EHUN urte bete dira sarraskia hasizenetik. Mundu mailako lehena, iraganXX. mendekoen artean behinikbehin. Horra zer dela eta esaten diotenLehena. Sarraski hitza erabili beharreanGerra, Guda edota Gerla izena ematen diotenhari, ordea. Pittin zibilitzatzearren edo. Mendeoso bat igarota ere ez baitago haren nondiknorakoa erabat ulertzerik. Bat datoz horretanadituak. Has gaitezen bada Sarraski Handiaulertzeko gure ahalegina idatziz ematen. Betiere literaturak, zineak eta beste arte-adierazpidebatzuek eman digutenaren harira garatugura izango genukeena.
Hasteko, Europan, Sarraskiaren aurreko urteetanintelektualen arteko giroa zertan ote zen,horixe galdetu diogu gure buruari. ErantzunaThomas Mannen Mendi magikoa izeneko eleberrianantzeman genezake, besteak beste.
Mendi magikoa (Der Zauberberg) 1924 an argitaratubera, Mann haren lan nagusitzat jo izanda. Literatur adituek ?zilegi bekigu horrela esatea,aditu? iragan mendeko maisu lanen arteanleku egin diote eta, ados literaturaz dugun gureezagutza apalean.
Thomas Mannen Mendi magikoa eleberrianprotagonistek hitz egiten dute, beste ezeren gainetikhitz eta pitz dihardute. Eten barik kasik.Aurrerabideaz hitz egiten da gehien bat eta osasunarenarloan bertan etorrian datozen berrikuntzanabarmenak islatzen dira, horietarikogehienak oinarri ?edo gako? hitza edo hitz egiteadutenak. Psikoanalisia horrien lekuko. Etahara! Hitz egitetik tiro egitera alde egiten duteMendi Magikoko hoteletikhan direnak. Europakonazioetakoak eurak, zeinbere naziokoa azkeneanere, zertara eta gerraradoaz. Zein bere nazioarenalde, baina gerrara.
Psikoanalisaren aita, SigmunFreud, harritu egin zen.Ez a posteriori, Mann bezala.Sarraski Handiaren berriegunero-egunero gosariarekinbatera irakurri ahal izatenzen 1915ean baino. Harridurarenlekukotasuna, Gogoetakgudaz eta heriotzaz (Zeitgemässesüber Krieg und Tod)delako saiakeran idatzirik utzizuen Sigmund Freudek.
Sigmund Freud sinestutazegoen, ba ze, sarraski-gerrahura lehertu aurreko urteetaneuren buruak Goi MailakoNazio Zibilizatutzat zuten haiekez zutela elkarren arteko halakorik sekula abiaraziko.Eta zer esan beren burua Munduko ZibilizaziokoHiritartzat zuten intelektualez etajakintsuez! Horiek, ustez behintzat, NorberarenNazioa eta halako kontzeptu txonbinista ororengainetik zein azpitik beren arteko zubisuntsiezinak eraikiak zituztelakoan bizi izanziren asko eta asko, Freud bera tartean. Eta harahoriek ere! Antropologoak eta psikiatrak, zientzialariaketa historialariak, guzti-guztiak nornongoa den, bada, den horrexetako gudaoinekoenalde eginez. Jakintza oro sarraskiarenperfekzioaren zerbitzura ipini zuten.
Jakintza horiei esker lau urteren buruan, esatebaterako, zaldi gaineko erasoetatik tankeengaraira iritsi zen. Ereduzkoa da horretan Spielbergzuzendariaren War Horse filmean britainarreknola eraso egiten dieten alemanei. Historiarenaldaketaz nekez eman zitekeen eszenaadierazgarriagorik. Sarraskia gogoan gordetzekoaizatekoa zen. Zientziarik aurreratuenaketa zientzalari handienetako batzuk zituenlanean alde. Ez guztiak, egia.
Euskal Herriari gagozkiolarik, kontinentekozatiak zuzen-zuzenean Frantziarekin parte hartuzuen. Hala iskiluekin nola hitzarekin. Bietanizan ziren euskaldunak. Nabarmen nabarmen,Euskualduna astekaria eta hartan idaztenzuten batzuk, armetara deituak izan zirenak.Iberiar Penintsulakoak, aldiz, ez zuen partezuzena edo izan.
Nolanahi ere inor gutxi lotu zen alde baten edobestearen alde izatetik libre. Sarraskian izanez ziren herrietakoek eta estatuetakoek ereparte hartu zuten, aldez edo moldez, guda-girohartan. Horretara, Sarraski Handiaren berriemailabilakatu zen Kirikiño, hurrengoa idatzizuen 1914ko ekainaren 29an. “Agintariak ezleukie bein be aiztu bear okerrak okerra dakarrelabeti, goiz edo belu.” Bost asteren buruanEskualdunak hauxe zekarren lehen planan:“Ordurako munduak igaroa zuen hilabeteinfernuko atetan”.