Euskal etxeetako ordezkariak bihar bilduko dira Valladolid hiriko Gure txokoan. Luzaroko eskarmentua du euskal kulturararen sostengu izaten, eta bihar are eta elkartuago egongo dira ehunka bisitarirekin. Horietako bat Julio Elejalde Madrilgo Euskal etxeko idazkari eta Estatuko Euskal Etxeen Elkarteko presidentea izango da. Diputatu espainiarren Kongresuaren atzean dago Madrilgoa, eta hainbat elkarleku ditu: taberna ahogozagarri bat; txoko are eta ederragoa; liburutegia; estima handiko jatetxe bat eta hainbat ekintza urte osoan zehar. Erakusleiho paregabe horren atzean, izan ere etxebizitza ezin deigarriagoa baita, lan egiteko modu oharkabea laburbiltzen da. Politikarien jarduera bizi (edo mediatikoa gutxienez) alboan dagoen erakunde horretan hainbat hitzordu, mendi irteera, eskola? prestatzen dira. Baita Madrilgo Retiron (kalejirak ere egin dira) ere, edo albo auzoetan.
Tradizioa eta modernitatea uztartzen Euskal Herriak izan duen nekearen paradigma ere badira euskal etxeak. Badira iraganera begiratzen dutenak, edo alderdi garaikideagoak kontuan dituztenak. Diseinuaren hiri zapuztuan (Bar-tzelonan, alegia), Euskal Herri aberatsaren irudikapena dute (webgunean sartzea besterik ez dago). Madrilgoak, berriz, elkargune izateko bokazioa du. "Eta badela esango nuke", gaineratzen du Elejaldek. Nortasunak nortasun, eta jarduerak jarduera, euskal etxe bakoitzak bere izateko modua du. Elkargune soilak, edo erdigune edo periferia dira?
Euskal Herria berreraikiz Josu Amezaga EHU-ko irakasle eta soziologoak gogoratzen du euskal etxeak hasieran sorospen eta laguntza zentroak zirela. Ameriketara etorritakoei laguntza ematen zieten (lana eta egoitza bilatzen lagundu, aisialdirako elkartu, eta abar). "Geroago etorkin haiek galtzen ari ziren euskal kultura bizirauteko gune bilakatu ziren: euskara eskolak, dantzak...", nabarmentzen du. Espainiar Estatuko hainbat euskal etxek, nola ez, eskola horiek ematen dituzte gaur egun, euskararen funtsa eta berezkotasuna ahaztu gabe. Aitorren hizkuntz zaharretik abiatuta, zer paradigma zabaldu dezaketen da kontua. Zein Euskal Herria berreraikitzen duten. Zein produkzio garaikide (film labur, literatur ekimen, herri ekimen?) zabaldu eta zein irudi eman eta birsortzen duten. Euskal etxeak, hortaz, lekuko hutsak edo eduki sortzaileak izan daitezke, edo bietatik zerbait dutenak. Amezaga ez da, oraindik orain, euskal etxe bakoitzaren izaera edo joera zein izan behar duen esatera ausartzen, bazkideen eta arduradunen erabakia delakoan. "Ba-tzuek nahiago lukete euskal enpresen iragarle eta zubi izatea, beste batzuek lobby politiko bihurtzea, beste batzuek... Baina ez gara Euskal Herrian bizi garenok hori definitu behar dutenak, haiek baizik", gailentzen du.
Asmo horri helduz bilduko dira Valladoliden. Julio Elejalderen iritziz, Madrilgo erakundeari atxikituz, hiriburuko euskal ordezkariei elkar-tzeko lekua zabaltzea eta laguntzea da euren helburua. Eta, bide batez, bertako euskaldunei "leku eta giro aproposa ematea" ahalik eta modu hoberenean. Kultura eta aisialdia nahastu eta elkarregin egiten diren gizarte honetan, euskal ohiturez gain, futbolak ere badu tokia. Madrilgoan, momentuz, Athleticzaleak dira nagusi. Hainbat euskal etxetan futbola aitzakiatxo bat da bertan biltzeko edo afaltzeko, eta atsegin ala ez, Realaren denboraldi ona ospatzeko.
Oraina Euskal Herritik kanpo euskaltasuna bizi-tzeko modua oso bestelakoa da. Eusko Jaurlari-tza izan ohi da, lau urtetik behin, Euskal Autonomi Erkidegoan nazioarteko bilkura antolatzen duena. Atzerrian, Amezagak aztertu izan duen bezala, komunikabideen garapenarekin (satelite bidezko telebista, internet...) euskal etxeetan honako aldaketa jazotzen ari da: Euskal Herria iraganean ikustetik -"utzi genuen lurraldea", "gure arbasoen herria"...-, orainean ikustera -"hauxe gertatzen ari da"- igaro dira. Zentzu horretan, "iragana birsortzearekin batera gure kultura transmititu egiten zaie (eta transmititu egiten dute), orainean eragiteko aukera zabaltzen baitzaie eta, ondorioz, etorkizuna eraikitzeko". Hortaz, gaineratzen duen moduan, Euskal Herriaren bizitzan parte har dezakete, dauden tokitik, eskura dituzten baliabideekin. Besterik ez bada, webgune bat eginez, eztabaidagune bat sortuz, Espainiako enbaxada aurrean protesta-tzeko bilduz, Korrika eginez eta nor bere intereseko alorrean mugituz. "Esango nuke lehen baino inplikatuago egon daitezkeela Euskal Herriaren errealitatearekin", ondorioztatzen du.