MARGOTZEA gustatzenzitzaion haur bat izatetik,euskal artearenizen handietako batbihurtzera iritsi da Jose RamonAmondarain artista (Donostia,1964). Hamaika sari jaso eta bestehainbat erakusketa antolatu ditugipuzkoarrak, eta haren makineriaketenik gabe darrai lanean.Salvador Dali katalanaren “imajinarioarraroa” miresten hasi zen Amondarainhankak lurrean jarri bezainpronto. “Gazteen artean oso ohikoadela uste dut, Dali oso erakargarriabaita”, azaldu du. Nerabezaroan, asteburuetanMadrilera joaten hasi zendonostiarra, erakusketak ikustera:“Historiako irakasle batekin eta lagunbatekin joaten nintzen, eta 1981.urtean Liburutegi Nazionalean ikusinuen Cezanneren erakusketa batekzur eta lur utzi ninduen”.
Miresmenetik at, arte propioa sortzekoerabakia ez zen egun batetikbesterako kontua izan. Ama, artistaizan nahi dut estereotipaturik ez zen entzun Amondaraintarrenetxean; haren arabera, ez zen “inflexiopunturik” egon. “Arlo profesionalerajauzia ez da momentu jakinbatean iristen, konplexuagoa da. Txikitanez duzu artea egiten, zaletasunagatik,gustuagatik marrazten baituzu.Denborarekin, bokazioa bestezerbait bihurtzen da, baina, nolabaitesateko, betidanik izan zara artista”.Institutu garaian, jada argi zuenAmondarainek artea egin nahi zuela.
Izan ere, artistaren arabera,“behar bati erantzunez egiten denzerbait” da. Ikasketa prozesuanzehar, “gehiago edo gutxiago” markatuzuten artistak egon zirela dio margolariak,baina, gaur egun, “edonor,guztiak edo inor ez” izan daitezkeprofesional baten eraginak. “Gauregungo artistak ez du eragin zuzenik.Gauza bat da gustuko profesionalakizatea, baina ez dago bideamarkatzen duenik”, azpimarratu du.
IKUSLEA, OBRAREN GAKOA Lanariekin bezain pronto, artearenkonplexutasunean murgiltzen hasi zen Amondarain,eta “margolanakulertzekomodu askotatik”igaro da harrezkero.“Duela hamarkada batzuk,pintura bere burua soilikordezkatzera iritsi zen, eta harenideia hedatzen hasi zen. Gaur egun,artearen mugak pertsonalagoakdira, norberak ezartzen ditu”, zehaztudu.
Konplexutasun horren barnean,sarritan artea “ezdeustu” egitendela gaitzetsi du margolariak:“Artistei euren lanak azaltzekoeskatzen zaie beti. Gauzek bezala,obra batek milaka kontu ditu esateko,eta azalpen batera murriztean,artelana ito egiten dugu”.Hori dela eta, egunen batean “azalduezin den lan bat” sortzea gustatukolitzaiokeela aitortu du.
Poza, tristura, ezinegona, harridura?milaka sentimendu transmitituditzake artelan batek; hori ez da,ordea, artista gipuzkoarraren helburua:“Nire lanen xedea ez da zerbaitkontatzea edo transmititzea; nik gailuaksortzen ditut, ikusleak gerturatuedo ez erabaki dezan”. Amondarainenaburuz, lan orok bi atal ditu:lehenbizikoan, artistak “gailua” sortzendu, eta, bigarrengoan, aldiz,ikusleak “obra bukatu” eta horri“zentzua” ematen dio. “Lanarenzentzua gehiago dago ikusten duenpertsonarengan nigan baino”, azpimarratudu.
Aipatutako gailuak sortzerakoorduan, arlo bat baino gehiagotanmurgiltzen da Amondarain. Pinturazgain, eskultura eta argazkilaritzaere jorratzen ditu gipuzkoarrak,eta guztien arteko “elkarbizitza” da,haren ustez, gakoa: “Artearen munduanaurrera egiten nola laguntzendidaten da garrantzitsuena”. Unebakoitzean, logikari men eginez,egokien deritzon teknika erabiltzenduela aitortu du, eta ez duela batabestea baino gustukoago sentitzengehitu du.
PICASSOREN UNIBERTSOA Zerbaitegatikezaguna bada Amondarain,beste artisten obretatik abiatutasortzen dituen lanengatik da, ezbairikgabe. “Besteen lanetan eten bat,arrakala bat aurkitzea eta, zulohorretatik sartuta, neurea sortzeada egiten dudana. Iruzkin bat bezalakoada, besteek egindakoa neureikuspuntutik berrerakusten baitut”,azaldu du.
Modu horretarasortu dituen lanetatikikusgarriena2012an GasteizkoArtiummuseoan erakutsitakoGuernica,Tiempo yUrgencia bildumada. Zortzikoadrok osatzendute lana, eta bertan,Picassoren margolanfamatuaren fase ezberdinak irudikatuzituen Amondarainek.“Publikoari Gernikaren sortze prozesuosoa pausoz pauso erakusteazen asmoa”, adierazi du, eta hasierabatean ez zegoela proiektua ongigauzatuko ote zuen ziur aitortu du:“Zalantzak izan nituen ea zortzikoadroetako bakoitzak independentekifuntzionatuko ote zuen.Harrigarria dena da atal bakoitzaGernika desberdin bat bezalakoadela”.
Dora Maar argazkilariaren zazpiirudi izan zituen oinarri AmondarainekPicasso maisuaren artelanapausoz pauso berreraikitzeko.Margolari espainiarraren teknikaberezia goraipatu du gipuzkoarrak:“Koadroa atalka osatzen zuenPicassok, baina geruza modukoaksortzen zituen, aldi berean aurreratzen baitzituen zati guztiak. Horidela eta, prozesuaren atal bakoitzakoadro independente gisa ulerdaiteke”.
Izugarrienak bai, baina zortzi Gernikakez ziren Amondarainenlehen “berreraikuntzak” izan;2006an, Cindy Shermanen argazkibilduma bat oinarritzat hartuz, 28irudi birsortu zituen, tenperekinmargotu eta, ondoren, digitalkihanditu. Modu horretara, “lehendikezaguna zena, aurrez ikusitakoabeste ikuspuntu batetik” aurkeztuzuen Amondarainek, bigarrenirakurketa bat bultzatuz edoprobokatuz.
EUSKAL ARTEA, EGOERA ONEANLan pertsonaletik at, eta gremioariso, Euskal Herrian artea “egoeraonean” dagoela uste du gipuzkoarrak,eta bertako artistak “konprometituaketa serioak” direla adierazidu. Artearen heriotzaren“mamuak” eta kalitatearen beherakadarenzurrumurruak erabat baztertzenditu Amondarainek, etaartistei iruzkin horiek ez zaizkiela interesatzen dio: “Kontu horiekmerkatutik etorri ohi dira, eta lanbideandagoenari ez zaizkio gehiegiaxola. Artea ez da sekula desagertuko;gainontzeko kontuak kanpotik,ezjakintasunetik datozenak dira”.
Euskal artea osasuntsu egon arren,bertan bizirauteko aukera “urriak” daudela aitortu du donostiarrak:“Artista batek ezin dezake inolazere Euskal Herrian biziraun, ez baitagohorretarako merkaturik. Lortzekomodu bakarra merkatuanazioartera zabaltzea da, eta, halaere, izugarri zaila da”.
Egoera ilun horren aurrean, artistabaten etorkizuna “milaka” faktorekbaldintzatzen dutela uste duAmondarainek. “Artearen munduaoso pertsonala da, ezin baita zehaztuzer den ona eta zer ez. Izaera,testuingurua, zortea eta beste hainbatkontu sartzen dira jokoan”,azaldu du. “Lan asko egitea” beharrezkotzatjotzen duen arren,horrek ez duela etorkizuna ehunekoehunean bermatzen gehitudu: “Milioika artista daude munduan,eta zu ez zara inor”.
Kontuak kontu, bada zerbaitAmondarainek argi eta garbi duena:“Zerbait egitea, sortzea beharbaduzu, nola edo hala egingoduzu. Behar ez baduzu, aldiz, ezduzu egingo. Gainontzeko aholkuguztiek ez dute ezertarako balio”.