EUSKAL Herrian zeinmunduan barreiatutabizi diren euskaldunakbatu eta harremanetanjarriko dituen plaza digitala izangura du Eusko Diasporak. Horretarako,hiru zerbitzu desberdineskaintzen ditu atariak: ElkartasunezkoOstatu Lekuak, EnpresenSarea eta Kultura Trukaketak.Lan lerro nagusi horiez gain, irakurgaiak,bideoak, albisteak etaestekak ere jartzen ditu eskuragarri,gehienak diasporarekin zerikusiadutenak. “Zortzigarren probintzia”,arduradunek aldarrikatzenduten legez. Eta proiektua hainnazioartekoa izanik, hizkuntzaeskaintza ere anitza da: euskaraz,frantsesez, gaztelaniaz zein ingeleseznabigatu daiteke ataria.

Uztailean jaio bazen ere, aspaldikoegitasmoa zen hau Eusko IkaskuntzaIparralderentzat. “Jean MichelLarrasquetek, Baionako EuskoIkaskuntzako elkarte buruak, duelabost urte zuen pentsatua. Finantzaziobila hasi zen orduan eta, lortutakoarekin,lanean hasi ginen iraganurtean”, azaldu du Maialen Zamponik,gaur egun soldatapean dagoenEusko Diasporako langile bakarrak.

Berarekin batera, baina, bost lagundaude laguntzaile: Argitxu Camus,Maia Larronde de Ajuriagerra,Audrey Hok, Isabel Ajuriagerra etaJean Michelle Larrasquet bera.“Itzulpenak egiten laguntzen didate,bai eta helburuak eta ideiak eztabaidatzen,eta zer eta nola eginendugun finkatzen”, argitu du.

ELKARTASUNA GARATUZ Ostatueskaintzaren atala izan da, hasieratik,arrakastatsuena: “Uztailetikurte bukaera arte hamabost batlagun sartu ditugu ostatu lekuekinharremanetan”. Baina ez dira ohikoostatuak, trukaketa eta partekatzeguneak baizik. “Zinezko euskalkulturarekiko interesa” dutenbidaiariak eta euskaldunak batzenditu Eusko Diasporak.

Kultura proiektuen zabalkundeanere lan ederra egiten dabiltza,Euskal Herritik diasporara ekitaldiakeramanda zein diasporariburuzko lanak han-hemen ezagutzeraemanez. “Asko mugitzen hasida atal hori ?esan du ordezkariak?.

Agenda zabaldu dugu eta iragarpenasko dabiltza egiten”. Ikasleak dirabisitarietako asko, gehientsuenakArgentina edo Ameriketako EstatuBatuetara ikastera joan gura dutenak.Hala ere, badute harremanaAustraliako eta Japoniako hainbateuskaldunekin ere.

Arduradunaren berbetan, baina,“enpresa sarea ez dago oso garatuaoraindik”, eta horretan nahi dutelan egin aurten: “Enpresei nahi dieguezagutarazi hemen gaudela,jakin dezaten gure plataforma hordela, beti laguntzeko prest”. Irabaztekoasko eta galtzeko ezer gutxidute enpresek, gainera, jakindaEusko Diasporak baduela ikasleenatentzioa bereganatua. “Enplegueta ikastaroen berri eman nahidugu, eta praktika eskaintzak argitaratuere bai. Bi parteen topaguneizatea da helburua”, eman dutejakitera.

PAUSOZ PAUSO, HAZIZ Hilabetean400 bisita dituzte gutxi-gora-behera,“baina aurten bikoitza ukan nahidugu”, dio Zamponik. Horretarako,sare sozialetan duten presentziaindartu nahi dute, Facebook eta Instagrambidezko sariketekin, adibidez.Lehenengo berripapera ere aterakodute aurki, eta, horrekin batera,diasporari buruzko jardunaldibat antolatu nahi dute, orain mendeerdiko eta gaur egungo euskalemigrazioa alderatuz.

Epe ertainera, badute ArgentinakoMisiones probintzian garatu nahiduten egitasmo bat ere. Ekonomiasozial eta solidarioaren ildotik,hainbat enpresa, unibertsitate etaeuskal etxerekin batera berrikuntzaeta kooperatisbismoa sustatunahian dabiltza, ikasle, langile etaenpresen arteko harremanak estutuazbatera.

Aurrera doa Eusko Diaspora, pixkana;lau haizetara zabalduz lauburua,eta ipar, hego, mende eta ekialdekoaireak Euskal Herriratuz