BBK Urdaibai Zentroak Global Classroom 2025 proiektuan parte hartu duten 80 ikasle inguru jaso ditu, aurtengo topaketa antolatu duen Somorrostro Heziketa Zentroa buru zela.
Eskozia, Suedia, Alemania, Txekiar Errepublika, AEB, Australia, Hegoafrika eta Bizkaiko ikasleak ari dira parte hartzen ekimenean ekainaren 12ra arte, eta hiru egunez Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzera ekarri ditu, Somorrostro Heziketa Zentroaren eta BBKren arteko aliantzari esker, "ingurunea ezagutarazteko eta hura zaintzeak duen garrantziaz ohartarazteko, etorkizunean etorriko direnek hura gozatzen jarrai dezaten", BBKtik adierazi dutenez.
BBK Urdaibain egingo duten egonaldian, ikasleek klima aldaketa landuko dute kontzientzia sortzeko, erantzukizuna eta ekintza sustatzeko, diziplinarteko trebetasunak indartzeko eta etorkizuneko belaunaldiak ingurumen erronkei aurre egiteko prestatzeko funtsezko alderdi gisa.
Gainera, Global Classroom egitasmoko parte hartzaileek BBK Klimaren instalazioez gozatuko dute, ohitura jasangarriak sustatzeko eta planeta babesteko konpromisoa hartzeko hezkuntza esperientzia eraldatzaileak eskaintzen baititu.
BBK Urdaibai zentroko nazioarteko ikasleen topaketa Global Classroom proiektuaren urteko konferentziaren programazioaren parte da, eta urtero herrialde parte hartzaile bati dagokio
Horri esker, BBK Klimak bultzatutako jasangarritasunarekin eta ekintza klimatikoarekin konprometitutako eragile aktiboen komunitatearen parte bihurtuko dira.
BBK Urdaibai zentroko nazioarteko ikasleen topaketa Global Classroom proiektuaren urteko konferentziaren programazioaren parte da, eta urtero herrialde parte hartzaile bati dagokio. Aurten, Somorrostro Heziketa Zentroa arduratu da antolaketaz eta langaia aukeratzeaz.
IKASLEAK
BBK Urdaibain egon ondoren, atzerriko ikasleek Somorrostro Heziketa Zentroko familiekin batera Bizkairen funtsa bizitzeko aukera izango dute, eta klima aldaketaren proiektua garatzen eta Euskadin zehar bisita kulturalak egiten jarraituko dute ekainaren 12ra arte.
'Global Classroom' hainbat kontinentetako erakunde eta ikasleak batzen dituen hezkuntza proiektua da, eta kulturarteko ikaskuntzaren garrantzia sustatzea du helburu. Taldearen leloa 'Learn locally, think globally' da.
Somorrostro Heziketa Zentroa betidanik konprometituta egon da Garapen Jasangarriko Helburuekin, bere plan estrategikoan parte hartuz eta bere urteko planetan garatuz, baita ikasgai bakoitzeko programazio didaktikoetan, proiektuetan, jarduera osagarrietan eta ikasleen trukeetan ere. Horregatik, ikasturte hinetako topaketaren gaia 'Klima Aldaketaren aurkako Borroka / Fighting Climate Change' da.