PLANO orokorra: 1.300 emakumebilduta, Portugaleteko NautikaEskolan, Euskal Herriko IV. JardunaldiFeministetan. Aurrekoediziotik 14 urte pasa ziren. Oraindik ezzen krisialdiari buruz gehiegi hitz egiten.Erakunde publikoek ez zituzten berdintasunaurrekontuak mozten egoera ekonomikoaaitzakiatzat erabiliz. Zapateropresidenteak urte horretan sortu zuenBerdintasun Ministeritza. Feminismo instituzionalakmugimendu feminista desmobilizatueta ahulduko zuen kezka ageriangeratu zen jardunaldietan, eta euskalinstituzioei eskatu genien berdintasunpolitikak diseinatzeko, gure ekarpen etaeskaerak kontutan izatea.
Nik 23 urte nituen. Egunkari batean lanegiten nuen eta Bizkaiko SOS Arrazakeriazen nire militantzia gunea. Betidaniknire burua feminista bezala izan dut, bainaSOS Arrazakeriaren bitartez izan nuenbeste feministekin hausnarketan etaelkarlanean hasteko aukera.
Plano amerikarra: ile motz eta begi argidunfeminista gazte bat eszenatokianbere arropak eranzten eta gizonezkoarropak janzten. Nire begirada herabeakbere begirada zuzen eta oldarkorrarekintopo egin zuen. Begiradarekin bere bularederretatik galtzontziloetara bidaiatunuen, berak kotoiz kondoi bat betetzeneta hankartean sartzen zuen bitartean.Hori izan zen seguru asko nik momentu hartararte aurrez aurre ikusitakoeszenarik erotikoena.
Medeak talde transfeministarenDrag king tailer teorikoa zen jardunaldietakoeduki polemikoena. Egiaesan, garai horretan oraindik ez zentransfeminismo hitza erabiltzen feminismoarensubjektu politikoa zalantzanjarri, transgenero identitateak aldarrikatueta queer teoria ezagutzera ematenduen korrontea izendatzeko. Askok ezzuten ulertu zergatik zen iraultzaileagizonez mozorrotuz maskulinitate tradizionalariiseka egitea.
Medeak-en diskurtsoak asko erakarri ninduen,baina baita Medeak-eko kideek ere.Txikitatik nire baitan banekien neskakgustuko nituela, baina momentu hartarartemutilagunak soilik izan nituen, etanire inguruan ia ez nuen izan ez lagun ezerreferente lesbianorik.
Portugaleteko eskola nautiko hartan biziizan nuen nolabait nire bataioa: momentuhartan murgildu nintzen guztiz feminismoan,momentu hartan sentitu nintzenlehendabiziz Euskal Herriko mugimendufeministaren kide. Hortik aurreratalde anitzekin harremanetan jarrinintzen, eta bi urte ondoren PikaraMagazine aldizkaria jarri nuen martxan.Baina nire nortasunean beste inflexiopuntubat ere suposatu zuen: nerabezarotikhibernatzen izandako desio lesbikoarenernetzea