ZENBAIT urtetako isilunearenostean, Saioa taldearen doinuberriak datoz belarrietara berriro,Bi izeneko diskoak argia ikusiberri baitu Usaina Recordsen bitartez.Euren ohiko eta gustuko folk izaerarieutsiz, tradizioa eta joera berriakuztartzen jakin izan dituzte hamar abestizosaturiko lan berri honetan. Duelabi urte eta erdi hasi ziren diskoa prestatzen,2013ko azaroan grabatu eta orainatera da, izan ere, Zubeldiak dioenez,“musikarena ez da gure lanbidea etadenbora pixka bat eman digu gauzakbehar bezala egiteak”.
Saioa taldea 2005ean sortu zen, KamilaZubeldiak (Unama) eta Marieder Iriartek(The Sparteens) festa batean elkarezagutu eta gutxira. “Bistaz elkar ezagutzenbagenuen ere, ez genuen inoiz elkarrekinhitz egin. Gau hartan erabakigenuen zerbait egin behar genuela etahurrengo asterako hitzordua finkatugenuen”, kontatzen du Zubeldiak.
Berehala ikusi zuten euren ahotsak ondobaino hobeto konpontzen zirela eta “bizikierraza” izango zela elkarrekin musikaegitea. Bi gitarraz eta bi ahotsez kantuakegin eta eskuz esku zabalduko zen lehenmaketa grabatu zuten lanean hasi etahilabete batzuetara. Gero, baxu eta bateriabaten laguntzaz aritu ziren jendaurrean,modu “rock-ago” batean. Horrenostean etorri zen etenaldia, duela bi urteeta erdi inguru Saioaren bigarren garaiariekitea erabaki zuten arte.
FOLK ZALE AMORRATUAK Bikote formatuandator ere Saioaren bigarren bildumahau. Ahots jokoetan oinarritzendira euren kantuak, ahotsak dira instrumentunagusia “hori baita gehien maiteduguna eta betetzen gaituena”, Zubeldiakdioenez. Biak ere folk zale amorratuakdira eta biek dakarte zaletasunhorren eragina; Iriartek, gainera, rockkutsua ematen dio euren musikari.
Hamar abesti horien artean badira osolasaiak direnak (Armiarma eta izarra,Inork agintzen ez didalako), eta baitaerritmo bizikoak ere (Ikusten duzu ilunabarrean,Bidean); badira ere mendebaldekofilmetako musika gogora ekartzenduten keinuak (Bazabiltza, Etzenatzokoa, Lur bakartian) eta badira, rockfolkkutsukoak (Bizi baikara, Bai baleki).
Hamarrekoa osatzen duen abestiabertsio bat da, Willis Drummond taldelapurtarraren Usain epela abestiarena,hain zuzen. Zubeldiak azaltzen dubertsio honen istorioa: “Duela bi urteeta erdi elkartu ginenean, helburu bezalafinkatu genuen sei hilabetera kontzertubat emango genuela, lagunartekoaeta pribatua. Lagun haien arteanziren Willis Drummondeko batzuk ere,Iparraldea txikia baita eta denok ezagutzenbaitugu elkar. Pentsatu genuengaua pixka bat alaitzeko polita litzatekeelahorien kantu bat egitea, zinezrock dena gehiago gure erara, rockfolkeraekarria”. Saiakera ondo atera zitzaieneta Willistarren baimenarekin,diskoan sartzea erabaki zuten.
Hitzei dagokienez, besteei irakurriakdira denak, eta ez beraiek sortuak. “Horiez da, egia erran, nire eremua, nik musikaksortzen ditut”, dio Zubeldiak, bienpartez hitz eginez segur aski, bien arteanerabaki baitzuten ezker-eskuin irakurrieta gustatzen zitzaizkien olerkiak sartzea.Batzuetan hitz batzuk aukeratu etamusika egin dute horien gainean; bestebatzuetan, aldiz, musika batetik abiatueta horri egokitzen zaion gustukoletra bat topatu izan dute. Hala, atzokoeta gaurko idazleen hitzak bildu dituzte:Jon Casenave, Nemesio Etxaniz, IdoiaLopez Riaño, Jean Diharce, Luis MariMujika, Joseba Sarrionandia, IñakiRekarte, Luigi Anselmi eta Patxi Perurenarenhitzak, zehazki. Maitasun etamaitasun ezak, zoriontasun eta tristurak,askatasun eta itxaropenak islatudira, azkenean, Bi honetan.