ARTE Feministaren historiak aro desberdinakbizi izan ditu. XIX. mendean nahizXX. mendearen lehen hamarkadetan jadatopa daitezke emakumetasuna hizpideduten artista emakumeen izenik, Berthe Morisotedo Frida Kahlo, besteak beste. Baina horien lanaez zenemakumeeneskubideen aldeko inongo mugimendutantxertatzen, euren emakume izaera etainguruko errealitatea nola bizi zuten adierazi zuten,analisi indibidual baten ariketa eginez. Arte feministaegiten zuten, nahi gabe. 1960. hamarkadarekinbatera iritsi zen Emakumeen Askapenerako mugimendufeminista indartsua eta horren baitan jaio zen Arte Feminista deiturikoa, haiena bai, arte feministaboluntarioa zen: emakumeen eskubideak etaizatea bera urratzen zituen sistema patriarkalareneta androzentristaren aurkako borrokarekin bat egitenzuen sorkuntza feministak.
Ordutik hona gero eta gehiago dira sortzaile etaartista emakumezkoak, eta gero eta indartsuagoahaien presentzia. Ainhoa Güemes artista eta feministakdioenez, “pentsamendu kritiko feminista arteadierazpenen zirrikituetatik sartu da, artearen sistemabera kolokan jarriz”. Adibide bezala jartzendu Guerrilla Girls kolektibo artistiko feminista estaarte tubatuarraren lana: “Guerrilla Girls Arte Feministarenmugimenduaren azken etapako ahots nabarmenenetakoada. Mugimendu hori fikzioak zapuzteazarduratu da, artista jenio eta maisulan bezalakoakadibidez; haiek azaldu dutenez, horrelakofikzioek eutsi egiten diote testuinguru sozial eta historikoarekikoindependente gisa aurkezten denartearen kontzeptuari”. Kolektibo feministak, politikanedo enpresa munduan emakumeen eta gizonezkoenposizioen arteko desberdintasunak aztertuditu ikuspegi artistiko batetik, eta Güemesekazaltzen duenez, “zalantzan jarri dute artea abangoardiasozialeko eremuaden ideia zabaldua, artearenizaera kontserbadorea eta sexismoaren gotorlekugisa egiten duen erresistentzia agerian utziz”.
IKERKETA ETA ESPERIMENTAZIOA Güemesek beraketa Enkarni Gomez ingeniariak badute eskuarteanproiektu interesgarri bat, Obra arteknobizienprodukzioa. Arteknozientzia, Postestrukturalismoaeta Feminismoa deiturikoa. Egitasmo horretanartea ?beraiek kaos sortzailea deitzen dutena?,zientzia eta filosofia gurutzatzen dituzte, beti eregorputzari erreparatuz. “Gure identitateak, izanfemeninoa zein maskulinoa, abjektua, bitxi samarra,trans, disidentea edo queer-a zertan datzanikertzen ari gara, identitatea bera kolokan jarrieta birsortzen dugu aldi berean”, dio Güemesek.
Euren helburua da faktore, atributu eta inperatibodesberdinak arlo politikoan ez ezik, arlo fisikoanere nola lotu ikertzea, horretan pentsatzeabeharrezkoa baita eurentzat: “Amesten dugunmundua, bai jendarte, baita gure neurrira fabrikatunahi dugun gorputza ere eratzen hasteko”.
Artista bilbotarraren iritziz, “pentsamendu kritikofeministak bultzatu duena da, hain zuzen, gorputzaeta politikaren arteko harreman estua”.
Arte feministaren etorkizunari begiratzean, itxaropentsuagertzen da Güemes: “Bizitza sortzailea da,sortzea arnasa hartzea bezalakoa da, eta feminismoakbizitzen eta arnasten jarraitzen lagunduko gaitu, zorionez. Kaos sortzailean jarraituko dugudantzan eta borrokan, desio dugun hori errealitatebihurtu arte”.
EMAKUMEEN LANA ARGITARA Emakumeen sorkuntzariburuzko ikerketez gain, bada arte feministarenborrokan beste zeregin garrantzitsu bat: emakumezkoartistak ezagutaraztea eta haien lanaikusgarriago egitea. Helburu horrekin jaio zenEmarock proiektua, euskal musika taldeetako emakumezkokideei protagonismoa emateko xedez.Saioa Cabañas Gauilunak argazkilariaren ideiarieutsiz, Emarock Elkartea sortu zen 2010. urtean.2012tik gaurdaino Cabañasek berak ateratakoargazkien eta beste hainbat instalazioren erakusketaibiltariak 20 herri inguru bisitatu ditu,Emarock abestia eta dokumentala egin dituzte, BilbokoIrola Irrati librean irratsaioa egiten dute2012tik eta 2013ko maiatzean Emarock Gauak deiturikokontzertu gauak egiten hasi ziren. Argazkilaritzaeta musika lotuz, indarra hartzen doa euskalemakume musikarien babeserako proiektua