BERPIZKUNDEKO euskalmusika. XV. eta XVI. mendeetakomusikagileak (5Gora)disko bat baino gehiago da.Musika disko bat den neurri bereanda eskolarako baliagarria den materialdidaktikoa, XXI. mendeko gizartearekinkonformagaitz agertzekobidea edo Euskal Herriaren historiarengaineko ikerketa bat. Jon Elizaldek(Donostia, 1977) esperientzia joria dueuskal musikaren gaur egungo izengarrantzitsuenen artean: besteak beste,Esne Beltza taldeko kide da, eta FerminMuguruzaren abenturetan ohikomusikaria. Baina bestelako aurpegi baterakutsi du lan honetan, eta Errenazimentukoeuskaldunek zer musika egitenzuten argitzen saiatu da.
“Ikerketa lan luze eta sakona egin dut,baina zorte handia ere izan dut, EuskalHerrian Eresbil musikaren euskalartxiboa dugulako, eta horra bideratunituen nire urratsak”. Partiturak bilatzeaerraza izan dela aitortu du Elizaldek,baina horri forma ematerakoanizan ditu zailtasunak, “musika ez delakopartitura soil bat”. Artxiboan aurkituditu, besteak beste, Juan de Anchieta,Gonzalo Martinez de Bizcargui,Luys Alberto de Gomez eta Miguel deEcharren y Navarroren obrak.
Ezustekoz beteriko ikerketa prozesuaizan dela azaldu du donostiarrak: “Eznekien zer izango zen Eresbilen aurkitukonuena. Ezagutzen nuen autorebakarra Anchieta zen, oso ezaguna delako gaur egun ?bainahorrek ere ez luke sonarikizango, oso diplomatikoona izan ez balitz eta ErregeErregina Katolikoen mafiako kideizan ez balitz?. Baina izugarrizko sorpresahartu nuen ikusi nuenean,material dezente egoteaz gainera,material musikala oso ona zela”.
DOAKO ELKARLANA Egindako lanazharro dago Elizalde, eta ekindakobideari jarraitzeko gogoz ere bai, bainazail ikusten du jarraipen horrenemaitza bigarren disko bat izatea.“Gauzak egin behar dira ilusiogatiketa ez diruagatik. Izango balitz diruagatikedo arrakastagatik, nik ezingonuke horrelako zerbait egin, ez dudalako zentimorik”. Lehenengo diskohonek eragindako gastuak errekuperatzearekinkonformatzen da Elizalde,baina argi du beti ezingo duelahorrela ibili. “Izan ere, nik ezinditut musikariak dohainik laneanizan beti, argi esan behar dudalakodisko hau egin duten musikariek ezdutela sosik kobratu”.
Umetan, musika ikasten zebilela, irakasleizan zuen Juan Ullibarri musikaria,eta berak gerturatu zuen Elizaldeantzinako musikara. Eta urteakpasa arren ere, bien arteko harremanakiraun egin du, eta Ullibarrirenbitartez lortu du mundu mailakomusikari on askok proiektu honetanparte hartzea. “Musikaren alor zehatzetanespezializatutako jendea da,baina pertsonalki oso jende zabalaeta irekia, eta horrek baimendu duproiektu hau garatu izana. Ilusio handiaduen jendea da, musikari erabatprofesionalak, hortaz bizi direnak,baina aldi berean oso punkyak direnakeuren mundua eta elkarlanaikusteko moduan”.
FORMATU DIDAKTIKOA Musikari izateazgainera, irakasle ere bada Elizalde,eta alderdi hori ere igartzen daBerpizkundeko euskal musika. XV.eta XVI. mendeetako musikagileaklanean. Izan ere, diskoak dakarrenliburuxkan, besteak beste, Errenazimentuariburuzko hainbat datu bilduditu; Errenazimentuko musikarenezaugarriak zeintzuk diren ereazaldu du; garaiko musika-tresneninguruko irakaspen txiki bat erebadakar; eta, alderdi ludikoa ahaztugabe, denbora-pasak ere jaso dituliburuxkan. “Nik eskertuko nukeenikasle nintzen garaian disko hau egonizan balitz. Eta horregatik erabakinuen egitea, didaktikoki ere badaukalakobere pisua. Gustatuko litzaidakedisko hau musika eskoletara gerturatzea,baina betiere modu ludikoan.Iruditzen zait entretenigarriaizatea eta ikasketekin lotuta egoteabateragarriak izan daitezkeela”.