Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera, maiatza hezea izan da orokorrean, nahiz eta prezipitazioa zaparradek baldintzatu duten, eta sailkapenak, beraz, zonaldeei dagokienez, desberdinak izan dira. Tenperarurei dagokienez, aldiz, hilabete normala izan da.
Horrela, ekaitzak izan dituzten Arabako zenbait lekutan maiatza hezea izan da, eta zenbait lekutan oso hezea. Batez ere Bizkaiko eta Gipuzkoa ekialdeko beste leku batzuetan, berriz, maiatza lehorra izan da. Mende honi dagokionez, batez bestekoa tarteko posizioan dago.
Euskalmeten arabera, hileko prezipitazio metaturik handiena Arabako ekialdean izan da (Ilarduia 157,2 l/m*), eta 100 l/m2-ko muga gainditu dute Gipuzkoako hainbat lekutan, Nafarroako mugan, eta barnealdean (Eskas 132,1, Bidania 128,6, Andoain 128,5, Aixola 125,8, Añarbe 125,5, Aizarnazabal 125,2, Altzola 119,9, Ibai Eder 115,3, Ereñozu 112,1, Urkulu 110,8, Araxes 110,6 eta Matxinbenta 110,3).
Balio baxuenak, aldiz, Arabar Errioxan erregistratu dira (Moreda 34,8 l/m2 eta Paganos 35,6), eta, ondoren, Arabako Lautadan (Salvatierra 40,2) eta Bizkaiko ipar-mendebaldean, 50etik beherako balioekin (Abusu 41,6, Arboleda 43,4, Zorrotza 49,9 eta Bermeo 64,6).
TENPERATURAK
Bestalde, maiatzeko batez besteko tenperaturak normalak izan dira, 1991-2020 aldiko batez besteko normalaren gainetik 0,3 gradu, eta egun batzuk oso beroak izan dira, 4 gradutik gorako anomaliekin.
Maiatzeko batez besteko tenperaturak normalak izan dira, 1991-2020 aldiko batez besteko normalaren gainetik 0,3 gradu, eta egun batzuk oso beroak izan dira, 4 gradutik gorako anomaliekin
Kantauri isurialdeko tenperatura maximoak 15-17 gradu artean ibili dira, eta Arabako Lautadan 13-14 gradu artean. Egunik beroenak hilabeteko lehenengo hiru egunak, hilaren 18a eta azkeneko hiru egunak izan dira, egun horietan izan baitira tenperatura baliorik altuenak.
Aldi berean, tenperatura minimo baxuenak hilaren 6an eta 8an erregistratu dira, eta 0 gradura hurbildu dira leku gutxi batzuetan (Herrera 0,1 gradu eta Kapildui 0,9, hilaren 6an, eta Tobillas 0,7, hilaren 8an).
GAINERAKO TENPERATURAK
Lurraldearen gainerakoan tenperatura minimoak 10 graduren azpitik ibili dira, itsasertzeko zenbat puntutan izan ezik (Higer 10,1 gradu eta Santa Clara 10,1C, hilaren 6an, eta Higer 11,8, hilaren 8an).
Tenperatura maximo altuenak 29an, 30ean eta 31n banatu dira, baina horietako gehienak 29an pilatu dira; egun horretan 32 graduko muga gainditu zen barnealdeko eremu zabaletan (Albaina 34,6 gradu, Areta 34,6, Galdakao 34,5, Moreda 34,5, Igorre 34,5, Orozko 34,5, Iurreta 34,4 eta Balmaseda 34,4), eta 35 gradukoa mendebaldeko Kantauri bailaretan (Saratxo 36,1, Gardea 35,6, Ordunte 35,5, Abusu 35,4, Berna 35,4, Zalla 35,3 eta Jarralta 35,2). Estazio horietako batzuetan maiatzeko tenperatura maximoen errekorra ere hautsi da.
Hiriburuz hiriburu, Bilbok 239 eguzki ordu erregistratu ditu maiatzean, Donostiak 231 eta Gasteizek 222
Kantauri isurialdean, tenperatura horiekin batera izandako intsolazioa urte sasoi honetarako ohikoa dena baino handiagoa izan da, eta, zehazki, %25-40 gehiago izan dira eguzki orduak. Lurraldearen gainerakoan, balioak normaletik gertuago ibili dira, %10-15 inguruan. Hiriburuz hiriburu, Bilbok 239 eguzki ordu erregistratu ditu maiatzean, Donostiak 231 eta Gasteizek 222.
Muturreko meteorologiari dagokionez, Jaurlaritzak 11 abisu hori aktibatu ditu maiatzean, horietatik zortzi prezipitazio handiengatik, bi haizeagatik haizeguneetan eta bat haizeagatik haizeguneak ez diren lekuetan.