OSKAR Alegriak (Iruñea, 1973) ManRay argazkilariaren zine ekoizle fazetaezagutzean, euskarazko izenburuazuen lana zuela jakin zuen, alegia,Emak Bakia. Man Rayk Ipar Euskal Herrianoporrak pasatzen zituen etxearen izena da, bainamisterio eta abentura kutsua hartu zion izenburuarieta etxe hori aurkitzen ahalegindu da,guztiaren emaitza Emak Bakia baita dokumentalaizanik. Bere hitzetan, “bi hitzen gainekopelikula da, ez Man Rayri buruzkoa”. EmakBakia esaerak askatasuna iradoki zion berari,sorkuntzari lotutako askatasuna, hain zuzen ere.Eta berak argi kontatzen du bi hitz horiekmezuaargi adieraziko baliote, ez litzaiokela intrigarikpiztuko esanahiaren bilaketan hasteko.

Eta askotan esan ohi dugun baieztapenari eustendio Oskar Alegriak, helmugak baino gehiagobideak axola duela. Emak Bakia izeneko etxehura bilatzeko lanak kurba eta desbideratze askoizan dituelako, errekak ibaira heldu aurretikduen ibilguaren antzera. Etxea aurkitzea ez delaerraza izan dio: “Bidean entretenitu egiten dabat eta ez dut marra zuzenari jarraituz oinezegin”. Bidea aldatuta azken diskurtsoa ere aldatuegin da bere ustez. Hiru urteko lana izan da,bere poltsikotik finantzatutakoa. “Arrantzalepazientziarekin lan egindako hiru urte”, gehitzendu. Lana bakarrik egin arren, lagun askokkolaboratu dutenez, auzolanean egindako pelikuladela esatea gustatzen zaio.

SURREALISMOA Dokumentala egiteko lanetan,Man Rayren antzera ibili da, Bidarten dagoenetxea aurkitzen, Getarin errefuxiatuta. “Gaulanean aritzea, jende askok jakin gabe lan egitea,mugatik gertu egotea… Lehen ganaduabezala ni orain argazkiak pasatzen ibili naiz aldebatetik bestera”, azaltzen du. Horri lotuta, bitartekaririketa makinaria handirik gabe lan egitea,legaltasunetik kanpo balego bezala hartzendela gogora ekarri du. Zentzu horretan, “mugatoki iluna eta misteriotsua da bakarrik lan egiteko”.Horregatik, Man Rayri oztoporik gabe lanegitea gustatzen zitzaiola konturatu da, esanezbezala Emak Bakia. Eta ideia hori dokumentaleanazaleratzen da, argi gelditu baitzaio lan hauburututa, askatasuna gehien izkutatzen duenakpraktikatzen duela.

Pelikula enigmaz beterikoa da irudien aldetik.Surrealismoaren eta abangoardiaren barruankokatzen da, baina egileak definitzen duenmodura xehetasun batzuekin. “Surrealismoariburuzko ariketa errealista da”. Izan ere, dokumentalakkontatzen duen istorioa errealista da,nahiz eta kontatzeko modua surrealista izan.Narrazioa esperimentala dela, alegia. Kasualitatezbidean aurkituriko poetak, musikariak etadiseinatzaileak agertzen dira. Ruper Ordorikaketa Bernardo Atxagak Emak Bakia baita izenekoekoiztetxea sortu zuten 80ko hamarraldian,abangoardiako lanak publikatzeko. Madrilenizen bereko musika taldea dago. Florentzianarropa diseinatzaile bat. Eta guztiek puntu batdute komunean: artista guztien proiektuak askatasuneanoinarrituta daude.

BIDE ARTISTIKOA Esentzia hori kaptatzen duenjendearengan pentsatzen duOskar Alegriak. Ezdu hitz egiten publikoaz masa bat bailitzan.Dokumentala Man Rayren zita batekin hastenda: obra hau pertsona batek egina dago etapertsona bati zuzendua. Ideia hori bere egin dueta, horregatik, pertsona bakarrean pentsatzendu, “pelikulako atzeko parte hori kaptatzendakienarengan”. Bera horrek asebetetzen dueladio, “pertsona bati pelikula gustatu zaiolakoberriz ikusi eta errepikatu egin duela jakitea”.

Pelikula aurtengo Donostiako Zinemaldian aurkeztuda. Hiru proiekzio izan ditu. “Emanaldibukaeran feedback asko jaso ditut eta malkoakere ikusi ditut”, dio. Orain nazioarteko zinemaldietanpromozionatuko dute eta momentuzgela komertzialetara eramateko asmorik ez dute.Nazioartean zinemaldietan aurkeztuko dute eta,horrenbestez, datozen hilabeteetan Emak Bakiabaita dokumentalak ibilbide artistikoa egingodu. Toulouse, Londres, Lisboa, Mexiko, Kanadaeta Bartzelonara iritsiko da.