MUGIMENDUAN dagoenaskatasunak bereiztenduen figurazio espresibotzatjo daiteke bere estiloa.Gaiei dagokienez, euskal mitologia etalabar-pintura ditu gogoko, baina, batezere, paisaiak oinarri dituzten lanak gustatzenzaizkio. Goenagaren artea lurkoloreaketa kolore ilunak bereiztendute, mineralekin identifika daitezkeenkoloreak, hain zuzen. Goiz hasi izanak,Gaur mugimenduko artista handiekinjardutera eraman zuten. Artistaren erakusketagarrantzitsuenen artean daude1971n Parisko Zentro Amerikarrean eginikoa,1973an Donostiako San Telmomuseoan erakutsitakoa, 1978an BilbokoArte Ederren Museoan eginikoa etaTossan-Tossan galerian, New Yorken,1987an aurkeztutakoa”.

Horrela aurkezten du bere webguneanBiarritzeko Anne Broitman arte galeriakJuan Luis Goenaga (Donostia, 1950)artista. Izan ere, azaroaren 15era arteikusgai egongo dira donostiarrarenmargolanak Gambetta kaleko zortzigarrenatarian dagoen galerian.

Tamaina guztietako hogei margolanaurkitu ahalko ditu ikusleak, baina koadroguztiek hiru ezaugarri dituztekomunean: “denak dira olioz eginak,paisaiak dira irudi guztien oinarri, etapertsonak ageri dira margolan guztietanpaisaiari laguntzen”.

Paisaiak gogoko ditu Juan Luis Goenagak,eta bere ibilbidean zehar behin etaberriz agertu izan den elementua da:“Paisaia beti dago hor, inguruan daukadanpaisaia da. Nahiz eta era abstraktuanaritu, paisaia dago, era batera edobestera. Eta, egia esan, ez dakit zergatik.Hala ere, onartu behar dut ez delaaurretiaz planteatzen dudan zerbait: ezdut esaten ‘gaur pasaiak margotukoditut’, ez”. Beraz, etorriak ere badu lekurikoraindik arte sorkuntza prozesuan.Baina gaiak ez duela garrantzirik ustedu margolariak; paisaiak, pertsonongorputzak edo itsasoa margotu, hori aitzakiahutsa dela dio. “Pinturan esanahiaez da literarioa, ezin da esanahiaazaldu. Ez dago mezurik, margolanaegiten nabilenean margolana egitennabil, oso sartuta nago. Margolana daeta kito. Prozesu bat da: margotzen hastennaizenean ez dut jakiten non bukatukodudan. Margolanak edo margolanugariz osaturiko sailak sorpresak dira.Margotzen joan ahala, obrak berak erakustendit bidea zein den”. Figurak, erretratuaketa paisaiak nahasten ditu, etakoloreek zein materialek bideratzen diotekoadroa.

Helmuga lausoa duen objektu bat da,beraz, margolan bat, egileak badakielakonoiz eta nola hasi den, baina hortikaurrerakoa unean-unean zehaztuz doanerrealitate bat delako. Izan ere, Goenagarenhitzetan, obra amaituta noizdagoen jakitea ere ez da erraza: “Lan batamaitutzat ematea oso zaila da, koadroakbizirik baitaude”.

BIZITZA BAT PINTURARI Arteari, eta, batezere, margogintzari, eskainitako bizitza osobat da Juan Luis Goenagarena. Txiki-txikitatikernaldutako bokazioa. Sekula hezkuntzaartistikorik jaso gabea izan arren, irakasleezin hobeak izan ditu donostiarrak:“Museo asko ezagutu ditut urteetan barrena,margolan asko ikusi dut. Margotzen ezdidate unibertsitateetako irakasleek irakatsi,baina San Telmo museoa, Prado, Louvre etabeste asko eta asko bisitatu ditut”. Eta horaurkitu ditu dauden eta irakaslerik onenak.Bere ibilbidea markatu duten margolariezgaldetuta, baina, ez du izenik eman, irakasleon asko izan dituelakoan: “espresionistak,inpresionistak, grekoak? asko dira interesatzenzaizkidanak”.

1969an, Malagan (Espainia), lehen erakusketaeskaini zuenetik, etenik gabe erakutsi izanditu bere lanak han eta hemen Goenagak,haurtzaroko zaletasuna zena, ogibide bihurtuarte. “Oso argi izan dut beti margolariaizan nahi nuela, eta ez naiz ezer bilatzerajoan: profesionaltasunera heltzea prozesunaturala izan da nire kasuan”.

Baina margolana ez da izan jorratu duen arlobakarra, argazkigintzari eta eskulturari ereegin izan diolako keinurik. “Hasiera bateanargazkigintza asko landu nuen, eta laborategitxiki bat ere baneukan, baina argazkiekzerikusi handiagoa zuten mitologiarekin etaJose Miguel Barandiaranek lantzen zuen historiarenpasarteekin. Eta, bestetik, zenbaiteskultura ere egin izan ditut: harria, burdina,zotzak, trapuak eta egurra landu izanditut, batik bat”.

Aurrerantzean ere sortzen jarraitzeko asmoadu Juan Luis Goenagak, sorkuntza barik ezlukeelako bizitza bere horretan ulertuko. “Nibeti nago margotzen, presarik gabe; eta gerogaleriek jakingo dute nik egindako zerbaitnahi ote duten, eta zer den nahi dutena. Izanere, niretzat pintura guztia da, pinturen bitartezikusten dut dena, nire bizitza da”.