá...). Gainera,planteamendua oso polita izanzen; izan ere, Oskorrik euren gonbidatuakomentzen zituen, eta ez alderantziz,ohikoa den bezala”. 1999anUrretxuko herritarrekin batera zuzeneangrabatutako Iparragirrerenomenezko diskoa kaleratu zuten.
Ordurako aldaketak egonak zirentaldean, urte luzez aritutako batzuektaldea utzi eta musikari gazte taldeberri bat sartu zen Oskorri izenekoabentura hartan; garai hartan hasizen finkatzen Oskorriren azken egunotarainotaldea osatu duten musikarienzerrenda.
Ordutik gaur egundaino hainbat lankaleratu dituzte: Kepa Junkerarenlaguntzarekin ekoiztutako Ura(2000) disko kalitatezkoa edotaXabier Amurizak bildutako XIX.mendeko abesti bizkaitarrez osatutakoVizcayatik...Bizkaiara(2001) berezia, esaterako.
Arnasberrituriketa soinu berriekin etorri zenDesertore (2003), Oskorriren lanikhoberenetakoa bezala kontsideratuizan dena. 2007an, Bilboko UdalMusika Bandarekin grabatu zutentaldearen 35. urteurrena ospatzekodiskoa, Bandaband izenekoa. Oskorrirengarai desberdinak islatuzituen zuzeneko hark. Taldeak 2011nplazaratu zuen azken diskoa izangozena, Dantzaz Kontra Dantzaz izenburudunaeta, izenak iradokimoduan, dantzarako doinuakbiltzen dituena. Gainera, dantzahoriek Euskal Herriko ehunka dantzarirenoinetan jarri zituzten etaplazarik plaza grabatutako irudiekinbatera disko-DVD batean jaso.
TRANSMISIOAREN ALDE Angel Valdeseniritziz, euskal kultura eta jatorriaulertzeko eta hori transmititzekooso garrantzitsua izan daOskorri, eta horren adierazle dirataldearen hainbat disko eta proiektuzehatz. Alde batetik, nabarmentzekoada Oskorrik haurrentzakomusikaren arloan egindako lana:Katuen Testamentua (1993), MarijaneKanta Zan (1997), Ekidazu(2003) eta Doktor Do Re Mi etaBenedizebra (2005). “Natxo osopertsona serioa eta intelektuala da?dio Valdesek?, baina ume bat daeta ikaragarri umezalea. Oso ondoulertu ditu beti umeak eta oso moduhelduan tratatu izan ditu; haurreieman dizkien kantuak oso ederrakdira”.
Transmisioaren arloan eta batez erekantu eta olerki zaharren berreskuratzeanegindako beste ekarpengarrantzitsua The Pub Ibiltaria bildumaizan zen. Hamahiru urtez SantoTomas egunean Bilbon grabatutako zuzeneko kantaldi kolektiboakjaso zituen Oskorrik. Valdesekazaltzen du proiektu horren muina:“Musika demokratizatu nahi izanzuten, herriari eman, herriarenaegin. Hala, kontzertu irekiak antolatzenziren, nahi zuenak parte hartuzezan bere instrumentuekin lagunduzedo abestuz”. Hamahiru diskotanbanaturik, 230 kantu inguru grabatuziren, “baina ez beraiek sortutakoak,herritik hartuak baizik;euskal lurralde eta garai oso desberdinetakokantuak dira eta, zalantzarikgabe, berreskuratze lan ikaragarriadago disko hauetan, gure iraganaulertzen laguntzen diguten abestiena".