ALEX Diaz Gorakada antzerki taldekozuzendaria lanpetuta dabil egunhauetan. Aurreko astea Zornotzaneman zuen, taldearen 25.urteurrenaospatzeko osatu duten erakusketa bertanegongo baita hilaren amaiera arte. Besteakbeste, azken urteetan eszenatokian erabilitakotxotxongilo ospetsuenak, jantzi landuenakedota eszenografia ikusgarrienak daude ikusgaiZelaieta kulturgunean. Proiektua LeioakoUdaleko Kultura Sailean jaio zen duela bi urte,eta, oraindik ere, herriz herri dabil. “Erakusketarenhelburua urteurrena ospatzea besterikez zen, baina oso harrera ona izan zuen etaibiltaria bihurtu zitzaigun”, azaldu du Diazek.Pinocho 2000 lanaren protagonista txotxongiloenartean topa daiteke, geldi-geldirik, bainairrifartsu. Bera aipatze hutsarekin Diaziirribarrea margotzen zaio aurpegian. Izan ere,1998ko antzezlan honen eskutik sartu zenGorakada taldea antzerki profesionalaren eremuan.“Sortzeko eta produzitzeko inertziagarrantzitsua sortu zen Pinocho lanarenostean. Ezagun bihurtu ginen. Horrela, hasierabatean zaletasun bat zena nire lanbidea izaterapasatu zen poliki-poliki”, gogoratu du antzerkitaldeko zuzendariak.
Gorakadaren hastapenak Durangoko Institutokoantzerki taldean bilatu behar dira. JulioPerugorriak umeei zuzendutako antzerkia egitenhasteko proposatu zien, eta 1987.urteanlehenengo lana aurkeztu zuten. “Oso pozik gaudelortutako emaitzekin. Hasiera batean, profesionalakez izan arren, lan aukera ugari izatengenituen. Orain, Euskal Herrian ez ezik,Euskal Herritik kanpo ere lan egiteko dei egitendigute”, nabarmendu du Diezek.
200 EMANALDITIK GORA Gaur egun, Munduarenitzulia eta Aladdin antzezlanak dauzkateikusgai. Lehenak bi urte eta erdi daramatzaeszenatokietan, Max sarietarako hautagai izanostean. “Dagoeneko, 200 emanaldi inguruburutu ditugu”, zehaztu du zuzendariak, pozpozik.Horrekin batera, duela gutxi, Aladdinobra antzezten hasi ziren. “Honakoa besteikuskizun mota bat da, ume txikiagoei zuzendua”.Bitartean, Moby Dick literaturaren klasikoataularatzeko prestakuntza lanekin ere aridira, urrian estreinatzeko asmoa dute-eta. HermanMelvilleren liburuan islatzen den “gizakiareneta naturaren arteko norgehiagoka” izanzen obra horren inguruan taldeari erakargarriairuditu zitzaiona.
Izan ere, Gorakada antzerki taldea istoriobaten atzetik dabilenean askotan jotzen duklasikoetara. “Gainbegiratzea dugu gustoko,istorioei gaurkotasun puntu bat eskaintzeko,baina istorioa bera aldatu barik, jakina”, argitudu Diazek. Horrez gain, adiskidetasuneanoinarritutako balioak transmititzen ere saiatzendira. “Gauzen alde ona ikusten irakatsinahi diegu umeei, eta baita beste kultura,pertsona eta hizkuntzekiko errespetua ere,moralkeriatik aldenduz betiere ”, dio.
Helburu horiek lortzeko bidean, Gorakadanlan-teknika ezberdinak erabiltzen dituzte,istorio eta ikusleen adinaren arabera. Batzuetantxotxongiloak besterik ez dituzte erabiltzen,baina, beste batzuetan, aktoreekinnahasten dituzte txotxongilook, edota mozorroeta itzalekin. “Ez dut uste txotxongiloaknagusi izan direnik Gorakadan; erabiltzenditugun tresna ugarietako bat besterik ezdira”, iritzi dio zuzendariak.
Taldeak ezinbestekoa duen beste tresna batfantasia da. “Lan guztietan hasiera-hasieratikerabiltzen dugun osagaia da, aktoreekinnahastuta errealitatearekin lotzen baitu istorioafantasiak”, dio Diazek. Horrela ba, antzezlanbat prestatzerakoan, eszena bakoitzagehiegi ez lantzen saiatzen dira, irudimenaritartea uzteko. Gainera, “umeen erantzun etaerreakzio zintzoak” lanean jarraitzen laguntzenduela dio zuzendariak, nahiz eta zintzotasunhorrek berak krisiak ere areagotu ahaldituela uste duen. “Umeek zure lana ez badutegustuko, berehala jakinaraziko dizute etahasiko dira eserlekuetan mugitzen”.
Taldea “oso pozik” dago mende laurdenpasatxo honetan egindako bidearekin, eta ezdu gelditzeko asmorik. Aurrera begira laneanjarraitzeko asmoa daukate, Diazek dioenez.“Duela urte batzuk baino lan gutxiago dago,baina Gorakadak bere lekua eginda dauka etahor jarraituko du”, ziurtatu du zuzendariak.