ARAUTZEK musika taldeasko eman ditu azkenurteotan, baina ziurrenikez dira ugari hain taldekidegazteekin Skastik adinako ibilbideoparoa egin dutenak. Aurtentaldeak bere 10. urteurrena betebadu ere, ezin esan Skasti gazteaez denik. Taldekide zaharrenak 30urte ditu, kide gehienek ez dutemende laurdena gainditzen, eta,hala ere, hamarkada luze bat daramateagertokietan. Oholtza gainekobeterano gazteak ditugu, beraz.

Gutxik ezagutzen du, hala ere,zarauztar hauek orain daudenlekura iristeko egin behar izanduten ibilbidea. Ska gogoak eta festarakogrinak bultzatuta hasi zuenbidea Skastik, 2005. urtean. Garaihartan, Delorean taldearekin entsegulokala konpartitzen zuten gaztetxohaiek Zarauzko zurrunbilomusikal oparoan bere lekutxoa egitenhasi ziren. “Dibertitzeko asmozbatu ginen”, oroitzen du Iker Iñigotaldekideak. “Futbol entrenamendubatean, bost lagun entrenatzenari ginela, berotu ginen eta ska taldebat egingo al diagu?, esangenuen. Bakoitzak zein instrumentujoko zuen adostu eta lehen entsegurakodata jarri genuen. Horrelahasi zen dena”.

Gaur gaurkoz, bederatzi kidek osatzendute taldea, baina hasierabatean bost kide baino ez zituenSkastik, Iñigok jakitera eman duenez.“Hasieran, bi ahots, bateria,gitarra eta baxua baino ez ginen.Ska eta punka entzuten genuen,batez ere: Skalariak, Betagarri,Piperrak? eta talde horien bertsioakegiten genituen. Aurrerago,punk-a baztertu eta ska musikariheldu genion, eta haizezko instrumentuaksartzea erabaki genuen.

Hala, tronboi eta tronpetarekin,zazpi izatera pasatu ginen”, oroitudu. Gerora, akordeoia eta bestegitarra bat ere gehitu zaizkio taldeari.Hala, denboraren poderioz,bederatzi musikariz osaturiko formaziokoloretsua eratu dute.Hala ere, formazioan baino, denborarekin“taldearen soinuaneman den garapena” esanguratsuagoada, Iñigoren iritziz. “Hasieranez ginen talde serio bat, taldea sortzearekinbatera ikasi zuten gutakobatzuk instrumentuak jotzen,baina urteak pasa ahala asko ikasidugu”, gehitu du.

AURREIRITZI GABE Maskarakdiskoaren izenak berak ere ematendu pistarik taldeak egin duen norabidealdaketaren inguruan. Askokpentsatuko du taldeak ska-ren ildotikjarraitzen duela, baina diskoarenizenburuaren esanahia justukontrakoa da: izan ere, maskaraerantzi eta beste aurpegi bat erakutsidu Skastik disko berrian. “Aurreiritziak alboratu nahi izanditugu; ez genuen egin nahi jendeakgugandik espero zuena. Gure musikaasko aldatu da, poperoagoa etaelektronikoagoa da orain. Gainera,entzuten dugun musika ere askoaldatu da urte guzti hauetan, etahorrek eragina du gure sorkuntzan,entzuten duzun horrek markatzenbaitzaitu. Gure buruarekin eta entzutendugun musikarekin koherenteizatea erabaki dugu. Gainera?gehitu du?, urteek aurrera eginahala, gure burua mugatzen ariginela iruditu zitzaigun eta aldaketabat ematea erabaki genuen. Jaietanjotzeko talde izateari utzi nahigenion”, agertu du Iñigok.

Aurretik maketa eta lan desberdinakkaleratu badituzte ere, Maskarakdute luzera handiko lehen bilduma.Elkar estudioetan grabatueta nahastu dute diskoa, EñautGaztañaga izan da ekoizlea, eta VictorSanchez arduratu da grabaketazeta nahasketez. Iñigoren ustez,antzematen da “disko landua” delaoraingoa. “Taldean aldaketak emandira, baina ez bakarrik musikalki,baita ekoizpen arloan ere. Skastiprogresiboki joan da hobetzen.Gure hasierako maketak moduprekarioan egin genituen, lokalean,beste talde batzuen material etalaguntzarekin. Disko honetan,ordea, profesionalen eskua nabarida. Zentzu horretan, jauzi bateman dugu”, dio.

BETI DANTZAN Ekinaren-ekinaz,azken urteotan sekulako sona hartudu Sakastik Euskal Herri osoan,eta ezinbesteko bilakatu dira haneta hemengo jaiak alaitzen. Urteguzti hauetan mimoz egindakolanak eta emaitza ezinhobeek zerikusigutxi dute hasierako gaztetxotalde haren asmo xaloekin, hasierakoSkasti harekin, baina taldearengogoak eta ilusioak bere horretandiraute. Bidean izan dituztemugarriak, 2013an Gaztea maketalehiaketa irabazi zutenekoa, adibidez,eta “ate asko ireki zizkiena”, Iñigorenesanetan. Gerora, taldeakjakin izan du garatzen, hazten, etaurratzeko bide berriak bilatzen, ska,funk eta musika elektronikoarenartean, doinu dantzagarriak ardatzhartuta betiere. “Estiloz aldatuarren, erritmo dantzagarriak egitearenakonstante bat izan da gureibilbide osoan. Kontua da dantzaegiteko ?eta eginarazteko? hautuhorretan esperimentatu nahi izandugula oraingoan”.

Zalantzarik gabe, zuzeneko kontzertuetaneskaintzen du taldeakbere esentzia eta odolean daramatendantzarako izpiritua. Horrelaba, uda honetan ere han eta hemenhainbat emanaldi eskainiko ditutaldeak. Uztailaren 17an, Alegianizango dira; 18an, Gasteizen; eta,abuztuaren 10ean, Zarautzen.