MUNDUKO kultura guztienduintasuna aldarrikatzendu Peio Serbiellemusikari zuberotarrak,bakoitzak bere nortasunaagertzea uniformizazioari aurre egiteko.Ideia horri tiraka abiatu zuen2007an hiru diskoko proiektu bat.Zara izenekoa, egitasmo horretakobigarren alea da. Euskal doinuekinbatera, herri zelten musika da lanarenardatza. Bere ibilbide luzeanezagutu dituen musikariak gonbidatuditu Serbiellek diskoan partehartzera, Bretainiakoak eta Eskoziakoakkasu.

“Musika egiten dugularik, proiektukomun batean sartzen gara, denenideiak gurutzatzen dira”, azaldu duPeio Serbiellek. Bakoitzak munduarieskain diezaiokeena islatzea dabere helburua, izanaren inguruanhausnartzea. 2007an argitaratuzuen Naiz, oraingo honetan Zaraplazaratu du, eta trilogia Gara izenekoarekinbukatuko du laster.“Bakoitzak duena partekatzea daideia, bakoitzak berearekin aberastendu proiektua”.

Peio Serbiellek 90eko hamarkadatikerabili du buruan gisa honetakoproiektu bat egiteko asmoa baina,zenbait traba tarteko, orain ari dagauzatzen. “90eko hamarkadanbanuen proiektu bat, mundu zabalekoartistekin bilduma bat egitekobaina disketxeak ez zuen gustuko”,oroitu du Serbiellek, “zelten ondareariburuzko proiektu izugarri bategina zuten eta nik Euskal Herrianantzeko zerbait egitea nahi zuten”.

Proiektu hura bertan behera geldituzen, besteak beste Serbiellek denboralditxobat espetxean igaro beharizan zuelako. “Kartzelatik ateratzeanbururatu zitzaidan proiektu berria,aurrekoarekin lotua”. Hala, 30 urtebaino gehiagoko ibilbide luzean ezagutudituen artistak batu eta denenesperientziak disko bilduma bateansartzeko egitasmoari ekin zion.

Musika zeltak pisu handia du Zaradiskoan. Bretainiako kulturaren aldelanean ari diren artistak gonbidatuditu, adibidez Konogan An Habask,eta bretainierazko Diwan eskoletanere zabaldu du proiektua. “Musikaritradizionalak eta hango artistekinbildu gara eta L´Heritage des Celtesproiektua ezagutu dugu”. KarenMatheson eskoziarra, Gilles Servateta proiektuan hasieratik lagunduduen Patrick Bebey ere diskoarenparte dira. Euskal Herritik, Xaramelaabesbatzak eta Donostiako Zurriolaikastolako umeek parte hartudute. Guztira, hamar abesti eta kulturaanitz, disko bakarrean bilduak.

NORTASUNAK ELKARTU Kulturakelkartzeko gogo horretan, frantsesa,ingelesa, gaelikoa eta abar entzundaitezke. Haatik, euskara dadiskoko hizkuntza nagusia, Eskoziako eta Bretainiako artista batzuekere euskarazko hitzak kantatu nahiizan dituzte. Peio Serbiellek euskararenaldeko hautua aspaldi du egina:“18 urterekin hasi nintzen ikasten,pentsatu nuen Euskal Herrianbizitzea eta euskaraz ez jakitea kaltegarriazela”. Euskara, eta gainerakohizkuntza guztiak, “beste mailabatera” eraman nahi ditu. “Hizkuntzahandiei erakutsi nahi diet,euskaraz kantatuz ez garela haiekbaino gutxiago”. Serbiellek sukaldaritzakoplater batekin lotzen duhizkuntza aniztasuna, “nik osagaibat ekartzen dut, zuk beste bat eta,hala, janaria egiten dugu, mahai batpartekatzen dugu”.

Kultura gero eta uniformeagoa dengaraian, “desberdintasunaren aldekoborroka” da Peio Serbiellerena,“bizitzaren historia da finean, bakoitzakbere desberdintasunak ditu”.Nortasuna da hiru diskokoproiektuaren ardatzetako bat, nortasunenarteko nahasketa zehazki.

“Batzuek diote Frantzian frantsesennortasuna baizik ez dela baina horiez da hala, badira mila nortasun”,azpimarratu du artistak, “Frantziakakabatu ditu Euskal Herriko, Bretainiako,Korsikako kulturak eta etorkinekeramandakoak ahaztu eginditu”. Kulturek espazioa partekatubehar dutela uste du eta horretansaiatu da Zara diskoan. “Herri bat ezda bere muga hertsian bizitzen ahal,irekitzea baitezpadakoa da, besteekekarritako aberastasuna hartzeko.Hori ez da lanjerra, beti da xantzabat, hori da gure mezua”.