NOBELA “probokatzailea” da Koldarhutsa zara (Erein), AritzGorrotxategiren esanetan (Lezo,1975). “Ez nuke esango tabuez arinaizenik, baina liburuan naturaltasunez hitzegiten dut gauza askoren inguruan”, dio.Hala, azken 25 urteotako “gure gizartearenmiseriak” islatzen ahalegindu da egilea, eta“munduaren zilborra dela uste duen herriarenkontraesanak” azaleratzeko saiakera egindu, “gauza asko kolokan jarriz, baina inorileziorik emateko asmorik gabe”.

Diktadura eta trantsizioaren artean jaiotakobelaunaldia duzu hizpide liburuan. Zergatikaukeratu duzu garai hori?

Ni belaunaldi horretakoa naizelako, eta hurbiletikezagutzen dudalako. Banuen sentsazioakontatzeko gauza batzuk banituela.Nobelak bi zati ditu: bata, 1996. urte inguruankokatua, eta bestea gaur egun. Batezere lehen zati horretan bizipen asko nituen,nik neuk bizi izandakoak eta ingurukoenak.Beraz, benetako material batetik abiatu naiz,baina fikzioaren galbahetik pasatu dut.

Peru dugu protagonista lehen zatian, idazleizatea amesten duen gaztea. Bigarren ataleanprotagonista bera dugu, baina heldu bihurtuta,eta ia hogei urteko jauzi bat tartean...

Bernard Shawk esaten zuen gaztetasunaurteekin sendatzen den gaitza dela. Alabaina,zahartzea ere denbora kontua besterikez da. Denbora bitarte horretan aldatu egitengara, hanka sartzen dugu, damutu egitengara... Ahaleginen eta akatsen garaia da,ametsena, beroaldiena... Oso garai bizi etazurrunbilotsua. On Kixote bezalakoak garaneurri batean, erraldoiak ikusi uste dituguerroten lekuan. Adinarekin, errotak erraldoietatikbereizten ikasten dugu. Edo, bestelaesanda, gauzei neurria hartzen. Nobelakojauziarekin bi garai horien arteko kontrasteaazaldu nahi nuen.

Peru gazte arrunta da, baina ez du artaldekobeste bat izan nahi. Badu nolabaiteko borrokabat ingurukoekin... Bizitza ulertzeko bi ikuspegiktalka egiten dute hor, ezta?

Bai, idealizazioaren eta pragmatismoarenartean ematen den talka hori nabarmena danobelan. Esango nuke adinarekin pragmatikoagoakbihurtzeko joera dugula. Gaztetanerrazagoa da purua izatea edo sentitzea.Adinarekin, hartu beharreko erabakiekineta bizitzak parean jartzen dizkigun bidegurutzeekin,ordea, zikindu egiten gara. Esperientziarenahotsa dago horren atzetik. Munduazer den ikasten goaz eta baita nolakoakgaren gu ere.

Lehen zatian giro konkretu bat kontatzen duzu:lagun artea, tabernak, tertuliak, ordu txikiak?Gaztetasunaren kronika bat, finean?

Nik uste, oro har, bizi-kalitate handia duenleku batean bizi garela. Gurea herri kontserbadoreada, eta kontraesan ekonomikoakidentitatearen inguruko auziekin estaltzenditugu. Hortik nobelan behin baino gehiagotandatorren Marxen aipua: “Langileek ezdute aberririk”. Eskuina, oro har, oso paternalistaeta endogamikoa da. Ezkerrarenkasuan, bere burua halakotzat duen jendedezente ezagutzen dut, aberaskumeen gisabizi dena. Horrek ez badie kontraesanik eragiten,beraiek jakingo dute zergatik...

Eta zergatik koldarrarena?

Koldarkeria koherentzia eza izan daiteke,hain justu. Esan eta egiten dugunaren arteantarte handia egon daiteke. Niretzat inkoherenteaizatea koldarra izateko modu bat da.Inkoherentzia gure bizitzaren esparru askotarazabaltzen da. Gustatzen ez zaigun zerbaitikusten dugu begien aurrean, baina isilikgeratzen gara, beste alde batera begiratzendugu.

Hizpide duzun garai horren ‘desmitifikazio’bat egin nahi izan duzu. Zein zentzutan?

Batez ere identitatearen inguruan. Identitateaez da gauza estatiko eta aldaezina, dinamikoaeta aldakorra baizik. Oro har, identitateaulertzeko oso modu itxia eta tribalaizan dugu euskaldunok. Eta gaur egun ere,sektore askotan, euskaldun izatea gauzajakin eta monolitiko bat bezala ulertzen da.Uste dut identitatearen zentzu tribala atzeanuzten eta euskaldun izateko modu ugaridaudela onartzen joan behar dugula. Aberrikontuetan, nolabait esatearren, armairutikateratzea falta zaigu oraindik. Heterodoxiagehiago. Nobela identitatearen gaiadesmitifikatzen ahalegintzen da, zentzuhorretan.

‘Euskal Herria herri atzeratua da kulturalki’,esan izan duzu. Liburuan ere bada ideia horrierreferentzia egiten dion esaldirik. Hala delauste duzu benetan?

Zifrei begiratu besterik ez dago. Gurea, tradizionalki,nabigatzaileen, industrialarien,fededunen eta baserritarren herria da. Eta,orain, sukaldariena. Argi izpi bat azaldu izanda tarteka, baina, pentsa, XX. mende erdialderaarte Biblia zen libururik irakurrienagurean. Oihenartek eta Leizarragak hasitakobideak ez du segidarik izan. Kanpokopentsamendu-korronteak tradizionalki mesfidantzazikusi izan ditugu. Peru Abarkareneztabaidarekin bueltaka ari gara oraindik?

Euskal gatazkak ere badu lekurik, bainagatazkaren lehen lerroan egon ez diren pertsonaienbegiradatik. Zergatik ikuspuntu hori?

Errelatoaz hitz egiten denean, EuskalHerrian badago bertsio ofizial bat dagoenekoeginda, baina errelato bakar bat eratunahi izatea erredukzionista eta sinplistasamarra iruditzen zait. Gauza asko gertatudira, eta bizipen ezberdinak kontatzea positiboada. Gainera, literaturan apenas hitzegin den geruza horretaz: gatazka eztabaidamailan, ikusle kualifikatu gisa, bizi izanzuen geruza (gehiengoa, alegia). Hor badiraalderdi oso interesgarriak: etikoak, gizabidezkoak...Gauza asko isildu dira beldurragatik.Eta isiltzearen isiltzez, horiek ahazteraere hel gaitezke.

Lan literarioa izanagatik, nobela errealista da.Naturaltasunez idatzia eta erraz irakurtzekoabegitandu zait.

Bai, orain arteko liburuekin alderatuta, ezberdinada nobela hau: zuzenagoa, errealistagoa...Hala ere, gakoa da inor ez dela inorengainetik geratzen. Inor ez dago inori lezioakemateko moduan. Horrek egiten du sinesgarri.Nobelaren hondoan gizakiari buruzkoikuspegi ezkorra dago, baina umorez kontatua.Jakin-mina dut gazteagoek (90etik aurrerajaiotakoek) nola hartuko duten. Haiek bestezerbait bizi eta ezagutu dute.