EIDER Eibarrek (Zornotza,1980) bakarka argitaratuduen aurreneko liburuadugu Barrukoa (Edo! Argitaletxea).Aurrez, batez ere haur literaturakoliburuetarako marrazkiakegiten aritu izan da, besteen kontakizunetakotestuak irudiz janzten.
Oraingoan, ordea, soilik bere ilustrazioekinosatu du kontatu nahi zuenistorioa, testurik gabe, aspalditikburuan zituen ideiak kanporatuz etaguztiak hari narratibo baten bueltanjosiz. Liburuarekin batera, Barrukoakanpotik erakusketa ere prestatu du.
Irailaren 5era arte Gasteizko Zuloaliburu-dendan dago ikusgai eta,ondoren, Durangoko Arteka liburudendanikusi ahal izango da.
Orain arte besteen hitzei irudiak jartzenezagutu zaitugu. Hauxe duzulehen liburua bakarka. Zergatik emanduzu pausoa, eta zergatik orain?Azken urteotan buruan izan ditudanideia asko ageri dira liburuan.Denborarekin gauzak pilatzen joatendira, eta pentsatu nuen bazelagaraia material horri forma emateko.Gauzak banituen kontatzeko,baina ez nekien zein formatutanegin nahi nuen. EDO!-ren eskutikliburuaren aukera sortu zenean eznuen bi aldiz pentsatu. Aurrerago,gustatuko litzaidake irudi hauetakobatzuk lantzen jarraitzea; hormairudi moduan ikusten ditut batzuk.Uste dut irudi batzuek bide propioaegiteko aukera daukatela.
Irudietan marrazkien barnera sartzenden pertsonaia bat ikusten dugu. Zeradierazi nahi izan duzu?
Barrukoa bidaia bat da finean, barrura begira egindako esplorazio edomiaketa. Neskato bat ageri da lehendabizikoorrialdeetan. Bere arkatzeta margoekin lurra marrazten hasikoda eta bapatean burua sartuko dubere marrazkietan, ez bere buruaezkutatzeko asmoz, arakatzekointentzioz baizik. Hiru bidaia planteatzendira liburuan: bata bururakobidaia, memorian gordeta ditugungauzetara; beste bat, haurtzarora,baina aurrera egiteko, irudietanikusten dugun umea hazten baitoairudiz-irudi. Eta, hirugarrena, gorputzbarrura eginiko bidaia bat da.
‘Barrukoa nire bizi-ibilbideari luzatutakobegirada bat da’, zenioen aurkezpenean.Kutsu autobiografikoa du lanhonek ezinbestean?
Bai, erabat. Azken finean, narratibitatebat eman behar zitzaion istorioarieta barrura begiratu beharizan dut hori aurkitzeko. Liburuakbarrukoa erakusten du, iraganekomomentu konkretu batzuenbarrukoa, baina kanpokoaz konturatzekobalio izan dit, nire buruakokatu eta aurrera egiteko indarrak hartzeko lana izan da. Ilustraziobakoitzak une desberdin bat edo uneaskotan bizitako sentimendu berberairudikatzen du. Ez naiz bigunaizan, ez dut gauza politik egin nahiizan; sentimendu batzuk irudikatuditut, min ematen didatenak, frustrazioasortu didatenak, blokeatunautenak? Aspalditik buruannituen ideiak daude: badago autoexprimitzearenkontzeptua, arkatzezzeharkatzen den burmuin bat,plazeraren bilaketa, zure burua kolpatuzmuturra apurtzeko beharra?Aurreko lanetan ez bezala, oraingoanizan dut askatasun erabateakoanik nahi nuena egiteko.
Nola landu duzu ilustrazio bakoitza?Aurrez eginiko gidoi baten gainean edointuizioz inprobisatzen aritu zara?
Proiektu honetan planifikazioakpisu handia eduki du. Bozeto lanketahandia egon da, gauzak ondopentsatuta egin ditut. Behin oinarrizkoaeginda, askatasun gehiagoeduki dut, margotzerakoan batezere. Adibidez, hortzetako eskubilarekinbota dut pintura, zikindu eginditut irudiak? Inprobisazioak edukidu tokia, baina beti tentuz landutakobase baten gainean. Beti behar daaskatasun minimo bat, bestelahonek ez du zentzurik.
Liburuak ez du hitzik baina kontatzendu istorio bat. Nola kontatzen da istoriobat hitzik gabe?
Hori orain ikasi dut. Hau da, irudisolteak egin izan ditut orain arte,baina lan honetan orrialde batetikbestera pasatzean irudiek elkarrenartean lotura bat izan behar zuten.Irudiek beren kabuz istorioak kontatzen dituztela argi dago, dela ilustraziobat, argazki bat edo kontzertubateko kartel bat. Baina irudiakelkarrekin lotzea zen hemen gakoa,konexio bat sortzea irudi batetikbestera. Hori berria zen niretzat etahorretan argitaletxekoek ere lagundudidate.
Liburuaz gain, ‘Barrukoa kanpotik’erakusketa duzu ikusgai. Nola diraosagarri bata eta bestea?
Lehenengo liburuaren ideia sortuzen, baina erakusketa liburua kaleratuaurretik aurkeztu zen, erakusketakzentzua duelako berehorretan ere. Ez dira soilik lan orijinalakerakusten, liburuaren partediren elementuak ere badaude, irudiorijinalak eta baita berauetarairisteko sortu ziren zirriborroak ere.Egia esan, ilustrazioak oso desberdinikusten dira horma zurianbanan-banan edo esku artean bata