MARIO Belchieteko kontzentraziozelaitik itzuliberria da. Mirenek heroinaizan zuen bidelagun.Maider, berriz, itxurak egiten bizi da,baztertua izatearen beldur. Horiek diraGarazi Kamiok Orube abandonatuakbere lehenengo eleberrian aurkeztendizkigun pertsonaiak. Bakardadearidiogun beldurraz aritu da bertan, hirupertsonaia hauen bidez. Hirurak garaiezberdinetakoak, hirurak bizitoki beraamankomunean. “Hirurak bakarrikjarri ditut denboran eta espazioan.Askotan, bakardadeak beldurra sortaraztendigu, eta bakarrik egoteko hiruera ezberdin azaldu nahi izan ditut”,adierazi du idazle andoaindarrak.
Hiru pertsonaiak muturreraino eramanditu Kamiok, gizakiak bakardadearidion gehiegizko beldurra agertarazinahian. “Hiruretan garaiangaraiko gizarteak pisu itzela du. Horrexegatik,baztertzeko arrazoiak erakutsinahi izan ditut”, zehaztu du. Lehehengobi istorioetan gerra eta drogak dirabakardadea sortarazteko arrazoiak.Hirugarrenean, berriz, pertsonaiakbakardadea saihestu nahi du, eta ahalduen guztia egingo du gizarteak jarridion mailara heltzeko. “Bakardadeabaino, bakarrik sentitzean sor daitezkeenmamuen beldur gara. Baztertuakizateko beldurra haurrak garenetikdugu”, nabarmendu du idazleak.
Kamiok badaki, jendez inguraturik biziarren, bakarrik ere egon gaitezkeela.“Sarritan ez dugu errealitatea ikusinahi. Norbera noraino heldu beharden adieraziz maila bat jartzen digugizarteak eta, askotan, horren bila goazitsu. Eta ingurukoei ondo gaudela jakinaraztekoedozer egiteko gauza gara,barrutik hondoak jota egon arren”,ziurtatu du. Baina Orube abandonatuakeleberrian ez dugu pena kutsurikaurkituko. Bakardadea egoera batbezala aurkezten zaigu, normaltasunosoz. “Ez dut inoiz patetismoan erorinahi izan. Argazki bat erakutsi nahiizan dut, bakardadearen erretratu bat,kasu honetan”. Izan ere, andoaindarrakgogoratzen du bakardadea gureartean dagoela, eta ez dugula inoizhortik kenduko.
SARRIONANDIAREN HITZAK Norberarenburuari zuzendutako ariketa txikibat izan nahi du Kamioren liburuak:noizean behin bakoitzak bere barneanduen bakardadeari beldurrik gabebegiratzeko proposamena. “Barruakmugitu nahi izan ditut, irakurleekpertsonaien egoerak sentiarazi ditzaten”,aitortu du. Horren adierazle, liburuarenhasieran, Orube abandonatuaklanaren bidaia hasi baino lehen, Joseba Sarrionandiaren Propostas para odefiniçao do exilio poematik hartutakohitzak ditugu. “Exilioa, armairubatean ezkutatzea da, norbaitek zabaldukoduen beldurrarekin, baina baitainork sekula irekiko ez duen beldurrarekinere”.
BEGI-KEINUA LEHEN IPUINARIAugustin Zubikarai nobela saria irabazizuen 2012an Kamiok, Beste norbaitenzapatak ipun-liburuari esker.Horren ondorioz, Orube abandonatuakeleberria sortzeko aukera izanzuen. “Bi liburu guztiz ezberdinakdira, ez dute zerikusirik”, ohartaraztendu. Izan ere, ipuinetan kontakizunlaburrak zeresan handia duela dio,baita azkartasuna lortzeak ere. Liburubat idazteko prozesua, berriz, osoezberdina dela aitortzen du: “Oraingohonetan, pertsonaiak pausatuagoeta lasaiago definitzeko aukera izandut, eta baita bakoitzak bizi izandituen egoerak eta momentuakdefinitzeko ere”. Hala ere,begi-keinu txiki bat aurkidaiteke Orube abandunatuakliburuan, egileakbere lehen lanarenizenburua sartubaitu elkarrizketabatean.
Bestalde, hitzaurreaCastillo Suarez idazleeta poetak idatzi dio,liburuaren izenburuaeskaini ostean. Izan ere,Kamioren lehenengo lan honenizenburua Suarezen Urtebetetze festaliburuko poema batetik hartuta dago.“Bizitza orube abandonatu bat delaesaten du bertan, eta egokia irudituzitzaidan izenbururako. Orduan, Castillobera baino nor hobeto liburuarihitzaurrea idazteko?”, galdegin duKamiok.
Aurrera begira, ideia ugari ditu idazleandoaindarrak buruan, baina oraindikez dauka zehaztasunik horiekgauzatzeko. Momentuz, Orube abandonatuakliburua erakusleihoetaraateratzea du helburu nagusi. Gerora“ikusiko dugu”.