URTE berezia izan zen 68a. Izan ere,Frantzian izugarri aurreratuakziren gurekin parekatuz gero. Han,agidanez, pelikulek ez omen zutenzentsurarik eta edozein espektakulu ikuszitekeen (omen). Aspalditik nintzen filmezaleeta nahiko pelikuleroa, Añorgan zineberri eta dotore bat egin zutenetik. Lau urteeskas nituenetik, edo lehenagotik. Aspaldizen hori, eta ez zen iganderik zinerik gabe.Halere, hamasei urtetik hemeretzira, igandero,gazte eta ez hain gazte, orrazten etaapaintzen pasatzen nituen orduak etaorduak eta han irabazitako hiru xoxak amariematen nizkion.
Hala, gure amak Hendaiaraino bere lagunbatekin egiten zituen eskapadatxoetan, kantari,aktore eta pertsonai estrabagantez beterikoaldizkari estrafalarioak ekarri ohi zizkidan.Guzti horrekin asmatzen nituen munduezberdin ero eta zoragarriak. Horiekin etaPlaza & Janesen edozein istorio trama erromantikoetan,beltzetan, biografietan, filosofoetan,ulertzen ez baina maite nituen poesietan...Bronte ahizpak, Alan Poe, Stevenson,Capote, Malaparte, Maugam eta, horiekinbatera, Verne, Zola, Baudelaire, Molier,Johnny Hallyday, Sylvie Vartan, Truffaut,Godard... a ze nahasketa non de Diou. Simonede Beauvoir edo Sartre edo Rosa Lousenbourgezagutu baino askoz lehenago.
Erabat txatxu idealizatuta nuen nik Frantzia.Horregatik, 68an, belarria Parisen jarritanuen. Espainiako irrati ofizialak hirugarrenmundu gerra bailitzan, izugarrizko misterioeta tentsioz kontatzen zizkigun hangoiraultzaren bizikizun harrigarriak.
Baina berehala oroitu ginen ez zigutela ezerkontatzen, beldurra elikatu baizik. Aspalditxobezala, gauez eta isil-isilik. Radio París edo RadioPirenaica irrati debekatuek hobekiago helaraztenzizkiguten gure bizi-baremu ezberdinetatik,halere zailak egiten zitzaizkigunak. Luze jozuen udaberri eta uda hark. Benetan ez nuenkonprenitzen zertaz ziren kexu. Frantziatik nireanai apezak ekartzen zituen arropa marabillosohaiek. Alegia, mojei pobreentzat emandakoaketa guretzat aberatsenak zirenak.
Espaloiko harriak poliziari botatzen omenzizkieten... Eta nolaz hainbesteko zarata etaiskanbilekin ez zituzten denak kartzelatansartu edota fusilatu. Noski, hura Frantzia zen.Geroztik konprenitzeko elementu gehiagoizan nituen, izan ere, aldarri egiten ikasigenuen neurrian. Ekintza batek bestea sortzenzuen neurrian. Ezer ez zela betirako lortzeneta...
Jatekorik azkenean bagenuela, baina, duintasunakbere lekua eskatzen zuela gauza materialguztien gainetik... Eskubideak ezagutzenari ginen heinean, gure gabeziak normalak ezzirela jabetzen ginen neurrian, ze miserimoral eta fisikoan bizi izan ginen ikusten hasiberriak, euskal apaizen errebelioa! Arantzazu,Oteiza... Nor ginenaren lotsa inposatuaastintzen ausartzearekin... “Estado de excepción”,Kataluniako “Capuchinada”, ‘20 añosde Paz”, “España es diferente”, “Franco bajo palio”, apaiz alferezak... grisak, manifak, kontrolak,karrerak, atxiloketak, tiroak, bonbak,futbola eta Eurovisión!
Juan Manuel Serratek erdaraz kantatu beharzuen Eurovisionen, eta azken mementuanels setze juges bere gorenean, ezetz, katalanezegingo zuela! Eskandalua eta kanpora!“Indeseables rojos separatistas”, zioten, betibezala. Masielek abestu eta irabazi zuen.Esplikazio txatxuak, betiko moduan. Mitozaharrek berriei utzi zieten lekua, ez dakitnoiz eta nola...
Badira gauzak, ordea, sekulako ikasten direnak,bizitzaren atal bihurtzen zaizkigunak.Gure begiek ikusten dutena egia dela bezala.Horien artean, amatasuna frogatu nuen lehenengoaldia, urte aberats hartako abendumarabillosoan. Hargatik eta ez beste ezergatikdut urte berezi hura gogoan.