PATXI Zubizarreta (Ordizia,1964) idazlearen azken argitalpenada 50, errezital artistikobat aitzakia duen diskoliburua.Idazle, musikari eta pintorebanaren, eta kontakizunaren garapeneangarrantzia hartuko duen laugarrenprotagonista baten bidez bizitzarieta gizarteari buruzko gogoetakaurkituko ditu bertan irakurleak.“Gainera, oso egitura xumeko liburuada. Kapitulu bakoitzak oso eskemaargia du: Nire gustuko irakurketabat, aitzakia ematen duena istoriobat edo beste kontatzeko; nobelarenargumentua bera; eta errezitaldiarenzati bat, errezitaldia bera jaso egitendelako nobelan. Eta ez du besterik.Ez da irakurketa erraz-erraza,baina ezta konplikazio handikoaere”.

Diskoak, berriz, liburuaren arimaeskaintzen duela adierazi du Zubizarretak,“abestiek txertatu egitendute nobelan dauden oihartzunak”.Hamaika abestiz osatutakodiskoan Joserra Senperenak,Maddi Oihenartek,Antton Valverdek, RafaelBerriok, Oihane Igerabideketa idazleak berakhartu dute parte.Mintxo Cemillanen irudiek osatzendute mahaiarenhirugarrenhanka.

‘Artea tanatorioan dago, morgean’,irakurri daiteke liburuan.

Zoritxarrez bai; Mintxo Cemillanenmarrazkiak kafetegi bateko sabaiandaude ikusgai; edo, aurrekoan, hotelbatean egon nintzen, eta hotelhorretako garajean artelanak daude.Hau da, ez dago bakarrik tanatorioan,baina kondenatu egin dugu.Erraza da besteei kritika egitea, eta,agian, autokritika egin beharradugu, eta onartu obra jasanezinaketa iritsi ezinak gizartearen interesetatikoso urruti daudela. Baina nikeutsi egin nahi diot behinola izandakolilurari. 22 urtera arte ez nuenidazlerik ezagutu: Joan Mari Irigoienizan zen ezagutu nuen aurrenekoidazlea. Eta Pio Barojarenlagun bat izandakoa ere ezagutunuen, Javier Bello Portu orkestrazuzendaria, eta horiek ezagutzeanizandako lilura hori gaur egun zailada aurkitzen. Institutu batera joatenzarenean, “behintzat ordu batlibratuko dugu, edo, beharbada,eskolan egoten garenean baino txapahandiagoa botako digu”, entzunahal diezu ikasleei, hau da, artea,literatura, gure garaitik kanpodagoen zerbait aspergarria balitzbezala hartzen dute askok, eta nikhasierako lilura hari eutsi nahi diot.

Gogoetaz betetako lana da ‘50’.

Ezkorra eman dezake, baina nik ustedut ziklo aldaketa baten aurreangaudela. Gizaki prehistorikoa aroberri baten aurrean bezala sentitzengara gaur egun, gurpila edo suaasmatu zutenean bezala. Izugarrizkoaldaketak datoz, ez dakigu zer gertatuko den, beraz, literaturaren gainbeherauste dut oso gauza orokorradela, berdina gertatzen zaie erlijioari,politikari zein ideologiari. Eta gauzabatzuetan ez da momentu txarrasortzeko, hau da, idazleak badu kafetegibatean gelditzeko eta jendearibegiratzeko, funtsezko gauzei begiratzekopribilegioa: adibidez, bizitzari,gaixotasunari, heriotzari etanaturari begiratzeko. Lortu dugungizartea teknologikoa da; tele-errealitateariburuz asko dakien gizarteada, baina funtsezko gauzak abandonatudituena. Baina kontua da horiez nuela transmititu nahi saiakerabaten bidez, baizik eta, Mikel Sotoeditoreak esaten duen bezala, artefaktobaten bitartez; hainbat generodiziplina elkartuz, oihartzunez betenahi izan dut disko-liburua.

Isiltasuna entzungarri bihurtu duzunarrazioan.

Batzuetan pertsonaiak A esan nahizuen, baina B esan zuen; hau da,badago isiltasunaren aldarrimoduko bat. Narrazioan agertzenden bainuetxea bera ere isiltasunarenmetafora bat da: Sisifok zeramanakantuak ere esaten du: “?geldituzure zaldia: / bilatu oasia, / une ttipienoparia”; egon zure buruarekinisilean, zarata lar dago. Julio Llamazaresidazleak ere idatzi zuen Nadieescucha lanean: “Hay demasiadoruido” (zarata handiegia dago). Ezditugu besteak entzuten, eta aregutxiago geure burua. Beldurra dioguisiltasunari.

Narrazio nagusia bigarren pertsonangaratzen da batik bat.

Liburu bakarra neukan bigarrenpertsonan idatzia, haur liburu txikibat, Usoa, eta aitortu behar dutpertsonen erabilera oso erabakikontzientea izan dela nire aurrekoliburuetan. Adibidez, hiru atalezosatu nuen liburu batean hirupertsona erabili nituen, atal bakoitzeanbat: lehen atala lehen pertsonandago, bigarrena bigarrenpertsonan eta azkena hirugarrenean.Baina oraingoan horrela aterazait, eta ez dakit zergatik. Beharbada badabigarren pertsonak solaskidebat bilatzen du, hau da, Nikolasidazleak bere buruari hitz egitendio, baina irakurlearen konplizitateabilatzen eta exijitzen du; teorianbere buruari, protagonistari, ari zaiohitz egiten, baina, era berean, zuriari zaizu hizketan.

Protagonistak xelebre samarrakdira, ezta?

Hirurek egiten dute lan oso gauza sentiberabatekin: arimarekin. Arimariforma ematen diote, musikatu etaidatzi, baina hirurak ere oso erridikuloakdira, oso patetikoak. Gizakia osopoliedrikoa da, eta gure baitan daudenarrazioko protagonista nagusiak.Esaterako, batzuetan oso euskaltzaleaeta beste batzuetan batereeuskaltzalea ez dena, kokoterainodagoena arau linguistiko eta politikoekin.“Ez dut horrela bizi nahi, utzibakean!”. Patetikoak, desafinatuak,baina hirurak ari dira arimarekinlanean. Desberdina da mahaiak,armak edo kotxeak egitea, edo arimarekinlan egitea; horrek batzen dituprotagonistak. Gero eta gehiagodakien gizartea sortu dugu, baina geroeta urrutiago dagoena funtsezko gauzetatik,eta hauei ere hori gertatzenzaie. Bizitzan bertan ere zakartu egitengara, hoztu, eta besteen arazoenaurrean geruza bat jartzen dugu;kanpora begira egon arren, barrurabegira dauden pertsonak dira.

Baina, nolabait, alde xamurra erebadute.

Beren barregarritasun horretan,maitatuak izan nahi dute, horretarakodaude publikoaren aurrean,agertokian. Maitatuak izateko beharhandia dute, eta behar hori ez daberaien esklusibotasuna, denok nahidugu hori. Hori ere badu arteak;zerikusi handia du apaltasunarekin:zenbateraino azaldu nahi duzu zurebarneko mundu hori? Nik, hainzuzen ere, irakurle moduan horieskatzen diot liburu bati: “Hemenbenetan ari zait idazlea, sakontzenari da zaurian, mina dagoen tokian”.Horrek ere hotzikara eragiten dit,min ematen dit.