IBILBIDE oparoa badu ere, BegoñaForuriarena ez da izen ezaguna.60ko hamarkadan euskarazkoantzerkia sustatzen aritu zen Bilbon,inongo historia liburuetan ageri ezden Kriseilu taldearekin. Hain justu, “Bilbokoeuskarazko antzerkigintzan aitzindariizateagatik” jaso berri du AntzerkizaleSaria. Gaur egun Bartzelonan bizida eta bertatik hitz egin digu euskal antzerkigintzareniraganaz eta geroaz.
Noiz eta nola hasi zinen antzerkian?
14 urterekin, Bilboko Txinparta taldean.Eskolatik irten eta kantuak, euskal dantzaketa antzerkiak egiten genituen.Euskaraz aritzen ginen, baina istoriolaburrak ziren, baserritarren kontuaketa horrelakoak. 18-19 urterekin, hori bainogehiago egiteko grina piztu zitzaigun.Beste leku batzuetan legez, antzerki unibertsalagure hizkuntzan egin nahigenuen; Shakespeare eta bestelakoenlanak euskarara ekarri nahi genituen.Bestalde, garai hartan banuen lagun bat,Luis Iturri, antzerkia gazteleraz egitenzuena. Enseguetan hari lagunduz hasinintzen aktore lanean eta antzerkizuzendaritzan trebatzen.
Eta Kriseilu, noiz sortu zenuten?
1962an. Antzerki unibertsala egitekonahi horretan, Gabriel Arestirengana jonuen, antzerki obra unibertsalak euskaratukoote zizkigun galdetuz, eta baietzesan zuen. Gero, Euskaltzaindira jogenuen, beraien izenean aritu ahal oteginen eskatuz, eta hemen ere baiezkoaeman ziguten. Hala hasi ginen, Erriberakolokal txiki batean Arestik euskaratutakoobrak entseatzen: Bertolt Brecht,Ricard Salvat...
Zenbatek osatzen zenuten taldea?
Bilbotarrak hiru ginen, besteak bizkaitarrakedo Bilbora ikastera etorri zirengipuzkoarrak ziren. Mutilak dozena batinguru eta neskak hiru bakarrik. Garaihartan aktore euskaldunak aurkitzea ezzen hain erraza. 18-21 urte bitartean genituen,esperientzia gabeak ginen, bainalaguntza jaso genuen. Adibidez, DonostikoJarrai taldeak asko lagundu zigunhasieran, Agustin Ibarrolak egiten zizkigunkartelak eta gu ikustera etortzenzirenenek ere lagundu ziguten: JorgeOteiza, Nestor Basterretxea, Blas de Otero,Gabriel Zelaia... Kulturgintzan ezziren garai errazak, baina elkartasunhandia zegoen. Alor askotako jendeabatu ohi ginen: idazleak, margolariak,akoreak? eta denon artean gauzak ateratzenziren azkenean.
Ez zen erraza izango garai hartan antzerkiaeuskaraz egitea, ezta? Ze zailtasun izatenzenituzten?
Zailena emanaldiak egiteko baimenaklortzea izaten zen, eta tranpatxoak eginbehar izaten genituen askotan. Apaizbatengana joaten ginen baimena eskatzeraeta, euskaraz zekien arren, ezzituen gidoiak irakurtzen. ‘Zer kontatzenduzue ba?’, galdetzen zidanean, nik‘ama-alaba baserritarren istorioa etahalako kontuak’ esaten nion. Eta geroBertolt Brecht eszenaratzen genuen. Bestalde,antzokiak alokatzeko, Euskaltzaindiarenizenean egiten genuen.
Hiru urteren ostean, taldea desegin etaBartzelonara joan zinen.
Bai. Iritzi desberdinak zeuden eta azkeneantaldea desegin eta bakoitzak berebidea hartu zuen. Ni Bartzelonara etorrinintzen ikasketekin jarraitzera. Antzerkigintzanere aritu nintzen, baina batez ereHezkuntza munduan sartu nintzen etageroztik ez dut irakaskuntza utzi. Gero,bestelako loturak etorri dira: Nire senarraBartzelonan ezagutu nuen eta semealabakere hemen jaioak dira. Dena den,sarri joaten naiz Euskal Herrira eta aurrerabegira, hemen lanak amaitzean, gustatukolitzaidake hara itzultzea.
Nola ikusten duzu egungo euskal antzerkia,Kataluniako betaurrekoekin?
Hona, Bartzelonara, euskarazko antzerkirikez da heltzen. Euskal Etxeanmugimendua egoten da, baina kontzertuakizaten dira antzerkia baino gehiago.Dena den,= Bilbon saria jasotzen izannaizenean ikusi dut badagoela mugimendua.Egia da ez direla garai errazak,baina Francoren garaian ere gauzak ezziren errazak. Orduan gauzak esan eginbehar zirela sinesten genuen, eta orainesateaz gain egin egin behar dira. Etahori falta zaie egungo gazteei; esateazgainera, egitea. Gauza bat argi dago: gurekultura guk geuk gogortzen ez badugu,bidean galdu egingo gara.