INOIZ musika entzun izan dueninork ez du mundua hura gabeimajinatzen, ezta imajinatunahi ere. Irudikatu, une batez,musikarik gabeko irrati bat, musikarikgabeko parranda edo bidaialuze bat, musikarik gabeko telebistakoiragarki sorta edo musikarikgabeko jai batzuk. Zein luzea litzatekeenmusikarik gabeko negu bat,eta zein tristea doinurik gabeko uda.Argi dago, musika entzun izan duenakez du hura gabe bizi nahi. Baina,nahikoa kezkatzen al da gizarteasalbuespenak salbuespen, entzutenduen musika edo ikusten duen kontzertuagauzatzeko behar den lan etabaliabide guztiez? Kezkatzen al damusikarien lan baldintzez, bere gertukoingeniari, dendari, iturgin edoirakasleen lan baldintzez kezkatzenden gisan?

Noizbait industria izan zen musikarenmerkatuak beherakada itzelaizan du azken urteotan eta hareamugikorretan dabiltza igerian hondoratugabe eutsi diotenak. Fronteaskoko guda da musikaren inguruanedo musikatik bizi direnek egunerolibratu behar izaten dutena. Frontehorretan borrokan dabiltzan batzuenahotsak bildu ditu Ortzadarek:Elkarreko musika arloko arduradunAngel Valdes eta ProduccionesSerrano-ko kudeatzaile JoseAngel Serrano ekoiztetxeen arloan,eta Niko Etxart, Amaia Zubiria etaMiren Narbaiza musikariak.

Ikuspegi eta ñabardura desberdinekinbada ere, ados datoz guztiakinorentzat garai errazak ez direlaesatean. Valdesen ustez, paradoxikoada egoera, “mendiak beti baititubi magal”. Alde batetik, EuskalHerrian inoiz baino musikari gehiagoeta hobeak daudela dio, baina,bestetik, “musika leku guztietandagoenez, oso agerian dagoenez, krisiarenenbata etorri denean betebeteanharrapatu du sektorea”, bereustez. Serranok ere gordin ikustendu egoera. “Estatu mailan ehunkaenpresa itxi dira, eta noski, baitaEuskal Herrian ere, milaka lanpostugalbidera eramanez. Fakturazioaere behera doa eta ehundura industrialeta kultural asko galdu da”.

Niko Etxartek eta Amaia Zubiriakere ezagutu izan dituzte orain bainogarai hobeak. Etxartek txanponarenbi aurpegiak ikusten ditu egun. “Aldebatetik, sekula ez da izan halakoaukerarik musika egiteko, uste dutgazte asko mugitzen aridela taldeak osatzeneta lanak plazaratzen.Askok berekabuz egitendute, gainera”.

Noski, txanponarenbestealdean da krisiakmerkatuanekarri duen “deskalabrua”.Etxartenustez, musikariekeuren lanak kaleratzeakdakarren kostuadiskoetxeen gain uztea gero etazailagoa da. “Diskoetxeak bideberriak txerkatzen ari dira eta zailada bide horretatik aurrera egitea,gazteentzat batez ere”. Zubiriak eregazteei egiten die erreferentzia egungoegoera aztertzean. “Guk, jaioginen garaiagatik, bagenuendiskoetxeekiko halako menpekotasunbat. Orain badaude beste baliabidebatzuk, eta askatasun handiagoaematen die horrek musikariei.Gazteak ondo prestatuta datozaurrera egiteko”.

Miren Narbaiza, Napoka Iria taldekokideak, ez du ezagutu musika krisianegon ez den garairik. Agian,horregatik, bere taldearen egoeragehiago joan da hobera, txarrera baino.“Gu zirkuitu alternatiboan mugituizan gara batez ere, eta hor badagomugimendua”, dio.

LEKU BERRIA HARTU Egoera zailhonetan aurrera egiteko oztopoak,batez ere, ekonomikoak direlanabarmentzen dute ekoizle nahizmusikariek. Serranoren iritziz, kulturak,orokorrean, eta musikak,bereziki, baditu erronka jakin batzuk.Hasteko, ezinbestekoa ikustendu Espainiako Gobernuak ezarrizuen %21eko zerga jaistea, gauzakdauden bezala (zergak,ekipamendu nahiz aretoenalokairuak, gastuteknikoak, etab.)talde askok diruagaltzen dutelako.

Bere esanetan,“BEZarena ez dahormarik handiena,baina baihorma garrantzitsubat”. Bestalde,hezkuntza sistemanere musikak leku handiagoaizan beharko lukeeladio Serranok. “Urte askotan lanasko egin da umeek eskolan musikaentzun dezaten, baina 7-8 urtetikaurrera asko galtzen da hori,ustez garrantzia gehiago duten besteirakasgai batzuk hartzen dutelakolekua”. Horre gain, erakundeenaldetik dauden diru-laguntzak ereez direla ondo bideratzen uste duSerranok. “Kultura subentzionatuadagoen mezua igortzen da betigizartera, baina errepideak, garbigailuak,autoak, eta abar luze bat,horiek dira gehien subentzionatzendirenak. Bestela begira AHTari,horretarako milioiak ematen dituzteerakundeek”.

Valdesen aburuz, publikoaren kontsumoohiturak aldatu egin dira, etahorrek, nahitaez, eredu ekonomikoaere aldatu du. “Publikoak hurbiltasunaeta berehalakotasuna bilatzenditu gaur egun musikan. Internetengarapenak eragin handia izan duhorretan ere”, dio. Aldaketa horrekatzean geldiarazi baino, “lekuz aldatzera”behartzen dituela uste du Valdesek.

“Harremanak aldatu behardira eta taldeak hartu behar du orainindarra. Artista, gaur egun, ez dalehen bezala, batena edo bestearena,artista artista da eta kito”. Gauzabat argi dauka Elkarreko kideak:“inoiz honetarako balio izan badugu,horretan mantentzean datzaerronka. Modak soinekoak alda ditzake,baina arropa azpian dagoenalehengo bera da. Zerbait ona bada,ona izaten jarraituko du. Gainera,uste dut musikaren helburu emozionalaberreskuratzen ari dela. Musikariamotibatu behar dugu, egitenduena garrantzitsua dela esan behardio gizarteak, eta industriak asmatubehar du balore iraunkor horiekmantendu daitezen laguntzen”.Etorkizunari begira baikor da Valdes.“Orain arte jakin izan dugu osourte txarretan aurrera ateratzen etaideia berriak garatzen, eta hemendikaurrera ere ziur naiz horretanjarraituko dugula”.

BIZI BAINO, BIZIRAUN Aski ezagunada musikatik lasai bizitzekomodua gutxi batzuen kontua bainoez dela. Euskal Herrian ere, gutxidira musika egitetik egonkortasunekonomiko batean bizi izan direnak.Etxarten ustez, euskal kantaria izateko“beharrezkoa da halako filosofiabat, ez baita berdin merkatu handibateko kantaria izatea edo gureabezalako merkatu txiki batean aritzea”.

Horretaz jakitun izan delako,beharbada, onartzen du ez duelasekula izan “bide honetatik ibiltzekodesesperazio handirik”, baina zorteaizan duela aitortzen du, euskalmusikatik bizitzea posible izan duelako.Garai hobeagoak eta txarragoakizan ditu baina, bere lagunRuper Ordorikak esandakoa dakargogora. “Hark esan zidan behinurrezko aroa bizi izan genuela, bainahorrek ez duela esan nahi ezdugunik beste urrezko arorik biziko”.

Etxarten ustez, orain euskalduneklehen baino gehiago gozatzendute euskal musikaz. “Euskal publikoagaur egun gai da kanpoko nahizbertako musika entzuteko; duela 35urte, ordea, Hegoaldeko rockzaleekez zuten euskal rocka entzuten”.Musika kontsumitzeko modua erealdatu da bere ustez, baina hori ezda, halabeharrez, arazo bat. “Diskorikez bada saltzen, taberna edokontzertuetan kontsumituko da.

Musika bizia nahi du publikoak, ezkontserbako musika”. Edozeinmodutan, baikor da Etxart, euskalsorkuntzan mugimendua sumatzenbaitu. “Niretzat plazer handi bat daDurangoko Azokara joan eta zenbatlan berri dauden ikustea”.

Zubiriaren ustez, musikatik bizitzea“lehen bezain zail edo lehen bezainegoki” da gaur egun. Bera ez da inoizmusikatik bizi izan, hamasei diskoegin eta euskal kantagintzan erreferenteden arren. Bere inguruanmusikatik bizi diren musikari askodaudela dio, “bizi bai, baina galderada, nola?”. Gaur egun “atzerri musikalbatean” bizi dela dio. “Ez diot ezeriezetzik esaten, baina bila ere eznaiz joaten”. Bere ustez musikan betiegon da “matxismo agerikoa”, etahorrek ere eragina izan du beregan:“Musikaren mundua beti izan dagizonezkoen mundua, eta badirudineska izate hutsa oztopo bilakatudaitekeela; emakume musikari askogelditu da bidean, hain zuzen ere,emakume izateagatik, hein handibatean”. Etorkizuna, ordea, gazteenesku dagoela dio. “Geroa gazteeknahi duten bezalakoa izango da”.

Miren Narbaiza eta Ander MujikaNapoka Iria-ren bi erdi banaezinakdira. Duela pare bat urte hartu zutenmusikatik bizitzen saiatzeko erabakia,eta funtzionatu die. “Tira, bizibaino gehiago, biziraun, beste lanaskotan gertatzen den bezala, justuxamar”, argitu du. “Ez dugu inoizizan pretentsio handiegirik, bainaoso gustura gaude leku askotan joahal izan dugulako eta azken boladanzirkuitu alternatibotik pixka batatera eta leku ‘ofizialagoetan’ jotzekoaukerak ere izan ditugulako”.

Etorkizunari begira, musikariarenlana duintzean dago gakoa, bereustez. “Tabernara sartu eta ez zaizuokurritzen pintxoa ordaindu gabeateratzea, bada musikan ere hori lortubeharko litzateke. Sarrerenprezioak edonorentzako modukoakizatea ondo dago, baina, kontutanhartu behar da beste gauza denakurtetik urtera garestitzen diren bezala,musikan mantendu egiten direla”.

Azken finean, iruditzen zaio,musika dela “guztia martxan jartzenduena” eta musikaria, berriz, “etekingutxien ateratzen duena”.Mila fronteko gudua, mila erpinekopoliedroa. Inoiz musika entzun izanduen inork ez du mundua hura gabeimajinatzen, ezta imajinatu nahi ere.Sektorekoen hitzetatik dator hausnarketarakodeia.