KOLDO Zuazo hizkuntzalariak 1989anplazaratu zuen lehenengo ikerketalana Arabako euskarari buruz.Orduan jabetu zenez, Mendebaldekohizkeren artean kokatu beharrekoa da behinolaAraban hitz egin zen euskara, hau da, gauregun Bizkaian eta Deba ibarrean bizirik dagoeneuskalkiarekin lotu zuen. Baina sasoi hartan,Arabako euskarari buruz ia dena zegoen ikertzeko,ikerketetan beti bazterrean geratzen zenzazpigarren alaba.Koldo Zuazok berak oroitzenduenez, “harrigarria da horren denbora laburreanzenbat aurreratu dugun”. Izan ere, Arabakoeuskara liburuan, Zuazok hainbat testuzahar aztertzen ditu eta, hortik, Arabako antzinakoeuskalkiaren gramatika eta hiztegi orokorrakaurkezten ditu. Are gehiago, dialektoengarapenaren erdigunean kokatzen du Gasteiz.

Burunda eskualdean, Nafarroan, zegoela hasizen Koldo Zuazo susmatzen, Erdi Aroko Gasteizekuste baino eragin handiagoa izan zuela Mendebaldekoeuskararen sorreran. “Burundakoherritarrak entzuten nituen eta pentsatzen nuenBizkai aldeko ezaugarri asko zeuzkala hizkerahark”, azaldu digu Zuazok, “bainaBizkaitik hainurrunera nola hedatu ziren ezaugarri horiek?”.

Gipuzkoako Urolan zein Goierrin eta, are Burgoseta Errioxako aspaldiko euskal testu edotoponimoetan ere Mendebaldeko formak ugariakzirela ikusita, Gasteizera begira jarri zen:“Bizkaian, Erdi Aroaren hasieran, jende gutxibizi zen, Gasteiz Euskal Herriko hiri nagusienetakoazen bitartean; duda barik, Mendebaldeosora hedatu zen hizkuntza moldeak handikhedatua behar zuen”. Alegia, gaur egun Bizkaiaeta inguruetako dialektoak Gasteizen duela sorburua.ANTZINAKO TESTUAK Ikerketarako, XVI. etaXVIII. mendeen artean Araban aurkitutako bostidazki erabili ditu. Tartean dago Joan PerezLazarragakoaren eskuizkribua, 450 urteko harribitxia.

2004an aurkitu zuten eta aurrerapausunabarmena izan zen hizkuntzalarientzat, “Lazarragairakurri eta Etxeparek edo Leizarragakaskoz ekialderago idatzitakoa gogoraraztenzidan, baina era berean, bizkaieraz gaur egunerabiltzen diren ezaugarri ugari ditu”. Landucciizeneko italiar batek Gasteizen zegoela osatutakohiztegi bat ere erabili du, 1562koa. “Arabarenbarruan, ekialdeko muturrean berezitasunakzeudela ohartu naiz, agian, Gasteizko etaIruñeko eraginak, biak haraino heldu zirelako”,azaldu digu Zuazok. Dena dela, Araba osoanhizkera oso antzekoa aurkitu du. Bizkaierak,bere aldetik, aldatzen jarraitu du azkenengomendeotan, “Gasteizek indarra galdu zuenean,bizkaierak bere bideari ekin zion eta besteeuskalki bat da orain”.

Testuak konparatu eta ondorioak ateratzen lanastuna izan du Zuazok, “baina gustuko zereginada, nahiago nuke ikertzeko gehiago egongobalitz”. Izan ere, misterio asko gelditzen diraargitzeko, “adibidez, XVII. mendeko lekukogehiago behar genituzke, Iruñeak Arabakoeuskaran izan zuen eragina sakonago aztertu,edo Zigoitiako zein Zuiako hizkera hobeto ezagutu,horiek XX. mendean euskaldunak ziren!”.Liburua idazteak poztasun ugari ekarri dizkioZuazori, “behin Zalduondon nenbilela, hangolagun talde bat, 20 bat urtekoa, euskaraz berbetanentzun nuen, konturatu nintzen gurehizkuntza indartsu bueltatu de la Arabara”. Bestetik,erdaran euskarak utzi dituen arrastoakikertzeko talde zabal batek lagundu dio etahorrek aberastu egin du azterlana.

Gaur egun, Arabako berezko euskara, Zuazokdeskribatu duena, galduta dago,Aramaion izanezik. Horregatik, Araba beti hartu izan da bazterrekotzat,euskara gabeko herrialdetzat. “Ustedut lan honek ikuspegia aldatzen duela, orainAraba protagonista da, Mendebalde osoan hitzegiten dugun euskararen erdigunean kokatubehar dugu”, adierazi du Zuazok, “subjektiboki,Arabako euskaldunentzat positiboa da, berenburua baloratzen lagunduko dielakoan nago”.Horrekin batera, funtzio praktikoa ere badaukaArabako euskara liburuak, egilearen ustez:“Orain arte ez da egon hiztegirik ez gramatikariketa uste dut erreferentea izan daitekeela arabarrentzat,ikasmaterial ona”. Azken finean, iraganaezagututa, aiseago eraikiko da Arabakoeuskararen geroa.