ARKITEKTO teknikoa da izatez SorayaGarcia galdakoztarra. Sei urterekinhasi zen margotzen eta ordutik ez dioutzi sorkuntzari. Azkenaldian etengabezentsuratu dute bere lana, autoerretratubiluziak marrazten ditu duela urte batzuetatik.

Noiz eta zergatik hasi zinen autoerretratubiluziak marrazten?

Duela lau urte inguru Donostiara bizitzera etorrinintzenean. Lehenak akuarelak izan ziren,eta formatu txikiagokoak. Gero, hiru edo lauserie egin ondoren, pasa nintzen formatu handiagoraeta oliora. Hasi nintzenean maitemindutaeta zoriontsu nengoen eta horren ondoriozjaio zitzaidan gogo hori. Baina, zentsuren ondoriozamorruz eta haserre egon izan naizeneanere inoiz baino gehiago margotu izan dut neureburua. Hasieran ez nuen buruan erakusketarikegitea, ez zen nire asmoa atentzioa deitzea etaez nuen inolaz ere espero, jasan dudan zentsurajasan behar izatea. Gaia bera gauzarik normalenabezala ikusten dut nik, prozesu erabat naturala.

Introspekzio ariketa bat izan zen, neureburua ezagutzeko modu bat. Giza-figura batbehar nuen marrazteko, eta zein hobeagoa neureburua baino?

Ba al dago aldarrikapen feministarik zure obran?Hasieran ez, neure emakume izaeraren ondoriohutsa izan zen, esan nahi dut, gizona izanbanintz, gauza bera egin izango nuela ziur aski,artista eta pertsona moduan. Baina, pixkanakaaldatzen joan da eta aldarri kutsua hartu du,nire lanak bere osotasunean ezin erakutsiak haserretu eta motibatu egin bainau.

Facebook-en ere, esaterako, zentsuratu eginzaituzte, ezta?

Bai, lan hauek egiten hasi nintzenetik edukiakezabatu dizkidate etengabe. Facebookean edonorkmodu anonimoan salatu dezake edozeinargazki desegokia edo iraingarria iruditzenbazaio, eta nire eduki guztiak publikoak direnez,edonor izan daiteke salatzaile hori. Gero horiFacebookeko arduradunek baloratzen dute etaezabatu edo ez erabakitzen dute. Eduki desegokitzathartzen badute, irudia ezabatzen dizuteeta zigor bat ezarri, hasieran abisua da, gero 12ordu, 24 ordu, hiru egun, astebete eta hilabeterainoblokeatzen dizute kontua. Eta oso txarrada hori niretzat, lanerako aukera piloa iristenbaitzaizkit Facebooken bitartez.

Facebookez kanpo ere zentsura gogorra jasanduzu, ezta?

Bai, oso zail eduki dut nire lana erakusteko.Zorionez, hedabideek asko lagundu didate,eskandalagarria baita artea bezalako diziplinabatean askatasunez adierazi ezin izatea. Taberna,jatetxe eta beste leku askotan eman izan didateezezkoa, esanez nire lanek haurrei eta adinekoeimolestatu egiten diela eta ez direla publikoguztientzako lanak.

Tabuak hor dirau, beraz.

Asko. Egia esan ez dakit handiegi ez ote zaidangelditzen mezu feministak jaurtitzea edo inorordezkatzea, baina, edonola ere emakumeareneskubide apurtezina iruditzen zait, arteanbereziki, bere sexualitatea eta biluztasuna adieraziahal izatea. Maila indibidualean hitz egitendut nik honetaz guztiaz. Emakume batek nirelana babesteak ehun gizonek babesteak bainogehiago balio du niretzat.