ARGIA ikusi berri du Keu Agirretxearenlan berriak, Behe presioaren erdiguneanizenekoak. Azken urteetakoestiloari eusten dio ondarroarrak bereizenez sinatzen duen hirugarren disko honetan,kolore anitzeko kantuak, belarriak laztantzendituzten pop-folk doinu atseginak eskainiz.Aurreko lana, Denbora VS Kantuak argitaratuzuenetik hiru urte pasa badira ere, ez da hiruurtez disko hau lantzen egon. Disko huraoholtzetan mugitu ostean, 2011 ia osoa Governorstaldearekin jotzen aritu zen eta Collagediskoa grabatu zuen haiekin. 2012an bigarrenhaurraren etorrerarekin batera, arindu eginzuen bere agenda. 2013 hasieran Xabi Solanokdeitu zion arte, Gazta Zati Bat dokumentalarensoinu bandan eta zuzeneko kontzertuetan jotzekogonbidapena eginez. Hiru urteko epealdihonetan, bestalde, Fignuh Experience zein Keubezala kontzertu akustikoak eskaintzen arituda. Horri guztiari lana gehituta eratzen da ondarroarrareninguruan behe presioen denboralehori, eta egoera hori txarra izan gabe ere, onartzendu “desiatzen” zegoela bere gauzakberreskuratzeko.
Ideiak jasotzen lehenago hasi bazen ere, pasaden martxoan ekin zion grabazioari; etxean bertangrabatu du gainera, aurreko bi lanak bezala.“Neure egunerokotasunera egokitzen dengrabazio modua da hau, orain ez baitut denautzi eta hilabetez estudio batera joaterik”.Horrelako proiektuei “eskua hartu” diela aitortzendu gainera, “Governors, Fjord edo Etsaiakezingo nituzke neuk grabatu, baina tamainahonetako lan bat bai, gai ikusten naiz horrelakoakneuk egiteko”.
Aurreko diskoko lanaren estiloari eutsi dio, erososentitzen baita hor. Folk eta countryari keinuka,baita jazz eta bossa-novari ere. Baina ezzuen aurreko lanaren bigarren zati bat egin nahieta gauza berriak probatzera ausartu da: “Igerilekurasalto egin dut, nolabait esatearren,ahotsekin falsete moduko horiek eginda, sintetizadoreaksartuta eta jende berriarekin lan eginda”.
Kolorea nahi zuen kantuetan eta lagunenbitartez lortu ditu kolore horietako zenbait: “Jendeakbere ukitua, bakoitzak bere izaera isla zezalanahi nuen”. Aspalditik bidelagun zintzo duenMikelArakistainen baxuaz gain, Carlos Noainensintetizadoreak, Eneko Garmendia Mobydickenahotsak eta Xabi Solanoren konponketa eta programazioakdira kolore horietako batzuk. Koloreargitsuak dakartzateEstebanValcarcelen jazzkutsuko tronpetak eta Isusko Ramoen karibearkutsuko saxofoiak ere, Agirretxeren ustez, gainera,“jazz mundutik datozen musikariek badakarteeurekin sentsibilitate berezi bat, kantueieskatzen zutena eman dietena”.
INTROSPEKZIOA Hitzen aldetik, badago barrurabegirako lan bat. Aurreko diskoen moduan,“egunerokotasuneko sentimenduak dira protagonista,hutsuneak, galderak; Leire Bilbaok idatzitakoInork ez digu esaten kantuko hitzetandatozenak, esaterako”. Azken kantua, Zubianizenekoa, Herri Harresiaren inguruko abestiada. Ondarroarrak azaltzen duenez, “ez zen hasierakoasmoa Herri Harresia mugimenduareninguruko kanta bat egitea, halaxe sortu zenordea, izan ereUrtza ?Alkorta, maiatzean Ondarrukozubian atxilotua?, Mikel ?Etxaburu, letrarenegilea? eta neu lagun handiak gara”. Bainagai soziala bere horretan lantzeko asmoa bainogehiago izan da “han bizitako sentimenduakagertzeko modu bat”. Amodiozko kantuak erebadira, iragana eta etorkizunari aipuak, edo AiertGoenagak Inperfektu eta hauskor abestian jasotzenduen pertsona jakinen faltari eginak.
BILUZIAK ETA JANTZIAK Elementu horiek guztieksortzen dutena izan liteke, momentuka, leihozkanpoko erauntsia etxeko epeletik ikusteak sortzenduen sentsazioaren antzeko zerbait, edoekaitz osteko barealdi batekoa, uneka baita inorkbegiratzen ez duenean egindako dantzek eragitendutena ere. Lan honetan bildutako kantuakaldi berean baitira biluziak eta jantziak, pertsonalaketa unibertsalak, lasaiak eta indartsuak,aldi berean malenkoniatsuak eta alaiak. Behepresioaren erdigunean aurkitzen den edonorentzatsosegua eta oreka sentitzeko aukera bat.Diskoan ez ezik, zuzenean ere gozatzeko aukeraanitz izango du entzuleak, Maukaren eskutikeskainiko dituen kontzertuetan. Honelabada, Maukamusik.com edo Keuagirretxea.comhelbideetan aurki daiteke ondarroarraren kontzertuagenda eguneratua.